Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu
Kalostrape: AEKren egoitza, ostatu eta kulturgune berria Baionan
Sustatu ¦ 2008-05-15 ¦ 08:36 ¦ Hizkuntza
Maiatzaren 17an, larunbatarekin, inauguratuko da Baionako AEKren egoitza berria, Kalostrape ostatua, Baiona Ttipiko Marengo kalean. Iparraldeko AEKren zerbitzuak eta Baionako gau-eskola jada bertan dira, baina orain, denentzako ostatu hau, jatetxe eta kulturgune ere izango da.
Visitandine seroren komentu zaharraren gainean eraikitako egoitzak lan handia eskatu du, zailtasunez betea, inauguratu ahal izateko, AEKren albistegian kontatzen den bezala.
Erantzunak
Re: Kalostrape: AEKren egoitza, ostatu eta kulturgune berria Baionan
tomatero mahatosrritua ¦ 2008-05-15 ¦ 10:38
zorionak AEK-ko kideei, bene-benetan, pozgarria baita euskalgintzak horelako salto kulaitatibo garrantzitsuak ematea, egoitza berri txukun eta moderno hori izateak irudia eta profesionalitatea emengo baitio euskarari eta euskararen irakaskuntzari baionan, ikasle berriak erakartzeko balio dezala!!
animo!!Erantzun honi
