|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Microsoften euskararentzako produktu berrien aurkezpen ekitaldia© cc-by-sa Sustatu ¦ 2008-06-18 ¦ 09:00 ¦ InformatikaEusko Jaurlaritzako HPSk eta Microsoftek etxe honen produktu batzuen aurkezpen ekitaldi bat antolatu dute ekainaren 25erako, Donostian. Gonbidapen oharrak dioenez, "Ekainaren 25etik aurrera, euskara ordenagailuen interfazeko hizkuntza nagusi bezala aukeratu ahal izango da. Dell, Investronica, HP eta Microsoft etxeek apustu garbia egin dute Euskadiri begira, euskara sustatzearen alde eta ekoizpena IKT tresnen bidez hobetzearen alde." Jardunaldiak izenburu hau du, IKT tresna berriak euskaraz, ekoizpena hobetzeko, eta bertan hiru gauza aurkeztuko dituzte:
Miramongo teknologia parkean izango da jardunaldia, eta hemendik eman daiteke izena. Hauxe da programa: 12:00. Euskara, hizkuntza bat gehiago Informazioaren Gizartean. Miren Azkarate, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua 12:10. Microsoften apustua Jakintza Gizartearen alde Euskadin. Rosa García, Microsofteko presidentea 12:20. IKT tresna berriak euskaraz, ekoizpena hobetzeko. Juan Pedro Isasa, Microsoft Ibérica-ko sektore publikoko kudeatzailea; Arturo Parrilla, sektore publikoko salmenta zuzendaria (Dell); Koldo Ruiz, Ipar Eremuko zuzendaria (HP), eta José Antonio Landrove, eragiketa saileko zuzendaria (Investronica) 12:50 IKT produktuak euskarara lokalizatzea. Begoña Gutierrez, Informatika eta Telekomunikazio zuzendaria 12:55. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak, euskararentzako eremu estrategikoa. Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea 13:05. Koktela. Erantzunak#1. Re: Microsoften euskararentzako produktu berrien aurkezpen ekitaldialeire ¦ 2008-06-18 ¦ 11:34Eta znbat kostatuko zaigu aurkezpen hau (lokala, hitzaldiak, koktela...)? eta microsoft-i ordaintzea? Zenbat kobratu dute librezalekoek? zenbat kostatzen zaizkigu erabiltzaileoi microsoft-eko produktuak? eta firefoxekoak? #2. Re: Microsoften euskararentzako produktu berrien aurkezpen ekitaldiaKarmel ¦ 2008-06-18 ¦ 14:03Hainbat galdera... #3. Re: Microsoften euskararentzako produktu berrien aurkezpen ekitaldiaImamon ¦ 2008-06-19 ¦ 08:55Ez dakit kasualitatea izango den, baina atzo Arrasaten Microsoftek Garaia Berrikuntza Gunean teknologia zentroa izateko hitzarmena sinatu zuten. Erantzun artikulu nagusiariErantzun artikulu nagusiari |
Albiste gehiagoInformatika gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|