Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu
Sanferminetako kartela aukeratu web bidez
Sustatu ¦ 2008-04-25 ¦ 07:54 ¦ Kultura
Aurtengo San Fermin jaietako kartela, lehiaketara aurkeztu diren bost finalisten artean aukeratuko dute herritarrek. Iruņean erroldatuta egon beharra dago, eta maiatzaren 6a arte dago epea irekita.
Bozketa orria hemen dago, eta hortik eman dezakezu botoa. Baina kartel bakoitza handitzeko ematen baduzu, errorea azalduko zaizu. Ez dabil euskarazkoan, hau idazten dugun unean. Gaztelaniazko bertsioan bai, handitu ditzakezu irudiak.
Pentsa daiteke web bidez bozkatzean sartu beharreko datuak (NAN zenbakia eta izen-deiturak) konprobatu egingo dituztela, erroldarekin erkatzeko. Ez ahal dute beste inkesta batzuetako txapuza berregingo horrela: Olentzerok irabazi behar zuen hura desagerrarazi egin zen azken Eguberrietan.
Bozka emateko beste modu batzuk ere badaude:
- 010 telefonora deituta.
- Udaletxera bertaratuta.
- SMS bidez, baina ez da zehazten nola sareko informazio orrian.
Bost finalisten nortasuna ez da publiko egin. Galbahea igaro ez duen batek, berriz, Flickr-era igo du bere proposamena, beste urte batzuetakoekin batera.
Blogari batek salatu duenez, bost finalistetako batek ez ditu oinarriak betetzen, 2. aleak, zehazki.
Erantzunak
Re: Sanferminetako kartela aukeratu web bidez
Sustatu ¦ 2008-05-12 ¦ 09:47
Irabazlea irudi klasikoa izan da Miguel Angel Antoņanzas-en (Iruņea, 1965) lan bat. 6.000 iruindarrek eman omen zuten botoa.
Dagoeneko beste finalisten irudiak kendu dituzte webgunetik, eta ez dabiltza albiste original honen loturak. Kartela ez da ageri halaber webgunearen euskarazko sarbide orrian.
Erantzun honi
