|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Rajoy ez doa (ezta Raxoi ere)Luistxo Fernandez - Eibar.org ¦ 2008-03-12 ¦ 10:38 ¦ HizkuntzaMariano Rajoy ez doa. Zurrumurruak izan dira, baina oposizioaren lidergoari eutsi nahi dio Espainian, atzo esan zuenez. Beraz, Raxoi irakurtzen jarraituko dugu Berrian. Baina, zergatik? Egunkari horren Estilo Liburuan badaude deitura euskaldunen inguruko oharrak, baina ez Galiziako izenen ingurukoak. Hortaz, zergatik da Raxoi? Katixa Agirrek atera zuen kontua, hauteskunde kroniketan Rajoy aldatu egiten ziotela papererako, Raxoi idazteko. Han bota nuen harria, eta gero neure blogean jarraitu, misteriotsua zaidala oso zergatik darabilten Raxoi Berrian. Ez baita ageri Berria-ren Estilo Liburuan hori iradokitzen duenik. Benito Fiz Karrajukoak dio hemen Egunkariaren gomendio-zerrenda edo estilo liburu zaharretan ikusia duela Raxoi erabiltzeko gomendatzen. Euskaldunon Egunkariaren Estilo Liburuaren hiru edizio errepasatu ditut, eta ez dut horren zantzurik aurkitu. Beste era bateko paper batean ikusi badu Benitok, hala izan liteke, baina Estilo Liburuan ez dagoela halakorik ziurtatuko nuke. Deituren inguruko arau sinpleakGaur egungo Berria-aren Estilo Liburuari dagokionez, bertan jasotzen dena da, funtsean, Egunkariaren Estilo Liburuetan jasotzen zen arau pare sinplea.
Hortaz, galiziarren izenei buruzko aipurik ez dago hor. Hortaz, zergatik Raxoi Berrian? Nik uste dut ideia hau edo egon daitekeela hor: hedaduraz edo, Euskal Herrikoenak euskaratzen badira, galiziarrenak galizieratzen dira. Baina Estilo Liburuan ez da hedadurarik aipatzen, eta interpretazio irekietarako baino, kasuak definitu eta anbiguotasunak eteteko izaten dira Estilo Liburuak. Estilo Liburu batek ez ditu zalantzak sortzen, Estilo Liburu batek zalantzak eten egin ditu. Estilo liburuak ez dira hedaduretarako, murriztapenetarako baizik. Beste adibide bat jartzearren. Bertie Ahern, Irlandako Errepublikako lehen ministroa. Ahern idazten dute haren izena Berrian, eta ez Bertie Ó hEachthairn edo Ó hEachtighearna, irlanderaz nonbait behar lukeen bezala. Eta ez dute irlanderaz idazten, Estilo Liburuak ez duelako halakorik esaten. Aldiz, esaten du, euskal herritarrei gaztelerazko izena euskaratu behar zaiela, ez ordea deitura euskalduna duten kanpotarrei. Hortaz Javier Gurrutxaga, baina Esperanza Aguirre. Galiziako toki-izenekin galizieraren aldeko hautua ere egiten du Estilo Liburuak. Baina hortik ere, hedaduraz pertsona-izenetara salto egiteko bidea ez dago Estilo Liburuan. Blogean utzi dizkidaten erantzunen artean esaten dute batzuek hala edo hola izan beharko luke... Era bateko edo besteko arrazoiak eztabaidatu daitezke, baina kontua da Estilo Liburu batek definitu egin behar dituela irizpideak, eta horiek aplikatzen direla. Berrian hobeto, Wikipedian bainoNik hartu nuen parte Euskaldunon Egunkariaren estilo liburuaren lehen bi edizioen erredakzioan, eta uste dut euskal izenentzako arau hori biribila eta balekoa dela. Beste toki batzuetan, beste irizpide batzuk erabiltzen dira, ordea. Adibidez, euskarazko Wikipedian bakoitzaren idazteko era errespetatzeko bozkatu zen bere garaian. Ondorioa, abizenak berezko grafian idaztea izan zen. Partaide batek idatzi zuen Wikipediako bozketan haren harira: Jatorrizko izena mantendu beharko genuke beti (eta grafia ere). Etchepare-k Etchepare grafia hautatu bazuen zergatik alda beharko genuke guk? Etchepare Etxepare bezain euskalduna da. XVI. mendeko abizena zen, ez XXI. mendekoa. Partaide honen iritzia gailendu zen, baina hala ere, Bernart Etxepare ageri da... Konfusoa iruditzen zait irizpidea. Uste dut argiagoa dela Berriarena. Euskal Herrikoen deitua euskaldunak, euskaratu. Etxepare. Mitxelena. Unean unean, "jatorrizko grafia" zein den zaila da asmatzen. Euskararen normalizazio ortografikoa hain berantiarra izanik, uste dut "jatorrizkoa" hobestea ez dela zintzoa gure aurretikoekin, alternatiba ortografikorik edo politikorik eskura izan ez zuten euskaldun batzuez ari gara. Salamancan tesia idatzi zuen Koldo Mitxelenak ze aukera ote zuen, bada, Luis Michelena ez besterik erabiltzeko Francoren Espainia hartan doktore bihurtu zenean? Eta hala ere, Koldo Mitxelena badugu Wikipedian, eta ondo nere ustez, zergatik beharko genuke Luis Michelena artikulu bat? Baina tira, hala daude arauak, batean eta bestean. Erantzunak#1. Re: Rajoy ez doa (ezta Raxoi ere)Karlos del Olmo ¦ 2008-03-12 ¦ 10:48>Euskal Herritik kanpoko herritarren euskal >abizenak haiek idatzi bezala idazten dira, >euskal grafiara ekarri gabe #2. Re: Rajoy ez doa (ezta Raxoi ere)Asier ¦ 2008-03-12 ¦ 11:01Osasunako entrenatzaile izan zenaren abizena Aguirre idazten zuten. Zalantza sortzen zait. Ez dakit... #3. Re: Rajoy ez doa (ezta Raxoi ere)Xabi ¦ 2008-03-12 ¦ 14:27> Galizieraz Raxoi idazten dute, beraz... #4. Re: Rajoy ez doa (ezta Raxoi ere)bertze Asier bat ¦ 2008-03-12 ¦ 18:22(Rajoy-Raxoi horretan sartu gabe...) #5. Re: Rajoy ez doa (ezta Raxoi ere)ibai ¦ 2008-03-12 ¦ 22:50Nik behintzat sekula ez nuen azalpen hau entzun. Guztiz ados diozunarekin. #6. Re: Rajoy ez doa (ezta Raxoi ere)Xabi ¦ 2008-03-13 ¦ 10:35Eskerrik asko azalpenagatik, Asier. Pentsatzen nuena zen, eta teorikoki egokia dirudien arren praktikan sarritan gauza ridikukoak sortzen ditu (Murtzia Hiria kasu). Nire ustez izen propiekin bestela jokatu beharko litzateke, baina tira, irizpidea hori da eta onartu egin behar. #7. Rajoyren aldekoa naiz, bai!zaldieroa ¦ 2008-03-12 ¦ 14:31BERRIAren arau horrek niretzat ez du ez hankarik ez bururik. Nik uste dut, izenen kontuetan behintzat, norberak bere burua definitzeko pertsona bakarra izan behar dela, eta aldamenekoek, besteek, definizio hori errespetatu behar dutela eta kitto. Bere burua horrela definitzeko zergaitiaz eztabaidatu dezakegu, luzez eta zabal, baina "Ramona" izeneko emakume batek bere burua "Ramon" sentitzen badu lotsagarria iruditzen zait "Ramona" izenarekin tematzea eta arauak asmatzea: "biologikoki emakumea bada izena femeninoz idatziko dugu", edo horrelakoak. BERRIAk,noski, ez du oraintxe asmatu dudan horrelako araurik baina tankera hortako batzuk baditu, eta horrexegatik tematzen dira "Raxoi" rekin.(jatorrizko hizkuntzaren ortografiarekin idazten dituzte izen abizenak, hori da araua gutxi gora behera....) #8. Re: Rajoyren aldekoa naiz, bai!bobby ¦ 2008-03-13 ¦ 12:15Baaa, nire ustez, hanka eta burua dauka, izan ere abizenez ari gara, ez izenez. Zer gertatuko litzateke Mariano Rajoy delakoaren anaiak (izango balu edo) bere izena Manolok Raxoy idatziko balu? #9. ... eta?Gari Araolaza ¦ 2008-03-13 ¦ 14:50Hori oso sarri gertatzen da. Izan ere anai batek besteak baino euskalzaletasun handiagoa izan dezake eta abizena grafia desberdinez idatzi. Urrunera joan gabe PP bertan, Loyola de Palacio eta Ana Palacio ahizpen kasua. Begiratu ondo bigarren deiturei! #10. Re: Rajoy ez doa (ezta Raxoi ere)Benito ¦ 2008-03-12 ¦ 16:58Estilo liburuetan ez, uste dut ikusi nuela Egunkariak sasoi batean (lehenengo garaian) astero (ez dut eguna gogoratzen) ateratzen zuen gehigarri batean. Hizkuntzari buruzko gehigarria zen, eta han besteak beste, Egunkariaren irizpide batzuk ere azaltzen ziren. Erantzun artikulu nagusiariErantzun artikulu nagusiari |
Albiste gehiagoHizkuntza gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|