Teknologia albisteak
2

Giroa: "topera, topera, potroekin!"

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2008-05-12 : 13:05

Markel Irizar eta Iban Velascok bloga egin dute goiena.net komunitatean. Giroak irauten duen bitartean idatziko dute bertan. Ziklismoan potro(e)(a)kin dihardute eta komunikazioan blogarekin. Jarraituko dugu egiten duzuena.

Hauxe ongi etorri testuan diotena: ongietorri blog honetara! Giroaren berri ematen ahaleginduko gara Velasco eta biok hemen, gure ikuspuntutik. Horrenbestez, batzuetan ez dugu kirol emaitzen gainean berba egingo, burutik pasatzen zaiguna kontatuko dizuegu. Eta, tarte entretenigarri bat egiten ahaleginduko gara.

Blogaren izena: giroa barrutik

Erantzunak

maddi
2008-05-12 : 19:44

bizikletari nik hankekin eragiten diot baina potroekin ahal da? eta obarioekin?

Alexis
2008-05-12 : 20:25

Ez zait batere egokia iruditu berria aurkezteko modua, humorea (imaginatzen dut) erabili nahi izan da baina testu traketsa ulergaitza eta konnotazio sexista nabermenekin. Beste garai eta foroetako hizkuntza iruditu zait. Eta oso arraroa, Sustatuk daraman lerrotik erabat aldentzen bait da

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago