Itzuli orri nagusira Bidali hau

Sareak berriro bat egin du Egunkariarekin

Luistxo Fernandez ¦ 2008-02-21 ¦ 11:04 ¦ egunkaria-libre

Duela bost urte bezala, euskal internauten sarea ez da geldi egon. Orduan blog pertsonal bakanen bat egongo zen euskaraz, eta Sustatu, non mezu olde handia hasi zen itxierarekin. Atzo, blogosfera askoz osatuago batek erakutsi zuen elkartasuna Euskaldunon Egunkariaren kasuan auzipetuekin.

Publizitatea

Atzorako, Egunkariaren Alde taldeak eskatu zuen irudi bat zabaltzeko nork bere webgune eta blogetan. Eragina izan du horrek, duda barik. Hona adibide batzuk:

  • Sustatun prestatu genuen kodearekin, hainbat tokitan erakutsi diren sarbide-pantailak 20.000 pasatxo izan dira, eta klik ratioa %2.8koa izan da. Ez ahaztu orain atzo itsatsi zenuten kode-pusketak ezabatzen.
  • Sarbide-pantaila jarri barik, irudia blog sarreretan itsatsi zutenak asko izan dira. Adibidez, Blogari.net komunitatean pilatutako hainbat mezu hemen.
  • Batek baino gehiagok izan genuen ideia Flickr-era irudia igotzeko. Nire Flickr-eko sarbide orriak itxura hau zuen atzo goizean.

Atzera begira, berriz, bi kontu gogoratzeko:

Eskerrik asko denei. Segitu Egunkaria bultzatzen.

Erantzunak

#1. Re: Sareak berriro bat egin du Egunkariarekin

Hasier ¦ 2008-02-21 ¦ 12:04

Tamalez, mahatsorriak.org komunitateko blogariok ezin izan genuen bat egin atzokoan. Ditxosozko spam-ak eragindako arazo teknikoak konpontzen ibili ziren. Hurrengo egunetan egingo dugu bat.

Egunkaria libre!

#2. irratia.com emankizun berezia otsailaren 20an

irratia.com ¦ 2008-02-21 ¦ 13:55

Asteazkenero egiten dugu zuzenean irratia.com saioa. 2003ko otsailaren 20ko gertakizunak gogoratu, eta konexio ezberdinak egin genituen han hemenka: Andoiango Martin Ugalde parkeko berri, Bartzelonan antolatu diren ekitaldiak, Bilborekin.. Kantuak ere presezki hautatuak okaziorako. Egunkariaren aldeko saioa entzun gura baduzue, ez dudarik egin. www.irratia.com Jabi Zabala eta Patxi Gaztelumendi, Egunkariako kazetariak

#3. Re: Sareak berriro bat egin du Egunkariarekin

2bi2 ¦ 2008-02-21 ¦ 14:46

Badiruri oraingoan espainiar blogetan ere oihartzuna duela albisteak.

#4. Re: Sareak berriro bat egin du Egunkariarekin

loveof74 ¦ 2008-02-21 ¦ 15:50


> Badiruri oraingoan espainiar blogetan ere "oihartzuna duela albisteak.":http://www.escolar.net/MT/archives/2008/02/quinto-aniversario-del-escandalo-%e2%80%98egunkaria%e2%80%99.html/comment-page-2/#comments


hombre, normala da ateratzea, bera da Publico-ko arduradun nagusia....

#5. martxelo otamendi tv3-n

Unai ¦ 2008-02-21 ¦ 15:29

martxelo otamendiri elkarrizketa egin diote TV3n eta elkarrizketa ikusgai dago euren web-ean. Galderak katalanez dira eta erantzunak gaztelaniaz.

#6. Re: Sareak berriro bat egin du Egunkariarekin

Marion ¦ 2008-02-21 ¦ 17:55

Arrosa irrati sareak ere Txema Auzmendiri egin dio elkarrizketa interesgarria (Hala Bedi irratiaren orrialdean ere entzun daiteke):
http://bitakora.arrosasarea.org/2008/02/20/egunkariaren-itxieraren-inguruan-txema-auzmendiri-elkarrizketa/

#7. Bideoa

haritz ¦ 2008-02-22 ¦ 00:13

euskalTuben, Martin Ugaldeko ekitaldiaren bideoa sareratu du Buru erabiltzaileak.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Egunkaria Libre!

Euskaldunon Egunkariaren kasuko lehen epaiketa abenduaren 15ean hasiko da Madrilen, Entzutegi Nazionalean. Epaiketa hasi bitartean kasuari buruzko argipenak agertuko dira hemen, eta behin hasita, jarraipena egiten saiatuko gara.

Kasuko FAQ edo galdetegia.

 

 Nabigatu euskaraz