Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu
Amets olinpikoa
AP eta... ¦ Argazki saila ¦ 2008-08-01 ¦ 03:16 ¦ Argazkia
Duela 40 urte, iraultza eta ametsen urtea izan zen 1968: Praga, Paris, pantera beltzen agurra Mexikoko joko olinpikoetako podiumean. Irudi haren euskal moldaketa parea aurkitu dugu Un Hombre del Partido blogean (gaztelaniazko blog bat, legez kanporatutako ezker abertzalearen aldekoa itxuraz, puntu-es domeinu batean). Abuztu olinpiko honetan, ezinezko euskal podium horren irudia utziko dugu oporretan gauden bitartean.
Erantzunak
Re: Amets olinpikoa
Ana Morales ¦ 2008-08-01 ¦ 22:23
Smith eta Carlos ez ziren Pantera Beltzak, Giza Eskubideen Proiektu Olinpikoaren aldekoak baizik.
> Duela 40 urte, iraultza eta ametsen urtea izan zen 1968: Praga, Paris, "pantera beltzen agurra":http://en.wikipedia.org/wiki/1968_Olympics_Black_Power_salute Mexikoko joko olinpikoetako podiumean. Irudi haren euskal "moldaketa":http://www.conflicto-vasco.com/web/images/banners/world/panteras_negras_eh00544.png "parea":http://img90.imageshack.us/img90/5222/apartheideshz6.png aurkitu dugu "Un Hombre del Partido":http://www.worldinconflict.es blogean (gaztelaniazko blog bat, legez kanporatutako ezker abertzalearen aldekoa itxuraz, puntu-es domeinu batean). Abuztu olinpiko honetan, ezinezko euskal podium horren irudia utziko dugu oporretan gauden bitartean.
> URLA:http://en.wikipedia.org/wiki/1968_Olympics_Black_Power_salute
Erantzun honi
Re: Amets olinpikoa
Jabiero ¦ 2008-08-12 ¦ 22:12
Efectivamente, ellos no eran panteras negras, no obstante el saludo que utilizaron era el de los panteras negras.
La imagen que tal y como aquí se señala está colgada en mi blog personal, no es una creación mia, sino que la encontré casi igual en la página www.basquepower.net, yo solo la modifiqué un poco, cambiando algún color y metiendo alguna transparencia.
http://www.worldinconflict.es/2008/08/bat-basque-team.html
Erantzun honi
Re: Amets olinpikoa
ana morales ¦ 2008-08-25 ¦ 19:09
Kaixo berriro, aspaldiko:
esan nahi nuena zen atleta hauen agurra ere ez zela Pantera Beltzen agurra; Indar Beltzaren edo Black Powerren agurra zen, beltzen harrotasuna eta batasuna adierazten zituena. Pantera Beltzez gain, harrotasun eta batasun hori aldarrikatu nahi zuten talde ugarik erabiltzen zuten eta dute afroamerikarren artean.
Ondo izan!
Erantzun honi
