Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Txentxo Jimenezen komunikatua Himalayatik bueltan

Sustatu ¦ Da! ¦ 2008-05-20 ¦ 12:27 ¦ Politika

Hilabete Himalayan izan ostean, itzuli da Txentxo Jimenez Nafarroa Baiko parlamentaria. Ez du dimitituko, besteak beste "naturaltasunez ikusi izan dudalako parlamentario izatea eta nire zaletasunik handiena, mendia, uztartzea." Euskararen legearen bozketa galdu izanagatik jasotako kritikei gogor erantzun die: "Duda izpirik gabe, nire pertsonaren kontrako kanpaina ikusten dut. Baina, zergatik hainbestekoa? Baten batek zioen, norberaren maila bere etsaien erreakzioaren tamainakoa dela; eta, kasik atsegin egin zait hainbeste esfortzu eta bitarteko horri begira ikustea. Baita, hain ezberdinak izan izana."

Txentxo Jimenezen komunikatua Himalayatik bueltan

Publizitatea

Erantzunak

  • Re: Txentxo Jimenezen komunikatua Himalayatik bueltan

    xiber ¦ 2008-05-20 ¦ 13:24

    Muturra behar da gero. Lotsabako izatea zer den. Dimisioa orain.

    Erantzun honi
    • Re: Txentxo Jimenezen komunikatua Himalayatik bueltan

      Marijo ¦ 2008-05-20 ¦ 16:48

      Egia da parlamentuko sesio sasoian oporrak hartu izana bere erabakia izan dela, eta horren defentsarik egiterik ezinezkoa dela. Horregatik barkamena eskatu du Aralarren Nafarroako koordinatzaileak eta barkamena eskatzen duenari, barkatu egin behar zaio.

      Egia da ere berak ordezkatzen duen alderdiak eta parlamentario den alderdien koalizioak erabakiko dutela azkenean nola jokatuko duten Jimenezen oporraldiek eragin duten zurrunbiloaren aurrean zer egin.

      Baina konfiantza boto bat luzatu nahi nioke Txentxo Jimenezi; azkeneko hamar egunetan egurra besterik ez du jaso eta zintzotasunetik, eta kritikatu arren bere oporraldiaren egokitasuna, ez zait justua iruditzen hainbeste lan egin duen pertsona batek horrelako tratua merezi duenik. Politikan akatsak garesti ordainarazten dira, baina neurria hartzen ahalegindu beharko ginateke, baita honetan ere.

      Ta, bloga egitearena; ba ongi etorri beste euskarazko blog bat gehiago euskal blogosferara. Zorionak marketing kanpaina bikaina izan duzuelako!

      Erantzun honi
  • Re: Txentxo Jimenezen komunikatua Himalayatik bueltan

    xa2er ¦ 2008-05-20 ¦ 14:00

    Himalayan North Facea erabili badik, barkatuko zioagu.

    Erantzun honi
  • Re: Txentxo Jimenezen komunikatua Himalayatik bueltan

    Amaia ¦ 2008-05-20 ¦ 14:10

    Ba niri normala egiten zait esan duena. Gehiegikeria iruditu zait, hasieratik, berarekin egin dena. Guztiok dugu oporretarako eskubidea, parlamentariek ere bai. Izango da aukera Legea aldatzeko. Lehenbailehen izan dadila.

    Erantzun honi
    • Re: Txentxo Jimenezen komunikatua Himalayatik bueltan

      Xbp ¦ 2008-05-20 ¦ 14:31

      Parlamentariek hiru hilabete opor dauzkate: urtarrila, uztaila eta abuztua. Ez dut uste hain gaziki dagoenik. Maiatzean, ordea, lan egin behar dute, ez mendira joan hilabeterako.

      Erantzun honi
      • Sustatun materixalen faltan ala?

        Kokoteroraino ¦ 2008-05-20 ¦ 15:37

        Imajinazio faltak jota? Edo batzuekiko amorruari ezin eutsi? Zein da arazoa?

        Erantzun honi
      • Re: Txentxo Jimenezen komunikatua Himalayatik bueltan

        ixabel ¦ 2008-05-20 ¦ 21:27

        Eta nor zegoen uztailean eta abuztuan bileratik bilerara oporrik gabe Nafarroan aldaketa politikoa gauzatzea azken momenturaino saiatzen?...

        10 egun baino gehiago bazterrak nahasten ibili da bat baino gehiago guztiz gustora. Heldu bezain pronto bere kargua alderdia eta nabairen esku utzi du.

        Ez al duzue nahikoa ala? Edo agian nahiago dugu abertzaleok egindako akats larriaz gain Nafarroan gure hilkutxa propioa eraikitzen joatea?

        A ze panorama!

        Erantzun honi
  • Txentxo Himalaian bloga

    Sustatu ¦ 2008-05-20 ¦ 15:42

    Duela egun batzuetatik hona euskarazko blog berri bat dabilela hortik ikusi dugu: Txentxo Himalaian

    Egiazki, bloga ez da kontu honi buruzkoa, baizik eta gizarte eta politika aktualitatearen ingurukoa. Baina aitzakia bat behar zuen egile anonimoak izena jartzeko, eta horixe aukeratu du: Txentxoren abentura ez da blog hau martxan jartzeko bertze aitzakia bat baino. Txentxo ez bazen ziur gure Real Politik-eko beste sasi jakintsu batek emango ziola honi hasera. Azalpen gehiago blogeko inaugurazio artikuluan.

    Erantzun honi
  • Re: Txentxo Jimenezen komunikatua Himalayatik bueltan

    Aner ¦ 2008-05-20 ¦ 17:27

    Lehenengo eta behin, eta nire mezua nondik nora joango den argi gera dadin, Txentxo Jimenezi nire babes osoa agertu nahi diot. Txentxo Jimenezek hanka sartu du Nafarroako Parlamentua jardunean den bitartean oporretara joanda. Eta onartu du. Orain, zenbat politikari ezagutzen dituzue euren hanka-sartzeak onartzen dituztenak? Hauteskunde gauean jesukriston porrota izan dutenek ere ez dute onartzen galdu egin dutela eta! Bada, behin agertuko kale egin duela aitortzen duen politikari bat, eta guk goitik behera egurtzen dugu. Argituko al gara inoiz zein motatako klase politikoa nahi dugun!

    Bestalde, Nafarroako Euskararen Legearen aldaketak aurrera eginez gero, ziur naiz Txentxo Jimenezek eta Nafarroa Baik egurra jasoko luketela, oso murritza den aldaketa onartzeagatik. Eta egur emaileak orain Txentxo Jimenez egurtzen duten berberak izango lirateke.

    Ez dut Txentxo Jimenezen ibilbide politikoa eta azken urteotan Nafarroako Parlamentuan egindako lana ezagutzen, baina argitaratutako oharra irakurrita, ezin dut bere zintzotasuna zalantzan jarri, lerro horiek bihotzetik atera zaizkiola nabaritzen delako. Zuek segi Txentxo Jimenez bezalako politikari zintzoak egurtzen eta euren akatsak eta gezurrak modu traketsean ezkutatzen dituzten politikari zinikoak txalotzen. Horrela dago Euskal Herria!

    Erantzun honi
    • Re: Txentxo Jimenezen komunikatua Himalayatik bueltan

      ixabel ¦ 2008-05-20 ¦ 21:38

      2000 urtean zehar bozketa guztietan parlamentutik agertu gabe eta 2001ean botoen erdia galdu eta gero, ezker abertzaleko maisuetako INORI ez zitzaion dimititzea ere okurritu. Are gutxiago, orain arte egon dira mugimendu horren buruan, horietako asko atxilotu arte.

      Zintzotasuna erakutsi du behintzat Txentxo Jimenezek bere akatsa onartuta eta kargua Aralarri emanez. Arrazoi osoa bere aurkako kanpaina abiatu dela esaten duenean. Une zailetan batasuna eta zintzotasuna behar dira, eta txentxok egon den akats larria eta gero arras erakutsi du. Besteak bitartean burlaka.

      Oso penagarria.

      Erantzun honi
    • TXENTXO ALA HIL

      TXENTXISTA AZKENERAINO ¦ 2008-05-22 ¦ 01:16

      Baina zein zikoitzak zeraten!! utzi bakean Txentxo!! Horren langilea, horren balore handikoa, horren eskuzalbala...dena eman du herri honen alde eta ordainean? Akats ttipi bat egin eta inbidia jotakoek jotafuego bere kontra. Ez al duzue ikusten UPN-PSOE jokutik kanpo nahi dutela? Zergaitik ez zuen orain 14 urte Sustatuk HBren kontrako botoa kritikatu? Hau kanpaina bat da "thierry" eta "Txeroki" akats honetaz baliatuz Txentxoren konta ari dira eta bide batez Aralar eta NaBairen kontra. Aski da!! Txentxo herria zurekin! Maite zaitugu!!

      Erantzun honi
  • Re: Txentxo Jimenezen komunikatua Himalayatik bueltan

    Xabier Irigoien ¦ 2008-05-20 ¦ 23:28

    Iruña ondoan zona no-baskofonoan gauden herri oketako jendea etsita gaude pastu denarekin. Nafarroan maten dakuten egurre den modukoa izaki, gure haurrek eskuaraz eskolatzeko tugun arazoak izaki, onartezina da pastu den guzi hau. Onartezina da Parlamentuan ezkerrak maiori absolutoa boto bakar batengatik duenean, gure parlamentarioetako bat oporretan gatea. Onartezinago oino jakinki gure herri oketako problema hau oino bozkatu gabe dagola. Gainera, Hendaiara gan beharrean, kasadiosera gaten zaigu, gainera, ilokalizable dagon tokitara (bertzenaz uste dut torriko zen!). Hilabete osorako. Guk ez genion hortarako bozka eman. Eta politikan responsabilidadeak hartu beharra dago. Lotsa pixko bat geldituko balitzaioke gizonari, errespetu gutxieneko bat balu bozka man genioindako, dimititu berko luke. Baina, ai, ederra baita 55.000 euroko sueldoa.

    Afera honek hasmentatik izan du bilakaera makurra. ETB ikusi nuen Zabaletari eta Maiorgari ahantzi omen zitzaiela lege foral bat kanbietzeko maiori absolutua behar denik (baina ez da ba Zabaleta letradua? ahanztura hori bera aski iduritzen zait dimisioa mateko!). Gero entzun dugu aldaketa munta txikikoa zela, onura handirik ez dakarrela...

    Ez torri gure herri oketara holakoak kontatzera. Begira: auzokideen, lankideen, etxekoen, kusien eta haurrideen artean kontatzen baditut zenbatek erten duten ez diotela berriz ere Nabairi botorik emain, 50etik goiti atratzen zaizkit.

    Orai, gure herrian, Mutiloan, D eredua edeki du Hezkuntza Departamentuak 10 haurrekin. Perez-Nievas kontseilariaren iniziatiba izan da; UPNko bat patzen den unean berean, berriz ere lengo gisan ibiliko gara, tranpak inez, haurrek Iruñeko izoaren edo amatxiren etxean erroldatuz...

    Bozka afera hauek konpontzeko eman genizuen. Txapuzero batzuk zarete. Huts in diguzue. Eta makurrena? ordezkorik ez dagola. Bertze ilegal hoiek makurragoak baitire

    Erantzun honi
    • Re: Sustatu Aralarren aurkako kanpainan?

      Maite ¦ 2008-05-21 ¦ 08:32

      > Hilabete Himalayan izan ostean, itzuli da Txentxo Jimenez Nafarroa Baiko parlamentaria...
      Datozen egunetan baietz sustatuk gaia berriz atera!
      Lotsagarria iruditzen zait egiten ari zareten manipulazioa. Gertatutakoari objektibitate apur batekin begiratuta bistakoa da kanpaina honen neurrigabekeria.
      Sustatuk ekarpen handia egin ohi du bestela euskalgintzan. Ekin ongi egiten dakizuenari eta utzi zuen ildokoak ez direnak zapaltzeari.

      Erantzun honi
      • Re: Sustatu Aralarren aurkako kanpainan?

        Sustatu ¦ 2008-05-21 ¦ 08:41

        Hemendik aurrera kontu honetaz gehiago idatziko bada, zuen esku ere badago, jakina.

        Eskerrik asko zure kritikagatik.

        Erantzun honi
      • Re: Sustatu Aralarren aurkako kanpainan?

        birasuegi ¦ 2008-05-21 ¦ 09:20

        Eta zergatik ez du ba Sustatuk edo beste edozeinek gaia atera behar? Edozein gauza egiten dutenean politikoek medio guztietan atera nahi izaten dute, baita NaBai eta Aralarrekoek, baina akats larri bat egitean ezkutatu egin behar da? Eta akatsa benetan larria eta dimisioa ematekoa iruditu zaigunek isildu egin behar dugu?
        Gertatutakoa oso larria da, eta larriagoa beharko luke 'politika egiteko beste modu bat' bilatzen dutenentzat. Gainera barkamena eskatzea eta ondotik tesi konspiranoikoa erabiliz errua besteei botatzeak ez du ezertarako balio, eta oso tristea da.
        Besterik gabe, politikagintza zuzenago eta parteartzaileagoa nahi dugunok beste adibide tamalgarri bat dugu gogoratzeko. Ondo segi.

        Erantzun honi
      • Re: Sustatu Aralarren aurkako kanpainan?

        janfri ¦ 2008-05-21 ¦ 10:16

        > Lotsagarria iruditzen zait egiten ari zareten manipulazioa. Gertatutakoari objektibitate apur batekin begiratuta bistakoa da kanpaina honen neurrigabekeria.
        > Sustatuk ekarpen handia egin ohi du bestela euskalgintzan. Ekin ongi egiten dakizuenari eta utzi zuen ildokoak ez direnak zapaltzeari.

        Diot nik albistegi elektroniko baten ildoa, zer publikatu eta zer ez moderatzaile edota editoreek erabaki beharko luketela.

        Euskalgintza aipatu duzunez, aipatzea Txentxok zer nolako IRAINA (bai, letra larrietan) egin dion NaBairen oinarri sozialari, lege hori aldatu nahi izan duen euskaltzaleei (nik neuk nahiago lege horri zilegitasunik eman ez eta lege berri bat eskatuko balitz, baina beste gauza bat da).

        Euskararen legea aldatzeko, laguntza sozial batzuk onartzeko edozein gauzatarako falta izango bailtz, berdin zait... Parlamentariari, hor egoteko ordaintzen zaio ordaintzen zaiona, ez da langile soil bat, nahi duenean oporrak har ditzakeena, nafar guztienganako erantzunkizun bat du eta horregatik dago lotuago.

        Eta ez Txentxo, mendizaletasun hori (lan egiteko garaian eta nafarrak ordezkatzeko garaian oporrak hartzeko balio duen hori) ez da bateragarria parlamentari izatearekin. ERANTZUNKIZUNA duzulako eta erantzunkizun hori izateagatik jasotzen duzulako zure soldata.

        Erantzun honi
        • Re: Sustatu Aralarren aurkako kanpainan?

          Xabier ¦ 2008-05-21 ¦ 10:51

          Bere garaian Herri Batasunak UPNrekin batera bozkatu ez balu, ez geundeke orain akats behartu baten gainean eztabaidatzen arituko.
          Ezagutuko ez bagenu generoa, ezingo litzateke sinistu ere egin, UPNk eta PSNk behartutako egoera bati, zenbateko etekina ateratzen ahalegintzen diren euskaltzale "zintzo" batzuk... Askoz eragin handiagoa izan zuen erabaki disdiratsu hura hartu zuenean Herri Batasunak, hainbesteko zaratarik egin ote zuten?
          Ez daukat gogoan honen hamarrenik ere aditu zenik orduan.

          Erantzun honi
          • Re: Sustatu Aralarren aurkako kanpainan?

            janfri ¦ 2008-05-21 ¦ 11:06

            > Bere garaian Herri Batasunak UPNrekin batera bozkatu ez balu, ez geundeke orain akats behartu baten gainean eztabaidatzen arituko.
            > Ezagutuko ez bagenu generoa, ezingo litzateke sinistu ere egin, UPNk eta PSNk behartutako egoera bati, zenbateko etekina ateratzen ahalegintzen diren euskaltzale "zintzo" batzuk... Askoz eragin handiagoa izan zuen erabaki disdiratsu hura hartu zuenean Herri Batasunak, hainbesteko zaratarik egin ote zuten?
            > Ez daukat gogoan honen hamarrenik ere aditu zenik orduan.

            Lehenik eta behin, HBk erabaki politiko bat hartu zuen, batzuk eztabaida dezakete bere zuzentasuna. Ni neu, aurka nago eman zen bozkaketa horrekin.

            Baina HBko parlamentariak ez ziren joan Ultzamara perretxikotan bozkaketa hori egin zenean!

            Politikari moduan bertan egon eta euren interesen arabera bozkatu zuten; ados egon gintezke edo ez, baina legea ez zen aurrera atera baten bat oporretan zegoelako baizik eta alderdi batek espero zitekeenaren kontra bozkatu zuelako. Baina behintzat bertan egon ziren euren iritzia plazaratzeko (egokiena izan zen edo ez eztabaidagarria delarik, politikan guztia den moduan).

            Erantzun honi
            • Re: Sustatu Aralarren aurkako kanpainan?

              Xabier ¦ 2008-05-21 ¦ 11:22

              Ulertezina da, orduan erabaki konsziente xelebre haren aurrean isilik geratu zirenak, orain, haren eraginaren laurdenik ez duenaren aurrean halako zalapartan jardutea.
              Kritika interesatua eta behartua da, pertsona baten izen ona txikitu eta pertsona horrek ordezkatzen duen alderdia kaltetu nahi duena, euskal-ontasunaren aitzakian.
              Bestalde, sustatuk ez du inondik inora berdin jokatzen beste ordezkari batzuekin. Berriaren trataeratik bertatik hasita.

              Erantzun honi
              • Re: Sustatu Aralarren aurkako kanpainan?

                janfri ¦ 2008-05-21 ¦ 11:42

                Alderdi baten erabaki politikoekin ados edo kontra egon daiteke bat. Hor ez naiz sartuko. Alderdia eta pertsona horren izen onarekin ezta. Zoritxarrez, izena eta izana ez dira gauza bera kasu honetan.

                Esaten nabilena da Jimenez jaunak bazuela erantzunkizun bat eta ez duela bete, ez ezin izan duelako arazo batzuk medio, baizik eta oporretan joan delako.

                Parlamentariak daukan soldata jasotzen badu, parlamentari baten jokabideaz espero den moduan jokatu beharko du. Parlamentari izaera horri muzin egin eta bere beste zaletasun batzuri eman die lehentasuna. Horren ondorioz, Euskararen legea ezin izan da aldatu. Baina ondorioa besterik ez da.

                Gakoa, bere erantzunkizuna alde batera utzita bete duela bere zaletasun bat. Ni langilea banaiz eta lan orduetan espero den errendimendua egin beharrean Kuba Libreak edaten banago hori delako nire zaletasuna, nire nagusiak (Txentxoren kasuan, Nafarroako herria, berari esker baitago hor) esplikazioak eskatu eta kale gorrian utziko lidake, soldata ematen duian erantzunkizun hori ez dudalako bete.

                Ez dut ezer gehiago gehitzeko.

                Erantzun honi
              • ez duzu ezer ulertzen

                Beñat ¦ 2008-05-21 ¦ 11:42

                Xabier, ez duzu ezer ulertzen. Oporretan joan dela! aldaketaren alde egiteko bozketan ez zela azaldu! aski denbora izan zuela Himalayatik itzultzeko (zergatik ez zen itzuli?)! Umildade pixka bat erakutsi beharrean, biktima gisa agertu dela! gainontzekoak tontotzat hartu, eta esan digula doi-doi iristen dela hilabete bukaerara 50.000 €-rekin eta inoiz ez dituela 3 hilabeteko oporrak hartu (notejode, eta nork bai?)!

                Inpresentablea den zerbait zuritzen ari zarete.

                eta portzierto, nortzuk ziren 1996an legea aldatzearen aurka bozkatu zuten HBko parlamentari haiek? Patxi Zabaleta, Sagrario Aleman... gaur egun Aralarren daudenak.

                Erantzun honi
  • Re: Txentxo Jimenezen komunikatua Himalayatik bueltan

    Txentxo Himalaian ¦ 2008-05-21 ¦ 13:14

    Txentxorena lotsabako ekintza izan dela onartzea bertzerik ez da gelditzen. Ez da deus irabazten politikariak zerutiar bilakatzeko afan honekin. Beno eta zerbait irabazten bada eurek nahi dutena egiteko askatasunak dituztela sinestaraztea da. Nire iruzkin osoa blog honetan

    Erantzun honi
    • Re: Txentxo Jimenezen komunikatua Himalayatik bueltan

      xabier larraburu ¦ 2008-05-21 ¦ 18:05

      Ados. Txentxok mesede bat egin beharko zion bere buruari, Aralarri, NABAIri eta ni bezalako bere aldeko bozka ematen dutenei...eta DIMISIOA aurkeztu beharko zuen parlamentari gisa.

      Segi dezala politikan, baina ardurak hartu eta kunplitzen ez dituzunean zure gain hartu ondorioak. Horrela egiten da hezkuntza politiko sano bat. Horrela egiten da polietika, eta horrelako etorkizun (eta orain bata) nahi dugu.

      Erantzun honi
  • halakorik!

    Beñat ¦ 2008-05-21 ¦ 13:31

    Xabier, polietikaren izenean erreibindikatzen du eskubidea duela kurtso politikoa bete-betean dagoenean oporretara joateko. Hots, ustez berak txarresten duen politika modu arautuan dauden pribilegioak erreklamatzen ditu beretzat. Eta berdin da opor horiek jarduera noble gisa aurkezten digun medizaletasunerako diren, edo mojitoz horditzeko Kubako hondartza batean. Joan den maiatzeko hauteskundeetarako kanpainan politika modu berriez ari zenean, ez zigun esan horrelako planetaz ari zenik, ajolabaiko jardunen zuenik.

    Hemen kontua da izugarri haserre gaude aralarzale eta nabaizale mordoa (jakin nahi nuke zer dioten alderdi barrukoek), izugarri haserre. Ez dute ulertzen zenbaterainoko etsipena eta amorrua sentiarazten digun gure erruagatik euskarak aurrera egin ez izana, eta behin hau guztia gertatu denean, emandako erantzun patetiko, zuritzaile, lausengalari eta alprojak.

    Erantzun honi
  • Informatu apur bat, mesedez

    Juan Martin ¦ 2008-05-21 ¦ 13:52

    Lehenengo esan Txentxo Jimenez alderdikidea dudala, lankidea ere izan dudala, eta apur bat ezagutzen dudala.
    1) Gaizki iruditzen zait Txentxok egin duena, eta kritigarria da oso. Beraz, normala da prezio bat ordaindu behar izatea. Eta Sustatu-k gaia plazaratu izana, berriz, ongi. Zergatik ez. Horretarako dago.
    2)Txentxoren langiletasunari buruz, berriz, fede ematen dut pertsona gutxi ezagutzen dudala bera bezain langilerik. Berarekin batera lan egindako lau urteetan, bederen, gutxitan etxeratuko zen gaueko hamaikak baino lehen, eta ez tabernatik, prezixo. Eta asteburuak, eta oporrak... Zer esate nahi duzu...
    3)Goikoak uste al du aipatzen diren 50.000 euroak poltsikoratzen dituela Txentxok? Ez dakit orain zer kobratzen duen, baina elkarrekin ibili ginen garaian mila eurotik gertuago genbiltzan bi milatik baino.
    4)Diozu Zabaleta eta abarrek ezezko botoa eman zutela 96an, HBkoak zirenean. Jakin behar zenuke Patxi eta beste batzuk baiezkoaren alde zeudela sutsu, baina mahaiak edo goikoek besterik erabaki zutela, eta asko borrokatu ondoren, amore eman behar izan zutela.
    5) Nire ustez, nahiz eta akats larria egin, balio politiko haundiko pertsona da Txentxo, Nafarroan eta Euskal herrian gutxi bezalakoa,eta kaskarinkeria itzela litzateke erretzea edo zapuztea.

    Erantzun honi
  • Re: Txentxo Jimenezen komunikatua Himalayatik bueltan

    Otsagabia ¦ 2008-05-21 ¦ 23:16


    Oso ongi Juan Martin, Txentxo pertsona itzela eta langile amorratua da. Baina kale egin du. Ez du inor eraman kale egitera, bera bakarrik planifikatu eta burutu zituen oporraldia lan garaian. Ezin da horren aintzinean SUSTATU-UPN-PSOE-CDN-BATASUNAren kanpaina bat dagoela esan eta lasai lasai gelditu. Ez da serioa eta ez da hondratua.

    -Denak nire kontra. Ze ba? Hilbete betez antipodetara joan nintzen eta horren ondorioz 20 urteetan burutu behar zen Baskuenceren legearen lehenengo aldaketa ez zen egin.

    Zu Juan Martin horrelako "deskuido" batean harrapatua izanen bazina zer eginen zenuke? Parlamentari bezala jarraituko zenuke? Hori da galdera. Eta galdera horri Filo-Txetxarrak ez diozute erantzuten. Saiatu erantzuten. Tributik kanpo hotza egiten duela jakinda, nik Juan Martin Txentxo hartu ez duen bidea hartzen ikusten dut. Eta bertze galdera bat otutzen zait: Zergaitik ez du Txentxok Juan Martinek eginen lukeena egiten?

    Txentxok balio duena kasu honetan bakarrik erakusten duela erratea injustoa dela nik, Txentxo ezagutu gabe ere, badakit. Baina herri honek gaueko 11k arte lanean diharduten hamaika politikarien izenak aipatzea ez da lan zaila. Errate baterako eta nik gustoko ez ditudanen artean: Maria San Gil edo Josu Jon Imaz.

    Ez dakit noiz eta nola egin duzun lan Txentxorekin. Baina haren soldata zenbatekoa den eta ze kenkariak dituen harek erraten du. 4000tik gertuago 1000tik baino. Gauza gehiago ere erraten ditu, kanpo eta barne etsaiak aipatuz. Haren oporraldia(eufemistikoki bere forofoak "akatsa" deitzen dituzuena)kritikatzen dutenak haren kontrako kanpaina bat egiten ari direla, esate baterako . Gaur Noticiasen:

    http://www.diariodenoticias.com/ediciones/2008/05/21/politica/navarra/d21nav17.1254702.php


    Erantzun honi
  • Re: Txentxo Jimenezen komunikatua Himalayatik bueltan

    joseba ¦ 2008-05-21 ¦ 23:38

    txentxo langilea den edo ez, HBkoak duela ekis urte erratu ziren edo ez, konspirazio bat ote dagoen edo ez, bere soldata handia den edo ez, niri bost.

    dakidana da, txentxok kaka egin duela dituen 3 hilabeteetatik landa, opor gehiago hartu eta bozketa hain sinboliko batera kale eginda.

    erantzunkizunaren eta politika egiteko modu ezberdinaren izenean, dimisioa eman beharko luke Aralar eta NaBairen hobebeharrez.

    lehen mailako atezain bazaude, futbol ligako partida baten erdian, ezin zara penalty bat zure atera jaurtitzera doazen unean, telebistari begira jarri eta emaztegaiari agur egiten hasi.

    berdin dio iker casillas edo arkonada zaren. hori ezin du atezain serio batek egin eta, nire ustez, barkamena eskatzea minimo minimorum bat ere ez da. ez da aski.

    txentxok hausnartu egin beharko luke eta borondate osoz erratu delako, dimititu. ez da bai/ez sakatzerakoan erratu, ez. himalayan zela izango zuen zetorkion penaltyaren berri eta berak emaztegaria agurtzea onetsi du. OK, bada doala datorren legegintzaldi oso osoan himalayara nahi badu. ziur naiz aralarren badirela haren ordezko egokiak.

    bozkatzeko unean parlamentuan dauden parlamentariak dira ezinbesteko. hamaikak arte lan egiteak ez du ezertarako balio gero hautetsiekin hartutako konpromezuei parlamentuko bozketan kale egiten bazaie.

    baina tira, nik bilbotik diot hau eta, bistan dan, nafarrei dagokie dimisioak esijitzea; ez neuri.

    Erantzun honi
    • Re: Txentxo Jimenezen komunikatua Himalayatik bueltan

      Ander ¦ 2008-05-22 ¦ 08:28

      >Azken horretan arrazoi osoa duk. Guri dagokigu dimisioa eskatu ala ez. Niri neuri, beste dimisio eskaera asko otutzen zaizkit honen aurretik...

      Erantzun honi
      • Re: Txentxo Jimenezen komunikatua Himalayatik bueltan

        joseba ¦ 2008-05-22 ¦ 18:52

        ander, aurretik edo, honekin batera, ez dakit! baina eskatu beharrekoen zerrendan, bai edo ez ? EAEn neuk, bederen, bai, eskatu egingo nuke. zenbatgarren tokian ez dakit, baina esijituko nuke.

        Erantzun honi
  • Re: Txentxo Jimenezen komunikatua Himalayatik bueltan

    ur ¦ 2008-05-22 ¦ 13:26

    Zaldieroaren komikia: Super Txentxo in Hemen nago!

    http://www.bloglines.com/preview?siteid=5563032

    Erantzun honi
    • Zaldi Eroaren tira: SuperTxentxo

      Sustatu ¦ 2008-05-22 ¦ 15:23

      Zehatzago, hemen.

      Erantzun honi
      • Re: Sustatu lo?

        Eman egurra ¦ 2008-05-23 ¦ 09:35

        >Gutun txit orijinal eta euskohaserretuarena zagok gaur ere berrian. Nolatan ez du ba sustatuk jaso?
        Bilduna osatzeari ekingo diozue?
        Aupa balientes!

        Erantzun honi
        • Ni ez nago lo

          xabier larraburu ¦ 2008-05-23 ¦ 13:02

          Hau da BERRIAN atera den gutuna:


          O Txentxo, Txentxo

          Azkenean itzuli da gure bidaiaria! Primeran pasatuko zenuela espero dut (zeren bestela okerragoa litzateke zure egoera). Herenegun goizean aurreko eguneko BERRIA ireki eta zure itzulera iragartzen zuen albistea irakurri nuen. Egia esan irakurririkoak ez nau lasai utzi. Denok egin ditzakegu akatsak; ez dut duda izpirik ere, baina akatsok onartu behar dira, zurikerietan ibili gabe. Bidaiak izan dituen ondorioak aurretik jakinda ez zinela joanen esan zenuen, eta eskerrak; zeren aitzinetik jakinik oporretara joan izan bazina, orduan bai izanen zenukeela zure aurkako «kanpaina» latza. «Ardurarik handienaz» egin omen zenituen oporretarako planak, baina bazenekien edozein momentu izan zitekeela vascuenceren legea aldatzeko (beno, aldaketa dei bageniezaioke bederen) tenorea. Parlamentariek baduzue oporrik, eta ez dira batere laburrak, gainera! Baina zuk nahiago izan zenuen lan-egunetan alde egin. Talde parlamentario guztiek bazekiten zure oporren berri, baina talde parlamentario gehienak euskararen aurkako erasoak gauzatzen dituzte ahal duten guztietan; beraz, ezin zineten (NaBai koalizioa) besteez fidatu. Nik normala ikusten dut beste taldeen jarrera; legea aldatu nahi ez zutenez zure opor aurreratuak probestu zituzten. Baina eremu mistoa ez zabaltzea ez da besteen errua, ez saiatu zeure burua zuritzen. Zeu falta zinen; beraz, zeuk duzu horren ardura osoa; zeuk eta zeure koalizioko buru den Patxi Zabaletak. Horregatik, ez dut ulertzen nolatan izan zaitezketen hain lotsagabeak (edo arduragabeak esan beharko nuke?) zuen postuei eusteko aukera hartuz. Akatsa larria da, eta, herritarrenganako begirunez ez bada ere, kalteak ordaindu behar dira.

          Horretaz gain, aipatu beharra dut kargua uzteko asmorik ez duzula irakurtzeak baino, gehiago harritu nindutela hitzok: «'zaila' egiten zaio ulertzea parlamentari baten oporrak izatea, hamar egunetan, hizpideetako 'gairik garrantzitsuena'». Nork eta zuk diozu? Niri zailagoa zait ulertzea karrikan gertaturiko istilu batzuek alderdien hitzetan egotea hamar egunez. Orain diozu zure oporrak NaBairen aurka egiteko erabili izan direla, baina zuek kaleko liskar bat ezker abertzalearen aurka jotzeko erabili zenuten, ez al da hala? Beraz, utz ditzagun besteak bakean, eta hasi zure eta zure alderdiaren erantzukizuna onartzen. Horretarako, ez duzu beste aukerarik: dimisioa.

          Ez dut zalantzan jarri nahi zure alderdiarekiko konpromisoa, ezta zure lana ere; baina bizitzan akatsak ordaindu egin behar dira.

          Iker Tubia. Iruñea

          Erantzun honi
          • Re: Ni ez nago lo

            otsagabia ¦ 2008-05-23 ¦ 15:31

            Eskutitz honi Anti den zerbait dario. Ez dut uste Txentxo Himalaiatik dabilera Zabaletaren dimisioa eskatzea logika demokratiko edo polietikorik duenik. Dena den ematen du Txentxok ez duela Parlamentutik dimititzeko asmorik. Arrigarria oso. Eta odolkiak ordainetan. Hemendik guttira hauteskundeak dira EAE. Baten batek erran du Nafarrok erabaki eta eskatu beharko genukela. Ez dakit ni ba. Aralarrek dema ederra izanen du hauteskunde horietan. Ikusiko dugu Oporraldi pertsonalak nola eragiten diote Alderdiari EAEo hautekundeetan. Zihur inor nafarroari begira egiten duela bozka!
            Baina erran bezala bozkatzaileok ez dugu gauza handirik egiteko aukera oraingo honetan. Bertzelakoa izaenen da bozka eskatzen digutenean.

            Erantzun honi
  • Txentxo Jimenezek Parlamentuan jarraituko du

    Sustatu ¦ 2008-05-28 ¦ 08:04

    Nafarroa Baik baieztatu egin du Txentxo Jimenezek bere karguan jarraituko duela, Aralarrek berdina egin ondoren, eta Jimenezek emandako azalpenak (publikoak zein barnekoak) ontzat emanez.

    Erantzun honi
Erantzun artikulu nagusiari