Teknologia albisteak
5

Sakelako hiztegia

Erabiltzailearen aurpegia
Mikel Etxebeste - Donostiako Euskararen Udal Patronatua
2008-05-14 : 15:05

Euskara- Gaztelania / Gaztelania-Euskara hiztegia eskuko telefonoan jaso daiteke sms bat bidalita: Hiztegia hitza idatzi eta 5464 zenbakira igorri behar da mezua aplikazioa jaisteko

Donostiako Euskararen Udal Patronatuaren ekimenez, euskara-gaztelania / gaztelania-euskara hiztegia jaso eta erabili ahal izango da eskuko telefonoan. Edonork nahi duenean jaitsi ahal izango du hiztegia SMS Premium sistemaren bitartez. Ainhoa Beola, Hizkuntz Normalkuntzarako zinegotziak, hiztegiaren aurkezpenean argitu duenez, zerbitzu hau ez da Donostiara mugatzen, Donostiatik kanpo ere jaitsi eta erabili ahal izango baita Sakelako Hiztegia.

Erabilera oso erraza da. Ainhoa Beola zinegotziak azaldu du erabiltzaileak sms bidez Hiztegia hitza idatzi eta 5464 zenbakira bidali beharko duela mezua aplikazioa jaisteko. Erabiltzaileak 0,15€ + BEZ ordaindu beharko du hiztegia deskargatzeko. Ordainketa behin bakarrik egingo da, behin hiztegia jaitsita erabiltzaileak nahi adina kontsulta egin ahal izango du doan.

Eleka Ingeniaritza Linguistikoa eta Bluexare enpresek garatu dute hiztegia eskuko telefonoetan integratzeko sistema. Hiztegi hau Elhuyar hiztegian oinarrituta dago, euskaraz edo gaztelaniaz nabigatzeko aukera eskaintzen du eta 8.000 sarrera ditu. Kontsultatu nahi den hitzak adiera bat baino gehiago izango balu, bakoitzari dagokiona eskainiko du.

Aplikazioak 334 kb pisatzen ditu eta telefono mota gehientsuenetan erabili ahal izango da. Bestalde, wap bidez ere jaitsi daiteke www.euskaraz.net/wap helbidetik, eta baita ordenagailu bidez ere www.euskaraz.net/wap/Donostia_hiztegia.jar helbidean sartuta eta bertatik USB bidez eskuko telefonora deskargatu.

Ainhoa Beola Hizkuntz Normalkuntzarako zinegotziak gogoratu du Euskararen Udal Patronatuaren helburu estrategikoen artean dagoela euskarazko produktu informatikoen eta eduki digitalen erabilera areagotzea. Zentzu horretan, eskuko telefono bidezko hiztegi hau tresna interesgarria da oso euskarak teknologia berrien eremuan gero eta presentzia gehiago eduki dezan, eta horrez gain, zerbitzu praktiko eta eraginkorra da hiritarrak edonon edozein zalantza argitzeko aukera izan baitezake.

Informazio gehiago: http://www.euskaraz.net

Erantzunak

loveof74
2008-05-14 : 17:55

Primerako albistea. Benetan.



Baina urteroko berrikuntzak mezu berria balioko dute ala ez?

Mikel Etxebeste
2008-05-15 : 11:26

Ez dakit ondo ulertu dudan galdera, baina deskargatu ondoren ez da ezer gehiago ordaindu behar. Hiztegia eskuko telefonoan egongo da, nahi adina galdera egiteko doan.

ZiTAL
2008-05-15 : 14:19

Aupa, WAP bidezko linke apurtute dau, hau da ondo dauena:



http://www.bluexare.net/apps/eleka/donostia_hiztegia/Donostia_hiztegia.jar



;)

eu
2008-07-14 : 02:38

inork lortu du hiztegia PDA batean instalatzen?

java makina birtuala behar omen du, eta ezin.

Benetan erabilgarria litzateke.

BeRoNiKa
2008-07-14 : 15:02

> Euskara- Gaztelania / Gaztelania-Euskara hiztegia eskuko telefonoan jaso daiteke sms bat bidalita: Hiztegia hitza idatzi eta 5464 zenbakira igorri behar da mezua aplikazioa jaisteko

> Ez dakit ondo ulertu dudan galdera, baina deskargatu ondoren ez da ezer gehiago ordaindu behar. Hiztegia eskuko telefonoan egongo da, nahi adina galdera egiteko doan.



Ea hiztegia eguneratzen dutenean beste mezuren bat igorri beharko den ala ez galdetzen du. Baietz uste dut, baina merezi du! :D

Symbian-ean edarto dabil

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago