Itzuli orri nagusira Bidali hau

Adi 1go galderaren ordinalari

Lehendakaritza ¦ 2008-05-29 ¦ 07:56 ¦ argazkia

Artikuluko argazkia

Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariak atzo erakutsitako galdeketarako orriak errorea dauka. Euskara batuan zenbaki ordinalak ez dira idazten -go gehituta zenbakiei, baizik eta puntu batekin. 1go galdera, oker, beraz. 2. galdera ondo dago, eta baita goiburuan jartzen duen 1. eranskina.

Adi 1go galderaren ordinalari

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Adi 1go galderaren ordinalari

Raultxi ¦ 2008-05-29 ¦ 09:16

Ez zait hain larria iduritzen...nik aunitzetan horrela idatzi izan baitut duela guti arte...

1 zenbakiarekin gertatzen da hori ordinala osatzeko -garren atzizkia erabiltzen ez duen zenbaki bakarra delako (aurreneko, lehenbiziko, lehenengo...azken hau erabili omen dute...horregati -go hori)... Gainerako, hitzekin ez da arazo hori izaten: bigarren, hirugarren, hogeita batgarren, etab.

Jende aunitzek ohitura bera du puntuak -garren esanahia duela erran digutelako beti....

Honen inguruko araua ikusteko (PDF)

#2. Ados zaude edo Ados al zaude?

Sustatu ¦ 2008-05-29 ¦ 11:40

Larria ez da. Txikikeria besterik ez, eguneko ilustrazioan zerbait komentatu behar eta...

Beste kontu bat: EITB24k argitaratutako galderen bertsioan al partikularekin hiper-zuzendu dute Jaurlaritzak proposatutakoa. Ados zaude... da testuan ageri dena, eta Ibarretxek atzo irakurritakoa, eta Ados al zaude da EITBk ematen duen bertsioa. Euskalbar bidez kontsultatu daitekeen Elhuyar hiztegian, galderetako al partikulak gipuzkeraren marka dauka.

#3. Re: Ados zaude edo Ados al zaude?

Aitor ¦ 2008-05-29 ¦ 17:24

Arauak argi dio:

Ordinalean "garren" ahoskatzen den guztietan jar bedi puntua.
Nik dakidala, "lehenengo" horretan ez da inondik "garren"azaltzen.

Beraz...

#4. Re: Adi 1go galderaren ordinalari

leire ¦ 2008-05-29 ¦ 11:43

Kontuan izanda Miren Azkarate gobernuaren bozeramailea dela (eta euskaltzain osoa), niri bai, niri larria begitantzen zait.
Xuxen pasatzea zeukaten....

#5. Re: Adi 1go galderaren ordinalari

joseba ¦ 2008-05-29 ¦ 12:09

ados, leire. horrek adierazten duena da, ziurrenik, azkarate andereak ez zuela euskarazko bertsio idatzirik ikusi, plazaratua izan aurretik. edo ikusi zuenean, beranduegi zela berriro ere inprimatzeko. nolanahi den, harrigarria gutxienez bada. ea mihiluze-k aipatzen duen !

#6. Re: Adi 1go galderaren ordinalari

Aitor ¦ 2008-05-30 ¦ 13:31

Gaztelerako bertsioari ere atera diote punta. Antza, "Si" (bai) horrek ez du azenturik (Sí) beharko luke.

#7. Gaztelerazko SI azento ortografikorik gabea

Sustatu ¦ 2008-06-02 ¦ 16:09

Egia da diozuna, gaztelaniaz SI horrek SÍ beharko lukeela, azento ortografikoarekin, gazteleraren akademiak letra larriak ez baititu azentoetatik salbuetsiak. Hala ere, oso praktika irregularra dago. Arabako Foru Aldundiaren webgunean, adibidez, Álava ageri da gehienetan, baina Alava azenturik gabeak ere ugari daude, adibidez orri honetan.

Nolanahi ere, kontua hortik aipatu izan dela diozu: erreferentziarik bai blogosferan edo?

#8. Re: Adi 1go galderaren ordinalari

Igoir ¦ 2008-05-29 ¦ 13:22

Araua irakurrita, nik ez dut inon ikusten 1go hori gaizki dagoela jartzen duenik.

#9. Re: Adi 1go galderaren ordinalari

Asier ¦ 2008-05-29 ¦ 13:55

1go gaizki dagoela erakusten du arauak. 1. onartzen du. 1.go, berriz, ez du argitzen onartzen duen.

#10. "1go-rritzeko" adina

iturri ¦ 2008-05-30 ¦ 00:27

J. B. Anduezak ere, kontu honi heldu dio Berrian idazten duen burtsari buruzko zutabean.

#11. Club Maritimo del Arga

Sustatu ¦ 2008-06-02 ¦ 16:12

Zabaldun beste errore bat komentatu izan da egunotan: ETAren azken agiriak zenbait atentatu erreibindikatzen ditu, eta horietako bat, Getxo Abrako itsas klubaren kontra egindako (Club Maritimo del Abra zen erakunde haren izena) Club Maritimo del Arga gisa ageri da. Iruñetik igarotzen den ibaia da Arga.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz