|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Photoshop eta Flickr, nor baino norJoxe Aranzabal - HUHEZI ¦ 2008-03-31 ¦ 09:23 ¦ internetAdobek sarean jarri berri du Photoshop programaren doako bertsioa. Photoshop Express deritzo, eta nor bere nabigatzailetik sar daiteke bertan. Aplikazio ona da, baina Adobek hautsak harrotu ditu ezarri dion lizentziarekin. Bien bitartean, Flickr-ek ere aplikazio bat atera du, Picnik, hori ere doakoa, argazkiak sarean editatzeko. Photoshop ExpressFlash 9 behar da Photoshopen sareko aplikazioa erabiltzeko. Behin izena emanda, ezinbestekoa aplikazioa erabili nahi izanez gero, erabiltzaile bakoitzak 2GB jasotzen ditu bertan bere argazkiak gordetzeko. Aplikazio berriak aukera ematen du Facebook eta antzeko sareekin bat egiteko, baita argazki zerbitzuekin. Oraingoz, JPG formatua darabil soilik. Adobek esan du eskaini nahi duela aplikazio hau off-line ere lan egin dezan. Nik erabili dut, eta iruditu zait erabilerraza dela, eta ondo dagoela berarekin oinarrizko edizioak egiteko. Lizentzia makurraHala ere, eragozpen handi bat du aplikazio horrek, eta da lizentzia, Adobek erabiltzaile guztiei ezarri nahi diena, horren arabera Adobe egiten baita bere aplikazioaren zerbitzuetan gordetzen diren argazki guztien jabe, edozelan erabiltzeko eskubidearekin. Horrela dio lizentziaren letra txikiak:
Horren aurrean, jende askok atzera egin eta protesta egin du, lizentzia hori gehiegikeriatzat iritzita. Adobek, berriz, jendearen erantzuna ikusita, agindu du berraztertuko duela lizentzia, eta zerbait egingo duela. Ikusi egin behar. Flickr-en argazki editoreaBien bitartean, Flickr ez dago besteek zer egingo zain. Dagoeneko, atera du argazki editore bat sarean lan egiteko, doakoa eta arazo bakoa lizentziari dagokionez. Hori erabiltzeko, sartu Flickr-en, eta aukeratu argazki bat. Argazki bakoitzaren gainean hainbat ikono aurkituko dituzu, tartean, bat berria: “edit photo”. Egin klik hor, eta Picnik irekiko zaizu, argazki editore bat, zeinek eskaintzen baititu oinarrizko eragiketak: moztu, aldatu neurriak, doitu esposizioa eta koloreak, efektuak, gehitu testua, etab. Efektu bereziren bat izan ezik, gainerakoa doakoa da. Erantzunak#1. Picnik-ekin geratzen naizIban Arantzabal ¦ 2008-03-31 ¦ 10:29Biak probatu ditut eta egia esan ondo daude, doan dira... baina Flickr-ena gehiago gustatu zait. Gainera, Flickr eta Picnik, biak lotuta erabiltzeko aukera dago eta aldaketak Flickr-en zein Picnik-en gordeta geratzen dira, Firefoxerako hainbat erreminta daude dagoeneko, bookmarletak ondo funtzionatzen dute... oso intuitiboak biak, baina Picnik errazago erabili dut, bizkorrago. Bien arteko alde handia lizentziarena da zuk aipatu duzun moduan, Joxe. Baina badago beste bat: aplikazioa jaitsi behar da Express-en eta Picniken ez... hori ezberdintasun demasa da arrakastaren bidean. Erabiltzaileok nagi xamarrak gara edozer jaisten hasteko... HTML kodigorik ez du sortzenFaltan? ba blogera bidaltzeko sistemaren bat, html kodigoa ez du sortzen Picnik-ek, edo nik, behintzat, ez dut lortu. Moblog bidez bakarrik bidali daiteke eta hori atzera-edo geratu dela esango nuke ze ohituak gaude Youtube edo Flickr bera erabilita kodioekin kopipega egiten. #2. Re: Picnik-ekin geratzen naizJoxe Rojas ¦ 2008-03-31 ¦ 10:46 #3. Picnik Flickrena?ibai ¦ 2008-03-31 ¦ 15:03Baina Picnik Flickrek atera du? Nik ez dut inon horrelakorik ikusten Picniken webean behintzat. #4. Re: Picnik Flickrena?Sustatu ¦ 2008-03-31 ¦ 16:09Flickr-ek Picnik bidez integratu du bertan diren argazkien edizioa. Sarean dauden argazki-ediziorako tresnen katalogo bat argitaratu zen duela aste batzuk IKTeroenean. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoInternet gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|