Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Wifi bidez konektaturik ikasgelan: bai ala ez?

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2008-05-08 ¦ 11:31 ¦ Irakaskuntza

Wi-fi konexioa eta ikasleak ordenagailuarekin unibertsitateko ikasgeletan. Ona ala txarra ote? Ikasle baten aburuz, "Wifi bandak aurrerapenak ekarri ditu baina hainbat klasetan irakasleak ez daki ezta zer egin atentzioa erakartzeko! Zenbat irabazten da Wifiarekin? Eta zenbat galdu? Irakaslea izango banintz ziur naiz ez nukeela ordenagailuak erabiltzen utziko."

Erref.: Wifi bidez konektaturik ikasgelan: bai ala ez? (www.unibertsitatea.net)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Wifi bidez konektaturik ikasgelan: bai ala ez?

BeRoNiKa ¦ 2008-05-08 ¦ 14:07

Zurekin bat nator. Gainera gaur egun, badaude Wifidun sakeleko telefonoak. Niri behintzat kostatuko litzaidake irakasleari kasu egitea. Ikasten baino, messengerean ibiliko nintzateke :D

#2. Re: Wifi bidez konektaturik ikasgelan: bai ala ez?

txelos.blogspot.com ¦ 2008-05-08 ¦ 14:22

Guztiz ados, ordenagailu aurrian ematen diran klasietan, eta arreta ordenagailuan egon bihar ez bada, klase horretako gaixak entzun bez ez ditxut itxen.
Ez da erreza irakasliari entzuten egotia pantaila aurrian nahi dozun guztia baldin badakazu!

#3. Re: Wifi bidez konektaturik ikasgelan: bai ala ez?

Josu ¦ 2008-05-08 ¦ 14:31

Nik ordenagailua eramaten dut klasera. Irakasgai askotan kontsultak egiten ditut klasean ematen ari garenaz, del.icio.us-en erreferentziaren bat sartu, aipatutako bideo bat youtuben badago faboritoetan gorde... noiz edo noiz, googlepages bidez apunteak konpartitu ditugu. Askotan irakasleak komentatzen du ez dagoela ziur ez-dakit-zertaz, eta ordenagailua daukagun ikasleren batek googleatu eta konfirmatu egiten dio. Uste dot aberasgarria izatez gain, ekidigaitza den fenomenoa dela klasean internet erabiltzea.

Entretenitu zaitezkeela? Bai, egia da, ni askotan entretenitu egiten naiz, adibidez Sustatu irakurtzen. Baina hori egin beharrean, irakasgai berean marrazkitxoak egiten egongo nintzake. Arazoa ez da, askotan, internetek entretenitzen zaituela: klasearen asperdurak internetera eramaten zaituela baino.

#4. Re: Wifi bidez konektaturik ikasgelan: bai ala ez?

Josu O. ¦ 2008-05-08 ¦ 15:26

Guztiz ados tokaio!

Agian irakasleok pentsatu beharko genuke zergatik ez dugun ikasleen arretarik lortzen.

Eta metodologia aldatuko bagenu?

#5. Re: Wifi bidez konektaturik ikasgelan: bai ala ez?

Eneko ¦ 2008-05-09 ¦ 10:17

Irakaslea naiz eta oker ez banago bost urte daramagu Wifi konexioarekin klasean.

Gorago Josuk esandakoarekin bidetik, ikasleentzat oso - oso lagungarri ikusten ditut ordenagailua eta Internet konexioa gelan: kontsultak, apunteak, tresnak, ... Irakasle bezala konexioa erabiltzen dut gauzak erakusteko eta konpartitzeko. Uste dut hortik jo behar dugula eta geletan erabilera bultzatu. Irakasleok ikasten gabiltza. Astiro, ikasleak baino dorpeagoak gara.

Hori bai, argi daukat, ikusi ere, ikasle batzuk txat, bere e-posta, aisialdiko webguneekin edo jokoekin aritzen direla klasean. Nere ustez, egoera okerrena gela erraldoietan eta lehen kurtsoetan ematen da.

Lehen ere, antzera gertatzen zen: marrazkiak egin, kinielak bete, barkito edo itsas batailetara jolastu, gutunak idatzi, beste asignatura bateko lana bukatu edo eleberri osoak irakurri egiten genituen joan zen mendean ordenagailu pertsonalak eta Internet esistitzen ez zirenean. Orduko irakasle gizajoek denetik egin behar zuten zenbaiten atentzioa erakartzeko.

Baina unibertsitateko ikaslea nahiko heldua da, ikasgelara zertara doan jakin beharko luke, ez?

#6. Re: Wifi bidez konektaturik ikasgelan: bai ala ez?

JokinSu ¦ 2008-05-11 ¦ 22:48

Teknología oraindik mehatxu bat bezala ikusten? ;-)

Klasean, etxean, kalean, wifi eta bestelakoak izango ditugu bai a la bai.

Goazen teknologi hauek ematen diguten aukerak aprobetxatzea, goazen gure metodologiak egokitzea teknologi hauek gure onurako aprobatxatzea.

Animo!! ;-)

#7. Re: Wifi bidez konektaturik ikasgelan: bai ala ez?

Iñaki Landa ¦ 2008-05-14 ¦ 20:54

http://www.blogak.com/hijosdelangelgorria

Nik egunero ikusten dudana komentatu dut Berrikin. Internetaren erabilera aberasgarria izan daiteke baina praktikan... Ariketak egiteko egokia da, batzuetan egokia izan daiteke baina zortzi ordu jarraian ordenagailua piztuta izatea gehiegizkoa da.

Erantzun artikulu nagusiari

Pil-pilean!

Erantzun gehien izan dituzten albisteak