Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Udako menua irekita

Irati Iciar, Udako Ikastaroen arduraduna ¦ UEU ¦ 2008-05-12 ¦ 09:16 ¦ Hezkuntza

UDAKO MENUAn parte hartzeko aukera ireki dugu. Dieta ezberdinak osatu ditugu: guztira 35 plater, elkarren artean konbinatu daitezkeenak. Oturuntza leuntzeko diru-laguntza, saio osagarri eta abarrez lagunduta. Guztiak ere kalitatezko osagaiez osatuak eta osasunerako bikainak.

Publizitatea

UEUk 36. aldiz Udako Ikastaroak antolatu eta, UDAKO MENUA lelopean, 35 gutizia osatu ditu, ekainaren 30etik uztailaren 25a arte gozatu ahalko direnak:
Eibarko zizka-mizketan 12 plater. Baionako gutizietan, beste 12 eta bapo gelditzeko, azkenik, Iruñeko azken-burukoetan amaiera gozoa ez da faltako, beste 11 ikastarorekin.

Adi!
1. Plaza mugatuak daude, eta jendea goizean goiz hasi da matrikulatzen. Izen ematea maiatzaren 12tik ekainaren 20ra irekia.
2. UEUko bazkideok %50eko deskontua daukagu.

Sartu eta ikusi, kuxkuxeatu, irakurri, gozatu eta ahogozoa egingo zaizue aurtengo UEUren UDAKO MENUArekin.

On egin!

Erantzunak

  • Re: Udako menua irekita

    Irati Iciar, Udako Ikastaroen arduraduna ¦ 2008-05-12 ¦ 15:28

    UEUren Udako Ikastaroen historian, ikastaro betetze azkarrena izan dugu gaur, goizeko 11etarako, "Ikasmaterialak eta zuzentze-lana" ikastaroa BETE egin zaigu.
    Hala ere, matrikulazioa irekita mantenduko dugu, udazkenean ikastaroa errepikatzeko aukera baitago, eta ordurako zenbat ikasle egon daitezkeen jakin nahi dugu.
    Kanpoan gelditu zaretenei, lasai, berriz emango dugu-eta.
    Mila esker zuen interesagatik!

    Erantzun honi
Erantzun artikulu nagusiari