Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Henrike Knorr euskaltzaina hil da

Hizkuntza ¦ 2008-04-30 ¦ 20:41 ¦ Hizkuntza

Minbiziak jota hil da, 61 urterekin, Henrike Knorr euskaltzain eta filologoa. Euskaltzaindiko Iker sailburua zen, eta EHUko katedraduna. Tarragonan (Herrialde Katalanak) sortu zen 1947an, baina Gasteizen bizi zen umetatik. Argitalpen ugari utzi ditu. Onomastika eta toponimia ziren Knörren iker eremu maiteetako batzuk. Bere lanen berri bere webgune propioan ere jaso daiteke.

Erref.: Henrike Knorr euskaltzaina hil da (www.berria.info)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Henrike Knorr euskaltzaina hil da

Joxe Aranzabal ¦ 2008-04-30 ¦ 20:52

Albisteak ezustean harrapatu nau, nahiz eta banekien azken aldian diagnostikoa gaiztotu egin zitzaiola, zeren orain pare bat egun bere senide batek esan baitzidan Henrike lanean ari zela, lasai, bere liburutegia atontzen, asmoa omen zuen-eta bere liburuak Euskal Herriko Unibertsitateari emateko. Gure doluminak Josebari eta bere familiari.

#2. Re: Henrike Knorr euskaltzaina hil da

Bertoko ¦ 2008-05-01 ¦ 00:11

Asun Aierberen hiletan ikusi neban, Ibarrako plazan, ezarrita.
Makal itxura hartu neutson, baina ez neban uste horrelakorik.
Eusko Jaurlaritzako sailburu Miren Azkarate Euskadi Irratiko mezulari saioan entzun dot berataz berbetan. Bapateko goratzarrea. Beti lanean, Hungaria-euskera arloko gramatika izan ei da eskuartean izan dauen azken lana.
Iruditu jata sailburua hunkituta egon dala.

Erantzun artikulu nagusiari

Pil-pilean!

Erantzun gehien izan dituzten albisteak