Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Otsailaren 20an, Egunkariaren aldeko sareko ekintza

Sustatu ¦ 2008-02-15 ¦ 10:50 ¦ Internet

Egunkariaren Aldeko elkarteak eskatu du datorren asteazkenean, otsailak 20, Euskaldunon Egunkaria itxi zuteneko 5. urteurrena betetzen denean, webgune euskaldunetan elkartasun ekintza egin dezagun, pantaila-irudi jakin bat txertatuta. Hori errazteko modu bat bideratuko dugu Sustatun, eskaera honekin bat eginez.

Publizitatea

Kontua da irudi hau agertzea egun batez, gure webgune, blog eta abarren sarrera orri gisa.

Moldatu dugun kode puska bat zure webgunean itsasten baduzu, bisitariek automatikoki ikusiko dute irudia agertzen dela. Prestatu dugun eran, efektua behin bakarrik gertatzen da, bisitari horri ez zaio gehiago azalduko.

Sustatun bertan, otsailaren 20an erabiliko dugu hau.

Martxelo Otamendiren mezua

Kanpaina honen eskabidea, Martxelo Otamendik egin zigun mezu batekin duela egun pare bat.

Otsailaren 20an bost urte beteko dira Euskaldunon Egunkaria inolako justifikaziorik gabe itxi zutela. Egun horretarako antolatzen ari garen ekimenetako baten berri eman nahi dizuet mezu honen bidez: egun horretan EGUNKARIArekin elkartasuna adierazi nahi duten erakunde, alderdi politiko, sindikatu, talde eta webguneek behean doakizuen "hasierako pantaila" jartzea, 24 orduz.

Hartara zuen webgunean sartzen denak, hainbat segunduz, hasierako pantaila hori ikusiko du, gero webgunearen benetako azalean sartzeko.

Iragarriko duzuenez mezua eta estetika aldatu egin ditugu. "Egunkaria aurrera" hori-urdin hartatik, "Egunkaria" libre hori-beltzera pasatu gara, Koldo Izagirreren pentsamendu bat gehituta.

Biziki eskertuko genizueke "hasiera orrialde" hau zuen lagun eta ezagunei bidaltzea, ea denon artean lortzen dugun zabaltzea elkartasun mezua.

Mila esker aldez aurretik gure eskaeraren bat egiten duzuenoi, eta besteei ere bai.

Segi bizkor.

Beste proposamen batzuk

Hasiera orriko irudiaz gain, modu zuzenagoak ere egon daitezke bat egiteko.

Azken efektu hori lortzeko, Firefox badaukazu, zoaz irudia agertzen den artikulura. Jarri sagua irudiaren gainean, eta saguaren eskumako botoian sakatuta, Idazmahaiaren atzeko planoan jarri aukeratu. Ikusi nola den erantsitako pantaila-irudian. Ez badaukazu Firefox euskaraz, bada garaia instalatzeko.

Bulegoan ere bat egingo duzu kanpainarekin horrela, blogik ez baduzu ere.

atzekoplanoan.jpg 55KB (56819 byte)

Erantzunak

  • Autokontsumoa

    Gari ¦ 2008-02-15 ¦ 12:12

    Ados.

    Baina iruditzen zait, kanpaina hau (beste asko bezala), autokontsumora bideratuta dagoela. Hau da, lehendik Egunkariaren kasuarekin bat egin dugunak, konbentzitutakoak garela kanpainaren helburu.

    Gure euskal txokotik atera beharko genuke ekimena. Ez dakit ongi nola, baina indarrak bateratu eta ekimen globalagoen bila joan beharko genuke, eta globala esatean lehenengo pausoan Espainian dut burua.

    Eztabaidatu eta auzolanerako prest nago.

    Erantzun honi
    • Re: Autokontsumoa

      Luistxo Fernandez ¦ 2008-02-15 ¦ 12:55

      Espainian eragiteko asmo akaso inozo samarrarekin hasi dut nik blog tematiko hau: Juicio a Egunkaria.

      Erantzun honi
      • Autokontsumoaz

        haritz ¦ 2008-02-19 ¦ 09:21

        Nik uste dut azkenaldian egin diren hainbat kanpainak "mugak hautsi" dituztela. Neurrian besterik ez bada ere, Euskal Herritik kanpora atera direla.

        Eta esango nuke horretarako ezinbestekoa izan dela etiketa jakin batzuen erabilpena. Kasu honetan ere, bide horretan, egunkarialibre etiketa erabiltzea ezinbestekoa iruditzen zait.

        Bestalde, denon artean technoratin "tag" horren bilaketa bultzatzen badugu, baliteke technorati.com/pop helbidean hitz bilatuenen artean agertzea eta horrek bisibilitate apur bat eman diezaioke.

        Ez dut esango ikusi edo bilatzen duen jendeak bat egingo duenik kanpainarekin, baina batzuk bai, baita nazioartean ere.

        Horixe, bada, nire proposamena.

        Erantzun honi
    • Re: Autokontsumoa

      Josu ¦ 2008-02-20 ¦ 01:09

      Modu baldar xamarrean, intentzio horrekin galdera RTVEren "tengo una pregunta para usted" saiora: bideoa.

      Erantzun honi
  • Re: Otsailaren 20an, Egunkariaren aldeko sareko ekintza

    Sustatu ¦ 2008-02-15 ¦ 13:54

    Ekitaldi bat izango da Martin Ugalde Kultur Parkean urteurrenaren egun berean. Ohar hau jaso dugu:

    Otsailaren 20an 5 urtebeteko dira Espainiako Auzitegi Nazionalak Euskaldunon Egunkaria itxieta hainbatl agun atxilotu zituela. Data hori gogoan, otsailaren 20an, goizeko 11:30ean, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean egingo dugun ekitaldiirekian partehartzeko deia luzatzen dizugu.

    Berriz ere ahalegin berezia eskatu nahi dizugu, gehiegikerien katea guztion artean gera dezagun.

    Bertan elkar ikusiko dugulakoan, jaso eskerrak aurretiaz.

    Erantzun honi
  • Re: Otsailaren 20an, Egunkariaren aldeko sareko ekintza

    e-gor ¦ 2008-02-19 ¦ 10:31

    >esan bezala, behin ikusiko duzu efektua, ez gehiagotan: efektu iraunkorragoa nahi balu inork, esan dezala erantzunetan

    Nik efektu iraunkorrago bat nahiko nuke, bi arrazoirengatik: batetik, jendea molestatzea berdin zaidalako, molestatzeko arrazoiak daudela uste baitut; bestetik, ez dakit nire blogean ongi jarri dudan kodea, ez da efektua agertzen, baina ez dakit den behin Sustatuko demoan sartu nintzelako edo ez...

    Erantzun honi
    • Re: Otsailaren 20an, Egunkariaren aldeko sareko ekintza

      aritz ¦ 2008-02-19 ¦ 10:43

      Niri ere ez zait efektua deskargatzen. Barkatu nire ezjakintasuna baina non itsasi behar dugu zehazki kode hori?

      Erantzun honi
    • Re: Otsailaren 20an, Egunkariaren aldeko sareko ekintza

      haritz ¦ 2008-02-19 ¦ 10:44

      @e-gor:
      Ni zure blogean sartu naiz gaur eta atera zait banerra.

      Erantzun honi
    • Efektu iraunkorragoa, Egunkariaren aldeko irudiarekin

      Sustatu ¦ 2008-02-20 ¦ 09:17

      Efektuaren agerpenaren parametroak aldatu ditugu, toki batzuetan ikusiz gero, ez zelako beste batzuetan azaltzen... Tira, orain behin edo birritan barik, kode-pusketa hau pegatu izan duten webgune guztietan ikusiko dute gaur internautek Egunkariaren aldeko mezua.

      Erantzun honi
      • Laguntza!

        katixa ¦ 2008-02-20 ¦ 09:41

        Nik atzo itsatsi nuen kodea (CSS hori jartzen duen tokian), baina ez zait blogean agertzen. Zer egin behar dut?

        Erantzun honi