Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Firefox 3, lantzamendu ofiziala, baita euskaraz ere

Sustatu ¦ 2008-06-16 ¦ 13:44 ¦ Internet

Bihar, ekainak 17, Firefox 3 nabigatzailearen lantzamendu ofiziala izango da. Mozilla Fundazioak, nabigatzaile librearen egileak, errekorra egin nahi du bihar, egun bakarrean gertaturiko software deskarga gehien lortu nahi dituzte. Zuk ere lagun dezakezu, euskaraz ere egongo baita Firefox 3. Eguneraketa, ekainak 17, 11.00: Deskarga eguna 19.00etan hasten omen da, Euskal Herriko orduan. Ordurarte Firefox 3 ofizialik ez da inon ageri deskargarako.

Publizitatea

Izatez, gaur ere jarri dezakezu Firefox 3 zure ordeagailuan. Hemen daude deskargarako bertsioak, tartean euskarazkoa. Baina gaur 3.0rc3 deritzon bertsioa, release candidate (rc) edo lantzamendurako hautagaia izatetik ofiziala izatera igaroko da bihar, eguneraketa batzuekin.

Seguruenez hemen egongo da bihar Firefox 3 euskarazkoa Oraingoz Firefox 2 ofiziala ikusten da hor oraindik.

Errekorra egiteko saioaz, hemen duzu informazioa.

Firefox 3 bertsioak aldaketa zehatz batzuk ditu aurrekoekin alderatuta: instalatzerakoan, zure hobespenak, pasahitz gordailuak eta abarrak eguneratuko dira Firefox 2tik. Baina alderantzizko bidea ez da posible: behin hobespen eta klabe jakin batzuk gordez gero Firefox 3n, ezin dira esportatu Firefox 2ra. Ez bazina fidatuko, Firefox 3 instalatu aurretik, oraingo Firefox-eko hobespenen karpetak hartu beharko zenituzke zure ordenagailuko fitxategi sisteman, eta haien segurtasun-kopia bat egin.

Nolanahi ere, bertsioen bateragarritasunari buruzko gorabehera hauek ez dute, seguruenik, arazorik emango. Adibidez, Firefox 3 primeran ibiliko zaizu Euskalbar luzapen erabilgarri eta gomendagarriarekin.

Erantzunak

  • Re: Firefox 3, lantzamendu ofiziala, baita euskaraz ere

    Sustatu ¦ 2008-06-17 ¦ 09:07

    Oraingoz, kanpainaren webgune nagusitik deskargen aldera joanez gero, euskaraz baduzu konfiguratuta nabigatzailea Firefox 2 euskaraz agertzen da oraindik, ez Firefox 3.

    Erantzun honi
  • Re: Firefox 3, lantzamendu ofiziala, baita euskaraz ere

    Unai ¦ 2008-06-17 ¦ 10:25

    Euskaras, gazteleraz, ingelesez... 2.0.0.14 bertsioa da eskuragarri dagoen bakarra.

    Bluffffffffff

    Erantzun honi
    • Firefox 3, 17an bai, baina 19.00etatik aurrera

      Sustatu ¦ 2008-06-17 ¦ 12:04

      Hau antolatu duenak ez omen du kontuan hartu mundua biribila dela eta ordutegi desberdinen arabera esnatzen garela han-hemenka.

      Hau irakurrita jakin dugunez, Euskal Herrian 19.00ak direnean, gaur hilak 19, hasten omen da egun berezi hau. Ikusiko dugu orduan.

      Erantzun honi
  • Re: Firefox 3, lantzamendu ofiziala, baita euskaraz ere

    mikel ¦ 2008-06-17 ¦ 12:32

    nik gaztelaniaz lortu dut, euskaraz ez ordea.
    noiz ahalbideratuko dute gure hizkuntzan?

    Erantzun honi
    • Re: Firefox 3, lantzamendu ofiziala, baita euskaraz ere

      Sustatu ¦ 2008-06-17 ¦ 12:37

      Non lortu duzu gaztelaniaz?

      Euskarazko bertsioa prest dago, Librezale elkartearen ekimenez euskaratua.

      Erantzun honi
      • Re: Firefox 3, lantzamendu ofiziala, baita euskaraz ere

        mikel ¦ 2008-06-17 ¦ 12:43

        bai gaztelaniaz, eta orain euskaraz ere lortu dut.

        sustatu orrialdean, "deskargarako bertsioak, tartean euskarazkoa." ipintzen duen lekuan klikatuaz.
        ni ez naiz oso abila traste hauekin, nik lortu badut ez da oso konplikatua izanen
        agur bat

        Erantzun honi
        • Re: Firefox 3, lantzamendu ofiziala, baita euskaraz ere

          Sustatu ¦ 2008-06-17 ¦ 13:12

          Baina orduan gauza bera esaten ari gara. Zuk ez duzu gaztelaniazko edo euskarazko Firefox 3 ofizialik instalatu, baizik release candidate bertsio bat, atzo eta lehenagotik ere sarean dagoena, eta gorago pare bat aldiz klikagarri jarri dugun lotutetan topa daitekeena.

          Erantzun honi
        • Re: Firefox 3, lantzamendu ofiziala, baita euskaraz ere

          assar ¦ 2008-06-17 ¦ 13:19

          Kontuz, hori ez da oraindik behin-betiko bertsioa, Release Candidate 3 (probatako azken bertsioa) baizik.

          Erantzun honi
          • Re: Firefox 3, lantzamendu ofiziala, baita euskaraz ere

            assar ¦ 2008-06-17 ¦ 13:28

            Nonbait ez dute argitaratuko azken bertsioa arratsaldera arte (goiza Estatu Batuetan).

            Norbait artega badabil behin-betikoa instalatu nahi duelako, Mozillaren FTP zerbitzarietan badago jadanik (baita euskarazkoa ere).

            Erantzun honi
          Erantzun artikulu nagusiari