|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Seme-alaben hizkuntza ohituretan eragin, Julio Ibarraren ikuspegian© cc-by-sa Sustatu ¦ 2008-03-05 ¦ 09:40 ¦ HizkuntzaEbete aholkularitza zerbitzu bat da, enpresa berri bat: Euskararen erabilera sustatzeko baliabideak eta tresnak, hori da beren lema. Hitzaldi eta ikastaroak ematen dituzte. Iñaki Eizmendi eta Julio Ibarra kazetari ezaguna dira bi sustatzaileak. Ibarrak, bereziki, kontu bat azaldu ohi du hitzaldi hauetan: inguru erdaldunean bizi den gurasoa izanik, zelan eragin seme-alaben hizkuntza ohituretan? Aste honetan, bi hitzaldi eman dituzte Donostiako eskola publiko batean (joan den astean Irutxuloko Hitza egunkariaren honela aurkeztu ziren): egun batean euskaraz, eta biharamunean gaztelaniaz, guraso erdaldunentzat. Bada, han izan den guraso batek entzundakoaren kontaketa egin du blogean. Kontakizun horretatik pasarte pare bat:
Ebete zerbitzuaz informazio gehiago, Ebete.org webgunean. Erantzunak#1. Re: Seme-alaben hizkuntza ohituretan eragin, Julio Ibarraren ikuspegianaitor ¦ 2008-03-05 ¦ 17:37Bikote bera izango dugu Santurtzin datorren astean, martxoaren 12an, asteazkenarekin. Egun horretan bi hitzaldi eskainiko dute Mahastiak-Las Viñas Ikastetxe Publikoan, herriko ikastetxeetako gurasoei zuzenduta. Lehenengoa arratsaldeko bost eta erdietan izango da, euskaraz (honetan Juliok ez du parte hartuko) eta bigarrena iluntzeko zazpietan, gaztelaniaz. Erantzun artikulu nagusiariErantzun artikulu nagusiari |
Albiste gehiagoHizkuntza gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|