Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Kode grafikoak mugikorrentzako

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2008-04-14 ¦ 12:30 ¦ Informatika

Andoni Sagarna euskaltzainaren blogean, gero eta telefono mugikor gehiagok duten gaitasun bati buruzko informazioa: bi dimentsiotako kode grafikoak irakurriz (QR, Semapedia eta abarrak) sare bidezko informazio zehatzetara iristeko aukera, edozein tokitan gaudelarik.

Erref.: Kode grafikoak mugikorrentzako (www.bloglines.com)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Kode grafikoak mugikorrentzako

Teketen ¦ 2008-04-15 ¦ 19:11

Gai oso interesgarria da, nik jada gauza batzuetarako erabili izan ditut. Aukera asko ematen dute baina kontuz Telefonica eta antzerakoek bere bertsio moztua saldu nahiko digute, beraiek bakarrik kodeak sortu ahal izateko. Orain dela hilabete batzuk idatzi nuen horri buruz.

http://www.teketen.com/2007/09/testuinguruari-buruzko-gogoetak.html

Kodeak bai baina libreak

#2. Kode grafikoak mugikorrentzako Japonian

Luistxo ¦ 2008-04-16 ¦ 08:02

Japonian izan nintzen Astesantuko oporretan, eta alde guztietan ikusi genituen inprimatuta: aldizkari, eskupaper, publizitate orri, etiketetan... Tokyoko jatetxe honek ere badu berea Interneteko orri honetan, suposatzen dut dela ordenagailu arruntean inprimatzeko eman, eta gero orria poltsikoan duzula abiatzeko, despistatu bazara bidean mugikorrarekin berriro informazioa lortzeko.

Treneko txartela erosi genuen, geltoki jakin batetik irtengo zena biharamunean, baina etxetik bazen beste geltoki bat gertuago, eta tren hark han gelditu behar ote zuen jakiteko, gure lagunak txarteleko kodeari begiratu zion bere mugikorrarekin: hara! geldialdia bai, halako orduan!

#3. Re: Kode grafikoak mugikorrentzako Japonian

Mikel L. ¦ 2008-04-16 ¦ 15:32

Beharbada jatetxekoa ez da paperean inprimatu eta eramateko, baizik eta webgunean aurkitu baduzu, pantailari argazkia ateratzeko zure mugikorrarekin. Gero, argazki hori gordeta duzunean telefonoan, eta hortik bazaude, atera, eta argazkiaren bidez konektatu zaitezke webaren bertsio mugikorrera.

Erantzun artikulu nagusiari

Pil-pilean!

Erantzun gehien izan dituzten albisteak