Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Egunkariaren auzia Meneamen

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2008-02-20 ¦ 09:33 ¦ Politika

Gure webgune askotan jarri dugu autoflajelaziorako Egunkariaren bannerra eta egun osoz ikusiko dugu euskaldunok, lehendik ere ados geunden guztiok. Proposamen bat: kasua ezagutzen ez duten espainiarrei ezagutaraziko diegu gaia? Meneamera joan eta albisteari botoa ematen badiogu euskaldun guztiok, gure ahotsa behingoz Espainian entzun dadin? Ea publikatzea lortzen dugun!

Erref.: Egunkariaren auzia Meneamen (meneame.net)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Egunkariaren auzia Meneamen

Kutraila ¦ 2008-02-20 ¦ 09:48

Ez dut ideiarik Meneame hori nola dabilen. Piskat argitzerik, please?

#2. Zabalduren parekoa

Sustatu ¦ 2008-02-20 ¦ 10:06

Meneame, Zabalduren pareko sistema da. Zabaldu ulertzen baduzu, Meneame ulertuko duzu: Zabaldu.com-en laguntza

#3. Re: Egunkariaren auzia Meneamen

Arkaitz ¦ 2008-02-20 ¦ 10:15

Ulertezina jasotako boto negatibo pila... gainera horietako gehienek 'irrelevante' edo 'provocación' bezala sailkatu dute.

Latafaneran, ordea, argitaratu da albistea :-)

http://www.latafanera.net/historia/cinc-anys-sense-egunkaria

(Latafanera katalanezko Zabaldu.com-en parekoa da)

#4. Re: Egunkariaren auzia Meneamen

katixa ¦ 2008-02-20 ¦ 10:17

Carlos Garaikoetxeak Egunkariaren inguruan idatzi du Públicon : http://blogs.publico.es/dominiopublico/327/quinto-aniversario-del-escandalo-egunkaria/
eta haren berri Meneamen ere ematen dute: http://meneame.net/story/carlos-garaikoetxea-sobre-escandalo-egunkaria

#5. Re: Egunkariaren auzia Meneamen

Benito ¦ 2008-02-20 ¦ 16:25

Bitxia. Memeame-ren azalean ordu honetan (16:17) oraindik ez da agertu. Euskal Herriarekin lotutako beste albiste bat bai ordea: Paso de Cebra eterno.

Meneoen kopurua ordu honetan:

  • Paso de Cebra eterno: 172
  • 5 años sin Egunkaria: 103
  • Carlos Garaikoetxea sobre el "escandalo Egunkaria": 29 

Meneame-ko erabiltzaileei interesgarriago iruditzen zaizkie errebueltako zebrak dirudienez.

Bide batez, Euskal Herrian erdaraz idazten duten blogari askori (Tibeteko monje budistekin adibidez elkartasuna adierazten arin ibiltzen direnak bestalde), oraindik ez diet kontu honen aipamenik irakurri.

#6. Egunkariarena Meneamen

Eneko ¦ 2008-02-21 ¦ 07:42

Meneameko portadara ailegatu da beste hau . Izenburu hau dauka: "Te enteras de que eres de ETA cuando ves la sentencia", ia 200 bozka ditu eta atzo Publico egunkariak Martxelo Otamendiri egin zion elkarrizketa bat da: Egunkaria clausurado . Entrevista con Martxelo Otamendi, director de Egunkaria, diario clausurado en 2003, eta izenburua "No ser de ETA no te garantiza que vayas a convencer al juez".

Titularraren indarrak zerikusia izaten du botoak jasotzeko edo ez, Meneame bezalako albiste promoziorako tokietan. Susmoa dut oso jende gutxik irakurtzen duela bozkatzen duen albistea botoa eman aurretik.

#7. Re: Egunkariarena Meneamen

loveof74 ¦ 2008-02-21 ¦ 09:58

> Titularraren indarrak zerikusia izaten du botoak jasotzeko edo ez, Meneame bezalako albiste promoziorako tokietan.

Normala da. Agian Gibraltarreko norbaitek ez daki zer de egunkaria, baian ETA hitzak nahiko ezagunak dira.

#8. Egunkariaren auzia: egin dezagun bultza Youtuben!

Luistxo Fernandez ¦ 2008-02-21 ¦ 09:46

Meneamekoa saioaz gain, egin dezagun bultza beste kontu batean, Youtube-TVE promozioa, Tengo una pregunta para Vd. saiorako. Egunkariaz galdera egin du batek: http://www.javierortiz.net/voz/egunkaria/tengo-una-pregunta-para-vd

Galdera horren alde egiteko, sartu hemen: http://youtube.com/elecciones08 eta aukeratu "Vote", "Votar" edo "Bozkatu" aukera. Bilatu "egunkaria" bilatzailean, bideoetako bat eukeratu eta eman gorantz begira dagoen eskutxoan. Berde jarriko da. Gero egin gauza bera beste bideoarekin.

Erantzun artikulu nagusiari

Pil-pilean!

Erantzun gehien izan dituzten albisteak