Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Euskara 21 eztabaidagunea

Sustatu ¦ Da! ¦ 2008-04-30 ¦ 15:49 ¦ BWEB

"Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak gogoeta ireki bat proposatzen die euskal gizarteko pertsona eta sektore guztiei", eta hori gauzatzeko Euskara 21 izeneko webgunea garatu dute, blog baten eran iruzkinak bildu eta komentatzeko nonbait. Sarbide honetatik abiatuta, interfazea euskaraz dago, baina blogeko komentagai guztiak gaztelaniaz aurkitu ditugu.

Euskara 21 eztabaidagunea

Publizitatea

Erantzunak

  • Re: Euskara 21 eztabaidagunea

    Unai ¦ 2008-04-30 ¦ 15:59

    Blogeko komentagaiak gazteleraz daude jendeak horrela idatzi duelako. Hor nahi duenak ekarpenak egiteko aukera dauka.

    Baina argi dago gaur erdaltzaleek monopolizatu dutela.

    Erantzun honi
    • Re: Euskara 21 eztabaidagunea

      Luistxo Fernandez ¦ 2008-04-30 ¦ 16:04

      Blogeko komentagaiak gazteleraz daude, bloga egin duenak, HPSk, ez duelako bereizi euskarazko eta erdarazko edukien antolakuntza: blog elebidun bat egiteko jakin egin behar da egiten. Baina blog diglosikoa egin dute.

      Erantzun honi
      • Re: Euskara 21 eztabaidagunea

        Anonimo ¦ 2008-04-30 ¦ 20:39

        Si mi contestación a tu comentario está en castellano... ¿este blog esta mal hecho?

        Bloga euskaraz ikusten ba duzu, euskarazko sarrerak besterik ez duzu ikusi nahi?

        Iruzkin kasuan "sin comentarios". Denak ez ba duzu ikusten zentzu gabeko historio bat irakurriko duzu.


        Erantzun honi
      • Re: Euskara 21 eztabaidagunea

        Erlaitz ¦ 2008-05-01 ¦ 17:14

        Intentzio guztiakin egin da blog hau egin den bezala. Eduki guztiak euskeraz eta erderaz daude eskuragarri. Jenderaren ekarpenak eta komentagaiak ordea, bakoitzak idatzi dituen hizkuntzan ikusten dira.

        Euskara 21en arduradunen intentzioa orixe izan da. Eta uzte dut erabaki egokia aukeratu dutela.

        Erantzun honi
        • glotofagia

          harrikitaun ¦ 2008-05-05 ¦ 17:49

          ai, ai, ai zelako agintariak ditugun!! hauekin jai daukagu, eskerrak hps euskaltzaleen (ironia puntua) esku dagoen bestela!

          Erantzun honi
        Erantzun artikulu nagusiari