|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Plone instalazio tailerra AmorebietanJabier Santamaria - www.amorebieta-etxano.net ¦ 2008-05-20 ¦ 11:01 ¦ informatikaPlone moduko CMS potente bat nola instalatu eta di-da batean web orri bat nola sortu ikasi nahi duzu? Datorren maiatzaren 26, arratsaldeko 18:30ean, Amorebietako Zelaieta zentroan (non dago?,) Plone instalatzeko tailer txiki bat antolatu dugu. Plone aukera anitzeko CMS edo eduki kudeatzaile bat da, gure ustez ezagunagoak diren Joomla edo Drupal baino urrats bat haruntzago joaten dena. Gaur egun gure inguruko hainbat web orrialdetan erabiltzen da: goiena.net, Amorebieta-Etxanoko Udala, Mondragon Unibertsitatea, Makina Errimentaren Institutua. Tailer honen emailea Mikel Larreategi izango da, Plone aditua, zope-es banaketa zerrendan eta Plone-es komunitatean ikus daiteke bezala. Non: Zelaieta zentroa. Amorebieta-Etxano Noiz: Maiatzaren 26an, 18:30ean Hizkuntza: Euskaraz Tailerraren edukia:
Ekarri beharrekoa: Eskuko ordenagailua, Wifi konexioduna, Linux edo Windows sistema eragileekin. Tailerrean parte hartzeko bidali eposta bat... jabier.santamariaA-BILDUAgmail.com |
Albiste gehiagoPortadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|