|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet MySpace: hantxe dago gaur euskal musika gazte (ia) guztiaLuistxo Fernandez - CodeSyntax ¦ 2008-02-27 ¦ 10:18 ¦ sare-sozialakMunduko webgune handienetakoa da MySpace. Lagun eta kontaktu-sareen gainean eraikitako webgune horietako bat da, musikaren mundura lerratu da gehienbat. Eta izugarrizko arrakasta du horretan. Euskal Herriko ia musika gazte guztia bertan dago. NewsCorp konpainiaren jabetza da MySpace, Rupert Murdoch nagusi eta Jose Maria Aznar kontseilari duen enpresarena. Sare sozialen eran hazitako webgunea da MySpace. Beharbada Friendster izan zen era horretako lehena, baina audientzia masiboa lortu zuen lehena MySpace izan zen, bereziki Estatu Batuetan. Gero etorri ziren Bebo eta Facebook. Proiektu lokalagoak ere arrakastarekin ari dira, adibidez Tuenti Espainian: Euskal Herriko Unibertsitatean ibilitako milaka lagun daude han emanda, estatistikei jaramon egiten badiegu. Niri apur bat arrotza egin zait MySpace. Ez dut ulertzen ondo bere funtzionamendua, diseinuaren aldetik orri askok duten itxura atzera botatzekoak egiten zait, eta Messenger bidez komunikatzen den belaunalditik aparte samar nago: dexente zaharragoa naiz. Kristo guztia dagoHala ere, MySpace-ren garrantzia gero eta handiagoa ebidentea egiten zait azken aldi honetan. Gazteen lokaletarako kontzertuen afitxetan, zuribeltz itxura fanzineroa dutenetan ere, gero eta MySpace gehiago ikusten dut Euskal Herriko kaleetan. Halako taldea, nongoa, estiloa eta MySpace-ko helbidea. Gose taldearen kontzertu bat iragartzen ikusi nuen, adibidez, URL honekin: www.myspace.com/gosegose Nik ez ditut ezagutzen, baina hantxe entzun ahal izan dut beren musika. Eta Gose, bezala, beste hainbat:
Eta beste hainbat, zoaz horien edozein orritara, eta haien lagunetan nabigatzen ibili. Kristo guztia dago. Objektu soziala: musikaGehienetan, musika entzuteko aukerarekin. Jogailu majoa dauka, eta kantuen ondoan download botoia ikusten da musika jaisteko. Hala ere, horretarako kontua izan behar da bertan, eta erregistratu, eta orduan ere, kantu batzuk jaitsi ahal izango dituzu baina beste batzuk ez: Zea Mays-enak baietz ematen du, baina Anestesiarenak ez, adibidez. Azkenean, uste dut hori dela kakoa, musika. Iazko uztailean teknologo finlandiar bat izan zen Euskal Herrian, Jaiku zerbitzuaren sortzaile Jyri Engestrom. Sare sozialen tipologiaz eta funtzionamenduaz hitz egin zigun, bereziki, sare sozial batek objektu sozial jakin behar duela muinean funtzionatzeko, ez dela bakarrik sozializazio hutsa. Eta MySpace-ren kasuan objektu sozial hori musika dela aipatu zuen. Uste dut arrazoia zuela Engestromek. Tipo azkarra. Handik gutxira, Googleri saldu zion Jaiku. Murdoch eta AznarMySpace bera salmenta milioitsu batekin notizia izan zen 2005. urtean. Rupert Murdoch hedabideen jauntxo eta nagusi ezagunaren konpainiak, News Corporationek, erosi zuen 580 milioi dolarretan. Batzuek esaten dute orain, prezioa merke irten zitzaiola, sare horren potentzialitatea ikusita. Murdochek negozioetan asmatzen duenik ezin da ukatu, baina eskuin-muturreko medioak sustatzen dituela ere leporatzen. Newscorp konpainiaren administrazio kontseiluan, Jose Maria Aznar Espainiako gobernuburu ohia dago. The Wall Street Journal ere erosi zuen, eta ondoren euskarari buruz han idatzitakoak ezagunak egin ziren. Hura sinatu zuen kazetariak jabetza ekonomikoaren eskusartzea ukatu zuen. MySpace-n lerro editorialik ote dagoen ez dakit. Trafikoa bai, ikaragarria, eta eduki musikalak ere bai, bistan da. Euskal Herrian horrela bagabiltza, Kalifornian eragin txikiagoa ez dela suposatzen dut. Zergatik?Eta zergatik dago euskal musika MySpace-n? Nire lankide Jatsu Argarateri galdetu diot. Kokein taldeko bajista da, eta webgune bat badute domeinu propioarekin, kokein.com, baina hala ere, MySpace-n ere orria. "Denak gaudelako, taldeen arteko lagunak, konexioak, giroa mugitzen du horrek, eta batzuk daudenez, eta haien lagunak, azkenean denak gaude", erantzun dit Jatsuk. Baina sakonago jo izan nahi dut, eta galdetu diot: Aizu, baina, fondo beltz hori beharrezkoa da? "A, hori niri ez galdetu, MySpaceko orriaren gestioa beste batek darama taldean". Erantzunak#1. "Mundu guztiak" dauka fotologa ereGorka Bereziartua ¦ 2008-02-27 ¦ 11:24Pertsonalki nazkatu samarra nago myspace-ekin, denak oso antzekoak iruditzen zaizkit, kutre samarrak. Musikarekin ez, baina argazkiekin beteta daude Fotologak ere. Nire inguruan izugarri ugaritu dira, "mundu guztia dagoelako" hor. #2. Re: "Mundu guztiak" dauka fotologa ereInaxio Esnaola ¦ 2008-02-28 ¦ 22:41Myspace globalizazio onargarri baten eredu da. Baina gauza bera esan daiteke blog eta fotolog (beste hainbaten artean) bezala. Azken batean, gauza bakoitzaren erabileran datza kontua. Ezin da ukatu myspace atariari esker musika talde askok merke eman dezaketela ezagutara beraien musika. Harremanak egin ahal dituztela. Kontzertuak lotu. Aldi berean tresna oso baliagarria da kazetaritza edo komunikazio ikuspegitik. Talde askok beraien albiste zuzenenak bertan ematen dituzte eta bertatik jasotzen ditugu hainbatek albisteak. Orain esaterako modan dago disko osoa bertan jartzea argitaratu aurrez denek entzuteko eta gustuko dutenek erosteko. Nire ustez musika talde txiki eta ertainei begira tresna bikaina da. Atzean nor dagoen aztertzea eta garrantzia ematea beste gauza bat da. #3. Re: "Mundu guztiak" dauka fotologa ereGorka Bereziartua ¦ 2008-02-29 ¦ 09:11Baina aipatzen dituzun abantaila horiek guztiak edozein blogetan aurki daitezkeen gauzak dira. Begira Danbaka.com webgunean taldeek dituzten blogak, euren kantak entzuteko aukerarekin. Nik ez daukat inolako problemarik taldeek Internet erabiltzearekin, erabat aldekoa naiz. Myspace da gustatzen ez zaidana, ez zertarako erabiltzen den. #4. Re: MySpace: hantxe dago gaur euskal musika gazte (ia) guztiaburu ¦ 2008-02-27 ¦ 12:23Euskadi Gazteak badu ere myspace delako bat. www.gaztea.com/mareagaztea #5. MySpace, Eurovision eta Arkaitzen Ole horiekSustatu ¦ 2008-02-27 ¦ 17:37MySpacerentzako promozio handia izan da aurten Espainian, gainera, RTVE telebista kate publikoak plataforma horren bidez bideratu izana Eurovision kantu-lehiaketarako hautagaitza aukeratzearen prozesua. Tranpa eta txorakeria mordo baten ondoren, azkenean bost kantu aukeratu dituzte internautek, horien artean, Arkaitz izeneko 20 urteko bizkaitar baten *Un Olé* abestia. Parte hartu duten guztien estatistika bitxi batzuk argitaratu zituen Iturrik bere blogean duela egun batzuk. Kantu definitiboa aukeratzeko, urrats gehiago daude orain, epaimahai profesional batek beste bost aukeratuko ditu, eta publikoaren bost hauekin batera, 10 horien artean lehia izango da TVE1 katean martxoaren 8an. Han aukeratuko omen da nor doan Serbiara (Belgraden da Eurovision, maiatzaren 24an). #6. Informazioa euskarazharitz ¦ 2008-02-27 ¦ 18:22Euskarazko informazioa ere badago Arkaitzen inguruan eta Eurovision eta MySpacek antolatu duten lehiaketari buruz, GARAn eta Zabaldun #7. Messenger erabiltzaileen perfilaEneko ¦ 2008-02-27 ¦ 18:07eta Messenger bidez komunikatzen den belaunalditik aparte samar nago: dexente zaharragoa naiz. Ez pentsa, messenger erabiltzaile gehienek zure adinekoak dira, 25-50 urte tartekoak, alegia. Ikus grafiko hau Bapateko mezularitzan nagusi da Messenger, erabiltzaileeen %95arekin, oso-oso atzetik Skype (%11) eta azkenik Yahoo (%7,4) eta Google (%5,4). (Iturria: La Sociedad de la Informacion en Espana 2007) #8. MySpace-ko beste bat, David ArchuletaSustatu ¦ 2008-02-29 ¦ 17:12Horra David Archuleta MySpace-n. American Idol telebista saio eta fenomenoan aurtengo faboritoetako bat da Artxuleta hau, Miamin jaioa duela 17 urte, orain Utah-n bizi dena. #9. Gose, Egunkaria eta AznarAnder ¦ 2008-03-03 ¦ 10:43Gose taldearen web orri ofiziala dago muyspacen, Aznar dabilen enpresa horretan. Alabaina Gose taldeko kantaria, Aznarrek itxitako Egunkariaren aldeko ekitaldietan. #10. Re: Gose, Egunkaria eta AznarGari ¦ 2008-03-03 ¦ 15:23eta zer?! #11. Re: Gose, Egunkaria eta AznarSabin ¦ 2008-03-06 ¦ 18:04Aiba dios!! Zelako tontokerixa esan duzu Ander!!! Ay ene ondiokan infantil mailan!!!! #12. Elgoibarko eta Mendaroko MySpace-tarrakSustatu ¦ 2008-03-03 ¦ 15:14Elgoibarren.net atarian MySpace-n tokia duten Elgoibarko eta Mendaroko taldeen zerrenda atera dute. #13. Norberak erabaki dezalaibon rodriguez ¦ 2008-03-05 ¦ 00:03Pozten naiz Luistxok gai honen inguruko haria zabaldu izanaz, izan ere, aspalditik kezkatzen nauen gaia da hori, eta amarauna arakatuta, oso gutxi izan dira plataforma hori kolokan jarri duten komentarioak. Euskal Herriko http://www.arteleku.net/4.1/blog/mrbe/ (Auskal Muturreko Musika) blog interesgarria eta zirikatzailea da, izatekotan, nire ustez hausnarketarik azpimarragarrienak biltzen dituen bloga. Hain zuzen ere, blog horretan myspace zalantzan jarriz esan izan direnak biltzen saiatuko naiz hemen, gure ikuspegia nolabait islatzen laguntzeko. #14. eta gutxi balitz, orain hau...ibon rodriguez ¦ 2008-04-04 ¦ 01:32Ba hauxe da gaurko berriak dakarrena: Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagosare-sozialak gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|