Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu
WWW berri baten lehen urratsak
Mari Karmen Menika ¦ UEU ¦ 2008-05-07 ¦ 07:57 ¦ Informatika
UEUren Ikastetxe Nagusian (Eibarren) WWW BERRI BATEN LEHEN URRATSAK ikastaroa egiteko aukera duzu Maiatzaren 16an (ostirala). Egun osoko saioa izango da.
Helburuak Web semantikoa minuskulaz zer den ezagutu eta gure ingurunea mikroformatuak, RDFa eta GRDDL gure aplikazio, web gune edo jarduerari balio erantsia gehitzeko erabiltzen ikasi.
Metodologia Teoria eta praktika tartekatuko dira.
Nori zuzendua Garatzaileei, diseinatzaileei, eta interneti begiratzen dion enpresa, hezkuntza eta elkarteetako jendeari zuzendua. Interneten agertzen ari diren teknologia semantiko hauek ezagutu nahi dituzten pertsonei oro har. HTML (edo XHTML) jakintza minimo batzuk edukitzea oso gomendagarria da.
Eguna: Maiatzaren 16a (asteazkena) Ordutegia: 9:30/13:30 – 15:00/19:00
Irakaslea Gorka Julio Hurtado, Informatika Ingeniari Teknikoa.
Informazio zehatzagoa eta izena emateko aukera irekita maiatzaren 9ra arte.
Erantzunak
zuzenketa
Rikardo ¦ 2008-05-07 ¦ 12:25
Aupa Sustatuko kideoi;
Ohartxo bat egiteko besterik ez: testuan ikastaroa maiatzaren 16an, ASTEAZKENA, dela jartzen duzue, OSTIRALA jarri beharrean.
Besterik ez, ondo izan eta segi holaxe
RikardoErantzun honi
Re: zuzenketa
Mari Karmen Menika ¦ 2008-05-07 ¦ 15:20
Eskerrik asko Rikardo,
Ikastaroa maiatzaren 16an, OSTIRALEAN da.
Parkatu endredoak,
Mari Karmen
Erantzun honi
