|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Otsailaren 20an, Egunkariaren aldeko sareko ekintza© cc-by-sa Sustatu ¦ 2008-02-15 ¦ 10:50 ¦ egunkaria-libreEgunkariaren Aldeko elkarteak eskatu du datorren asteazkenean, otsailak 20, Euskaldunon Egunkaria itxi zuteneko 5. urteurrena betetzen denean, webgune euskaldunetan elkartasun ekintza egin dezagun, pantaila-irudi jakin bat txertatuta. Hori errazteko modu bat bideratuko dugu Sustatun, eskaera honekin bat eginez. Kontua da irudi hau agertzea egun batez, gure webgune, blog eta abarren sarrera orri gisa. Moldatu dugun kode puska bat zure webgunean itsasten baduzu, bisitariek automatikoki ikusiko dute irudia agertzen dela. Prestatu dugun eran, efektua behin bakarrik gertatzen da, bisitari horri ez zaio gehiago azalduko.
Sustatun bertan, otsailaren 20an erabiliko dugu hau. Martxelo Otamendiren mezuaKanpaina honen eskabidea, Martxelo Otamendik egin zigun mezu batekin duela egun pare bat. Otsailaren 20an bost urte beteko dira Euskaldunon Egunkaria inolako justifikaziorik gabe itxi zutela. Egun horretarako antolatzen ari garen ekimenetako baten berri eman nahi dizuet mezu honen bidez: egun horretan EGUNKARIArekin elkartasuna adierazi nahi duten erakunde, alderdi politiko, sindikatu, talde eta webguneek behean doakizuen "hasierako pantaila" jartzea, 24 orduz. Hartara zuen webgunean sartzen denak, hainbat segunduz, hasierako pantaila hori ikusiko du, gero webgunearen benetako azalean sartzeko. Iragarriko duzuenez mezua eta estetika aldatu egin ditugu. "Egunkaria aurrera" hori-urdin hartatik, "Egunkaria" libre hori-beltzera pasatu gara, Koldo Izagirreren pentsamendu bat gehituta. Biziki eskertuko genizueke "hasiera orrialde" hau zuen lagun eta ezagunei bidaltzea, ea denon artean lortzen dugun zabaltzea elkartasun mezua. Mila esker aldez aurretik gure eskaeraren bat egiten duzuenoi, eta besteei ere bai. Segi bizkor. Beste proposamen batzukHasiera orriko irudiaz gain, modu zuzenagoak ere egon daitezke bat egiteko.
Azken efektu hori lortzeko, Firefox badaukazu, zoaz irudia agertzen den artikulura. Jarri sagua irudiaren gainean, eta saguaren eskumako botoian sakatuta, Idazmahaiaren atzeko planoan jarri aukeratu. Ikusi nola den erantsitako pantaila-irudian. Ez badaukazu Firefox euskaraz, bada garaia instalatzeko. Bulegoan ere bat egingo duzu kanpainarekin horrela, blogik ez baduzu ere. atzekoplanoan.jpg 55KB (56819 byte) Erantzunak#1. AutokontsumoaGari ¦ 2008-02-15 ¦ 12:12Ados. #2. Re: AutokontsumoaLuistxo Fernandez ¦ 2008-02-15 ¦ 12:55Espainian eragiteko asmo akaso inozo samarrarekin hasi dut nik blog tematiko hau: Juicio a Egunkaria. #3. Autokontsumoazharitz ¦ 2008-02-19 ¦ 09:21Nik uste dut azkenaldian egin diren hainbat kanpainak "mugak hautsi" dituztela. Neurrian besterik ez bada ere, Euskal Herritik kanpora atera direla. #4. Re: AutokontsumoaJosu ¦ 2008-02-20 ¦ 01:09Modu baldar xamarrean, intentzio horrekin galdera RTVEren "tengo una pregunta para usted" saiora: bideoa. #5. Re: Otsailaren 20an, Egunkariaren aldeko sareko ekintzaSustatu ¦ 2008-02-15 ¦ 13:54Ekitaldi bat izango da Martin Ugalde Kultur Parkean urteurrenaren egun berean. Ohar hau jaso dugu: Otsailaren 20an 5 urtebeteko dira Espainiako Auzitegi Nazionalak Euskaldunon Egunkaria itxieta hainbatl agun atxilotu zituela. Data hori gogoan, otsailaren 20an, goizeko 11:30ean, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean egingo dugun ekitaldiirekian partehartzeko deia luzatzen dizugu. Berriz ere ahalegin berezia eskatu nahi dizugu, gehiegikerien katea guztion artean gera dezagun. Bertan elkar ikusiko dugulakoan, jaso eskerrak aurretiaz. #6. Re: Otsailaren 20an, Egunkariaren aldeko sareko ekintzae-gor ¦ 2008-02-19 ¦ 10:31>esan bezala, behin ikusiko duzu efektua, ez gehiagotan: efektu iraunkorragoa nahi balu inork, esan dezala erantzunetan #7. Re: Otsailaren 20an, Egunkariaren aldeko sareko ekintzaaritz ¦ 2008-02-19 ¦ 10:43Niri ere ez zait efektua deskargatzen. Barkatu nire ezjakintasuna baina non itsasi behar dugu zehazki kode hori? #8. Re: Otsailaren 20an, Egunkariaren aldeko sareko ekintzaharitz ¦ 2008-02-19 ¦ 10:44@e-gor: #9. Efektu iraunkorragoa, Egunkariaren aldeko irudiarekinSustatu ¦ 2008-02-20 ¦ 09:17Efektuaren agerpenaren parametroak aldatu ditugu, toki batzuetan ikusiz gero, ez zelako beste batzuetan azaltzen... Tira, orain behin edo birritan barik, kode-pusketa hau pegatu izan duten webgune guztietan ikusiko dute gaur internautek Egunkariaren aldeko mezua. #10. Laguntza!katixa ¦ 2008-02-20 ¦ 09:41Nik atzo itsatsi nuen kodea (CSS hori jartzen duen tokian), baina ez zait blogean agertzen. Zer egin behar dut? #11. Re: Laguntza!Sustatu ¦ 2008-02-20 ¦ 10:04Blogak.com: albo-zutabearen kudeaketa atalean, HTML zatiari dagokion lekuan itsatsi. Erantzun (klik zabaltzeko)ItxiFacebook bidez erantzun |
Egunkaria Libre!Euskaldunon Egunkariaren kasuko lehen epaiketa abenduaren 15ean hasiko da Madrilen, Entzutegi Nazionalean. Epaiketa hasi bitartean kasuari buruzko argipenak agertuko dira hemen, eta behin hasita, jarraipena egiten saiatuko gara. Kasuko FAQ edo galdetegia. Albiste gehiagoegunkaria-libre gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|