|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Itoiz, 30 urteGari Araolaza - itoiz.tumblr.com ¦ 2008-04-03 ¦ 09:00 ¦ MusikaAzken urteotan Itoiz hitza urtegiarekin lotuta badago ere, oraingoan musika taldeaz ari gara. Izan ere, duela 30 urte grabatu zuen Itoizek beraien lehenengo diska. Diskaren grabaketaItoizen lehenengo diska 1978ko apirilean grabatu zen Donibane Lohitzungo Bachanalles estudioetan. Grabazio arduraduna Jean Phocas izan zen, ordurako Errobiren teknikari moduan zaildua. 30 urte betetzen dira beraz Indar Trabes berbena taldea Itoiz bihurtu zenetik. Diska hartako kantuak:
UrteurreneanUrteurrena dela eta, ez dut entzun ezer berezirik antolatu denik. Kontzertu, erakusketa edo saiorik balego abisatu mesedez. Itoiz nire bizitzako parte garrantzitsua izan zenez bi gauzarekin aportatzea pentsatu dut:
Iparraldetik ere beste ekimen bat ospatzen ari dira egunotan:
Bestelako materialaUrteurrena errepasoa egiteko aitzaki ona izan daiteke. Komunikabide tradizionaletan ere aprobetxatuko dute ziurrenez. Hona hemen nere gomendioak:
Gehiago hemen: itoiz.tumblr.com Erantzunak#1. Re: Itoiz, 30 urteIņigo ¦ 2008-04-03 ¦ 09:01Non geratzen dira Basauriko Finaga baserritar-auzuneko entsaioak... #2. Zer dakizu?Gari ¦ 2008-04-03 ¦ 09:03Aupa Iņigo! Badirudi orduko garaiak bizi zenituela. Zergatik ez diguzu kontatzen? #3. Re: Itoiz, 30 urteloveof74 ¦ 2008-04-03 ¦ 09:51eta zergatik ez Itoizen diska 128kbpsn jarri rapidsharen? horrela Suta-gazteak ezagutuko dute orduan egiten ziren doinuak... #4. Re: Itoiz, 30 urteElena L. ¦ 2008-04-03 ¦ 09:58Hogeitamar urte dagoeneko? Topikoa: zelako azkar pasatzen den denbora! #5. Re: Itoiz, 30 urteJoxe Aranzabal ¦ 2008-04-03 ¦ 10:032008ko otsailaren 5ean Juan Carlos Perez HUHEZIn izan zen, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa izeneko masterrean. Jon Eskisabel izan zuen ondoan, Berria egunkariko kazetaria. Ordubete eta erdiz hitz egin zuten Itoizen ibilbideaz. #6. Itoiz kantatu, podcast eta guztiiPtx | irratia.com ¦ 2008-04-03 ¦ 14:02Itoiz kantatu hori egin zait deigarriena. Oso proiektu interesgarria, bizia; Internet, kultura, partehartzea, irakaskuntza eta hizkuntza uztartzen dituena gainera. Horrez gain, Interneteko gune interesgarri eta osatuan, Podcast bat ere gehitu dute. Zabaldu.com bitartez hedatzen hasi gara albistea. Podcast gutxi dago gurean, eta Itoizen musikarekin bat sortu izanak asko poztu nau. #7. Itoiz, a zelako denborakleire ¦ 2008-04-03 ¦ 14:36A, zelako denborak! Horrelako urteurrenek gu ere adinean gora goazela gogoratzen digute. Erantzun artikulu nagusiariErantzun artikulu nagusiari |
Albiste gehiagoMusika gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|