|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Lekeitioko Euskal Zinema eta Bideo Bilerak teloia bajatuko duKoldo Rodriguez - Lekeitio ¦ 2008-02-08 ¦ 10:25 ¦ ZinemaLekeitioko Euskal Zinema eta Bideo Bilerak teloia bajatu du 30 urte ta gero, arrazoia laguntza instituzionala. Makroproiektu txoro eta erraldoiak laguntzen diren bitartean hain aberasgarriak diren Lekeitiokoa bezalako zinemaldiak ez dira laguntzen, eta horrek azkenean jendea erretzea dakar. Hona hemen antolatzaileek kaleratutako prentsa oharra: 2007ko azaroaren 20 eta 26 bitartean ospatu genuen XXX. Euskal Zine eta Bideo Bilera azkena izan zela esateko kaleratzen dugu agiri hau hiru hamarkadaz euskara hutsez egin izan dugun jaialdi honetako antolatzaileok. Ez da erabaki honen arrazoia parte hartze urria edo kalitatearen beherakada. Ez da ikusleek ez digutela laguntzen, ez. Gure jaialdiak urteetan ezer erakutsi badu hiru ezaugarri horiek euskaraz egindako lanekin uztartzen jakin duela da, eta iragan urteko edizioa izan da lanik gehien erakustea egokitu zaiguna. Kalitate aldetik, berriz, azken urteetan Euskal Herrian ikusentzunezko lanek izan duten gorakada gurera ere heldua zen eta lanen batez-besteko ontasuna goranzko bidean zela erakusteko ikustea besterik ez gurera etorri eta ondoren beste jaialdi batzuetan, nazioartekoak tartean, izan duten harrera ezin hobea. Guzti honen adibide modura jartzen ditugu Aitzol Aramaio edo Gentzane Agirre. Bata nahi bestea lea-artibaitarrak; lehena, bere estreineko luzemetraia pantailaratzeko dena eta, bestea, ikusentzunezko munduan pausu sendoak ematen diharduena. Biak Euskal Zine eta Bideo Bileran ibilitakoak eta sarituak. Biak , gurera etorri ez balira ere, ikusentzunezko munduan, balio dutelako, aterako liratekeenak, baina EZBBri esker Bizkaiko gune honetan eta hainbat lagunen artean euren pelikulak erakusteko modua izan dutenak. Hauen antzera, eta bakarrak ez direlako, aipatu genitzake Ane Muñoz, Basurdea, Loturak e.a.; Begoña Vicario, Goya baten irabazlea; edo super 8an lan egiten zuten Tatus Fombellida, García Arroyo , Jose Antonio Uriarte (Itxaso) edo ondorengo hauek Jose Ramon Txopitea, Juanjo Elordi, Juan Miguel Gutiérrez, Miguel Angel Kintana, Iñigo Kintana, Iñaki Beraetxe, Treku, Jon Grande, Josu Eizagirre, Elizondo familia, Logela Multimedia, Carlos Eriz, Xabier Iñarrairaegi, Pello Larrañaga, Xabier Larrañaga, J.A. Seoane, Azpeitiako Zine Kluba, Joseba Uberuaga (Munitibar), Erentzun Ikastola, Azkue Ikastola, Eve Tramullas, Irakasle Eskola, Mikel Fernández, Fultxo Crespo, Mikel Clemente... Egileen zerrenda luzeada oso eta Lekeitioko Antzokin, frontoian eta Ikusgarri areto eta kantxetan eman ditugun lanen kopurua, berriz, halako bi edo hiruz handitu daitekeena. Ez. Gure uzteko arrazoiak beste batzuk dira; baten bat positiboa eta beste mordo bat nekosoak eta aspertzera eraman gaituztenak. Onen aldean jarri behar dugu orain 30 urte bizi genuen egoeraren ondoan gaurko euskaraz egindako lanen kopurua, behar bestekoa ez izanda ere askoz ere hobea dela. Alde honetatik, gutxi izan bada ere, gure lanak zer edo zer balio duelakoan gaude eta, ondorioz, pozik. Baina, badira, esan legez, aspertzeraino eraman gaituzten kontuak. Nagusienetarikoa laguntza eza ez, baina txikia bai. Diru eskean ibiltzea inoren gustukoa ez bada ere, ekin eta ekin ibiliarren azkenean emaitza txikia izateaz gain denboraz kanpo badator, amorrazioa eta etsipena berandu baino lehen ate joka hasten dira. Beti ibili izan gara aurrekontu estu eta laburretan, gastuak guztiak minimorik txikienera mugatzen ahaleginak eta bi egiten. Honetan, iazko aurrekontuan izan genuen desoreka, hartu genituen subentzioen eta gastatu behar izan genituen euroen arteko desoreka, sekula baino handiagoa izan da. Eta nahikoa da. Diruen kontua okerra izanda ere, txarragoa izan da guretzat urteetan zehar agintarien aldetik izan dugun kasurik ia eza. Zenbat bider jo izango genituen agintarien ateetan gurera etortzeko (besterik ez, etortzeko bakarrik) gonbidapena luzatzeko. Kostata eta behin edo behin bakarrik etorri izan zaizkigu Aldundiko diputaturen bat. Jaurlaritzakorik inor ere ez. Euskal ikusentzunezko lanen zabaltzerako planetan edo euskal kultura sustatzeko asmoetan egin izan diren proiektuetan, berriz, gure ekarpena ez da eskatu ere egin. Jarraitu dezakegu, baina nahikoa da. Lekeition, 2008ko urtarrilaren 28an. Pena da baina errealitatea da, noiz zabalduko dituzte begiak instituzioek??? Erantzunak#1. Re: Lekeitioko Euskal Zinema eta Bideo Bilerak teloia bajatuko duzinemazalea ¦ 2008-02-08 ¦ 17:57Benetan penagarria euskara hutsez azken 30 urteetan egin den zinemaldi bakarra izanik, instituzioetatik babesik ez jasotzea! Tristea! Negar egiteko modukoa! #2. Re: Lekeitioko Euskal Zinema eta Bideo Bilerak teloia bajatuko duMika ¦ 2008-02-08 ¦ 18:27Baina nola liteke? 30 urte eta gero Banito Ansola eta koadrilaren lan eta esfortzu guztia pikutara?? euskaraz laburmetraiak egiten dituzten gazteek jai hartu beharko dute? ez dut ulertzen. #3. Burokraten beste biktima batbordaberria ¦ 2008-02-08 ¦ 19:21Normala iruditzen zait Lekeitarren hartutako erabakia, oso gutxik gara euskarazko kultur jardunak bultzazten ditugunok eta erakunderen aldetik (hurbilekoa ez bazara) axolagabekeria izugarria da. #4. Re: Lekeitioko Euskal Zinema eta Bideo Bilera bizirikLekeitioko Udal Kultur Erakundea ¦ 2008-02-27 ¦ 10:49Euskal Zine eta Bideo Bilerak ez du aterik itxiko. Horrela adierazi du alkate Jose Maria Cazalisek. Orain artean antolatzeko beharretan ibili den taldeko kide batzuen laguntzagaz eroango dute aurrera aurtengo edizioa. Erantzun artikulu nagusiariErantzun artikulu nagusiari |
Albiste gehiagoPortadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|