Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Flysch-a

Ongietorri.org ¦ Argazki saila ¦ 2008-05-12 ¦ 08:05 ¦ Argazkia

Deba eta Zumaia arteko kostaldean gure planetaren historia dago idatzia bertako Flysch formazio geologikoan. Mundu mailako altxor hau Biotopo izendatzeko urratsak azkartuko dira urte bukaerarako, orain jakinarazi denez. Orain gutxi Flysch-aren ibilbidea jarri dute martxan, ingurune hau zuzenean ezagutzeko ibilbideak antolatuz.

Flysch-a

Publizitatea

Erantzunak

  • Re: Flysch-a

    manuel ¦ 2008-05-12 ¦ 09:09

    Deba eta Zumaia artean Itziar dago. Urte luzez, itsasertz horren eremu nagusi bat itziartarron txoko kuttun eta isila izan da. Aitzuritik hasi, Sakoneta eta Elorrixarainoko paraje bakartia, inor gutxi hurbilduko zen bertara. Orain paradisua saldu nahi dute turismo bulegoetan. Itziar, ordea, ez da inondik ageri. Lotsagarri, berriz ere.

    Erantzun honi
    • Re: Flysch-a

      Mendata ¦ 2008-05-12 ¦ 09:43

      Itziar, bai.

      > gutxi hurbilduko zen bertara. Orain paradisua
      > saldu nahi dute turismo bulegoetan.

      Orain diozu, baina ez da lehen aldia Manuel. Itxaspe proiektuaren planak gogoratzen? Txaletak, piszinak, jatetxeak, kanpinak, ... Paradisua orduan ere.

      Hala ere, gogoratzen ere, askoz okerragoak ziren inguru horretarako Iberduerok zituen planak! Zentral Nuklearra! Iuffaa ...

      Erantzun honi
      • Re: Flysch-a

        manuel ¦ 2008-05-12 ¦ 12:16

        Paradoxa da, bai, ikustea behin Mendatan zentral nuklearra eraikitzeko plan ankerrak salbatu duela gure itsasertza. Orduan desjabetutako lurrak dira orain babestutakoak. Kasualitatearen ondorio bitxia, alkateen esku balitz aspaldi urbanizatua. Garai berean sortua da Itziarko industrialdea, eta ikusi besterik ez dago bertan egin diren astakeriak. Praileaitz ere ez dago urruti. Beraz, nola sinistu naturarekiko sentiberatasun berri hau? Biotopo izengoitia, turismo xahutzailea erakartzeko amarru bat besterik ez da.

        Erantzun honi
    • Re: Flysch-a

      M.K. ¦ 2008-05-12 ¦ 12:42

      Administrazioaren muga txikienak definitzen du politika gure herrian. Itziar ez da udalerria, beraz ez duzue ezer kontatzen.

      Flixa Zumaia aldean egin da ezaguna, baina beste Itziarko parte honetan, beste mankomunitate baten terrenoa ikutzen du, eta horregatik beste mankomunitate horrek bere alderdiko flixa nahi du promozionatu, bere udalei zerbitzen.

      Beste borroka lokal bat Ekaineko erreplikarena. Ekaingo zuloa Debako udalerrian (Itziarren?) baina Zestoatik gertuago, eta erreplika azkenean Zestoan doa (bukatzen badute egunen batean), baina horrekin ez ziren konforme beste batzuk eta Praileaitzen nahi zuten beste parke tematiko prehistoriko bat egin, Deba-Deban.

      Erantzun honi
      • Re: Flysch-a

        manuel ¦ 2008-05-12 ¦ 14:07

        M.K.: Administratiboki Euskal Herria Espainia den bezala. Nortasunak ez al du balio ordea?

        Jakingo duzu honezkero Itziar udalerri izateko bidean ari dela aspaldian borrokan, eta oraindik aurrerapenik eman ez bazaio, interes politikoak medio jarritako oztopoengandik da.

        Hortik, aipatutako itsasertzari dagozkion komunikazio eta turismo kanpainetan, Itziarren inolako aipamenik ez agertzearena, ez da berezko irizpide jatorra, Debako Udaletxetik itziartarron izena ahalik eta gutxien zabaltzeko lehendik ere erabili izan den amarruaren parte baizik.

        Ekaingoa beste kontu bat da, Debako Udaletetxearen lardaskeria chauvinista bat, besterik ez zen.

        Erantzun honi
      Erantzun artikulu nagusiari