Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu
Itoiz, 30 urte
Gari Araolaza ¦ itoiz.tumblr.com ¦ 2008-04-03 ¦ 09:00 ¦ Musika
Azken urteotan Itoiz hitza urtegiarekin lotuta badago ere, oraingoan musika taldeaz ari gara. Izan ere, duela 30 urte grabatu zuen Itoizek beraien lehenengo diska.
Diskaren grabaketa
Itoizen lehenengo diska 1978ko apirilean grabatu zen Donibane Lohitzungo Bachanalles estudioetan. Grabazio arduraduna Jean Phocas izan zen, ordurako Errobiren teknikari moduan zaildua. 30 urte betetzen dira beraz Indar Trabes berbena taldea Itoiz bihurtu zenetik.
Diska hartako kantuak:
- Phuntzionariat
- Goizeko deiadar
- Zati txiki bat La m'en
- Lau teilatu
- Hilzori I
- Hilzori II
- Foisis jauna
- Astelehen urdin batean
Urteurrenean
Urteurrena dela eta, ez dut entzun ezer berezirik antolatu denik. Kontzertu, erakusketa edo saiorik balego abisatu mesedez. Itoiz nire bizitzako parte garrantzitsua izan zenez bi gauzarekin aportatzea pentsatu dut:
- Itoiz tumblr bloga . Itoizi buruz sarean aurkitzen ditudan materialak biltzen ari naiz hor.
- Itoizen historia xtimeline-a. Oraindik bukatu gabe, eskerrak Jon Eskisabelen liburuari.
Iparraldetik ere beste ekimen bat ospatzen ari dira egunotan:
- Itoiz kantatuz . Itoizen hamaika kantu moldatu eta iparraldeko kolegio batzuetako haurrek kantatuko dituzte.
Bestelako materiala
Urteurrena errepasoa egiteko aitzaki ona izan daiteke. Komunikabide tradizionaletan ere aprobetxatuko dute ziurrenez. Hona hemen nere gomendioak:
- Itoiz: hari xingle bat , Jon Eskisabelen liburu zoragarria, hainbeste detaile eta informazio zehatzekin, eta bakarrik 10 Eurotan!
- Itoiz (1978-1988) diska bilduma. Itoizen 7 diskak kaxa berean, liburuxka eta aurrez argitaratu gabeko single eta guzti
- Happening baserrian bideoa . Sarean aurkitu ahal izan dudan Itoizen bideo bakarrenetakoa (Hegal Egiten ere badago).
- Itoizen kantuen letrak musikazblai.com webgunean.
Gehiago hemen: itoiz.tumblr.com
Erantzunak
Re: Itoiz, 30 urte
Iņigo ¦ 2008-04-03 ¦ 09:01
Non geratzen dira Basauriko Finaga baserritar-auzuneko entsaioak...
Erantzun honi
Zer dakizu?
Gari ¦ 2008-04-03 ¦ 09:03
Aupa Iņigo!
Badirudi orduko garaiak bizi zenituela. Zergatik ez diguzu kontatzen?
Erantzun honi
Re: Itoiz, 30 urte
loveof74 ¦ 2008-04-03 ¦ 09:51
eta zergatik ez Itoizen diska 128kbpsn jarri rapidsharen? horrela Suta-gazteak ezagutuko dute orduan egiten ziren doinuak...
Erantzun honi
Re: Itoiz, 30 urte
Elena L. ¦ 2008-04-03 ¦ 09:58
Hogeitamar urte dagoeneko? Topikoa: zelako azkar pasatzen den denbora!
Baina gero, bai, pentsatzen hasita, hogeitazortzi bat izango dira Itoiz ezagutu genuela "Foisis jauna" entzuten hasi ginela, eta gero "Lau teilatu". 86an edo ikusi genituen Eibarko kiroldegian, taldearen bukaera aldera izango zen.
Azken disko bikoitza atera zuten arte, ia nerabezaroko eta gaztaroko enamoramendu guztiak lotzen ditut Itoizen abesti batekin :)Erantzun honi
Re: Itoiz, 30 urte
Joxe Aranzabal ¦ 2008-04-03 ¦ 10:03
2008ko otsailaren 5ean Juan Carlos Perez HUHEZIn izan zen, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa izeneko masterrean. Jon Eskisabel izan zuen ondoan, Berria egunkariko kazetaria. Ordubete eta erdiz hitz egin zuten Itoizen ibilbideaz.
Erantzun honi
Itoiz kantatu, podcast eta guzti
iPtx | irratia.com ¦ 2008-04-03 ¦ 14:02
Itoiz kantatu hori egin zait deigarriena. Oso proiektu interesgarria, bizia; Internet, kultura, partehartzea, irakaskuntza eta hizkuntza uztartzen dituena gainera. Horrez gain, Interneteko gune interesgarri eta osatuan, Podcast bat ere gehitu dute. Zabaldu.com bitartez hedatzen hasi gara albistea. Podcast gutxi dago gurean, eta Itoizen musikarekin bat sortu izanak asko poztu nau.
Erantzun honi
Itoiz, a zelako denborak
leire ¦ 2008-04-03 ¦ 14:36
A, zelako denborak! Horrelako urteurrenek gu ere adinean gora goazela gogoratzen digute.
Itoiz nire nerabezaro eta lehenengo gaztaroko soinu banda da, zati handi batean, baita orduko berbenetako "agarrau" askoren melodia. Desegin ostean ere, horrela jarraitu dute.
Bueno! Melankolian jausteko arriskua. Oso ekimen polita. ZorionakErantzun honi
