Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu
Estandar irekien aldeko ekimen europarra
Sustatu ¦ Da! ¦ 2008-05-09 ¦ 07:15 ¦ Informatika
Open Parliament edo Parlamentu Irekiaren (informatikoki irekiak, alegia) aldeko sinadurak biltzeko ekimena dago martxan Europa mailan. Azken finean Europar Parlamentuan formatu irekien erabilera, estandarren erabilera eta beste sektore batzuetan ematen den bateragarritasuna bultzatzea nahi da sinadura bilketa honen bitartez.
Estandar irekien aldeko ekimen europarra
Erantzunak
Re: Estandar irekien aldeko ekimen europarra
Eneko ¦ 2008-05-09 ¦ 08:36
Gaur egun Europar Parlamentuaren bilkurak Internet bidez zuzenean jarraitzeko Microsoft etxearen MediaPlayer izan behar duzu, bestela ezinezkoa da. Parlamentariek ezin dute estandar irekiekin bidaltzen dizkieten dokumentuak irakurri, esate baterako bulegoko dokumentuetarako ISO standarra den Open Document Format (ODF), etabar. Irekitasuna eta bateragarritasuna da helburua
Portzierto, sinadura bilketa horretan bere izenaren atzean "Spain" edo "France" ikusteak tripako mina sortarazten dietenentzat aholku bat: betetzea derrigorrezkoa iruditu arren, lurraldearen laukia hutsik lagata zerrendan "eu" herritar bezala ageriko zara.
Erantzun honi
Re: Estandar irekien aldeko ekimen europarra
Jurgi ¦ 2008-05-09 ¦ 09:09
sinatzean herrialde bat aukeratu behar da, guretzako edo Espaina edo Frantzia printzipioz aukeratu behar dugu. Nik ez dut ezer aukeratu eta horren esker herrialde laukitxoan agertu da EU (Europar edota EUskaldun???)
Erantzun honi
