Teknologia albisteak
1

Blogoneskak: Euskal blogosfera feminista

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2008-04-18 : 15:04

Aste honetan izan dira Euskal Herriko 4. Jardunaldi feministak (3.ak izan zirenetik, 13 urte igarota). Eta jardunaldietatik irten den emaitzetako bat, Blogoneskak blog feministen komunitatea, Feevy biltzailearen bidez sortua.

Partaide diren Sareinak blogekoek diotenez: "Bai jardunaldietan bai blog komunitate berri honetan ikusi daiteke feminista klasikoez gain badaudela bestelakoak: gazteak, presoak, lesbianak, euskaldunak, ekintzaileak, artistak… Eta guztiak ikusgarri egin behar ditugu."

Hemen daude Blogoneskak.net !

Erantzunak

Sustatu
2008-04-21 : 14:46

Jardunaldi feministen webgunean Blogoneskak aurkezteko erabili zuten testua dator PDF honetan.
Horra zer dioen:


Blogoneskak plataformaren (edo blog komunitatearen) aurkezpena


Azken aldian asko ugaritu dira euskarazko blogak eta hauen artean badira zenbait blog
ikuspuntu feminista lantzeagatik aipagarri direnak. Ikerketa, ikuspuntu eta diskurtso
feministarekin askotan gertatzen dena gertatzen da hemen ere; sakabanaketa nabaria da
eta ekarpen indibidualetara mugatzen da blog hauetan egindako lana. Horregatik
elkarren berri izateko eta elkarlanean indarra biltzeko euskarazko blog feministen
plataforma osatzea pentsatu dugu. Badira adibide batzuk gazteleraz, hala nola,
www.lopersonalespolitico.com , www.mujeresenred.net barruan dagoen blogosfera
feminista edo www.bloggeras.com blogen plataforma feministen artean eta
sustatu.com , eibar.org (gure zuzenketa, eibar.com aipatzen baita dokumentuan) edo www.goiena.net/blogak euskal blogosferen
artean. Eredu horietatik abiatuz blog komunitate edo plataforma euskalduna eta
feminista sortzea premiazkoa dela iruditu zaigu eskuragarri jartzeko ekarpen multzo
hau.


Proiektu honen aurkezpena egiteko aukera ezin hobea da apirileko jardunaldi
feministak. Bertan taller bat egitea pentsatu dugu. Batetik plataforma berri honen
aurkezpena egingo genuke eta bestetik plataforma horretara bilduriko blogen
aurkezpena ere.


(ondoren zerrenda bat ageri da, non Placida Ye-Ye-ren bloga edo Zubiak Eraikitzen
taldearena ageri diren, baina izatez, dokumentuan ageri direnetaz aparte gehiago gehitu dira jada)


Hau aurkezpen xumea besterik ez da, baina ari gara fanzine moduko bat prestatzen,
talde honen manifestua idazten eta interneten plataforma egoki bat bilatzen pixkanaka
pixkanaka…


Gurekin konkatatzeko: amaia.au a bildua gmail.com


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago