Itzuli orri nagusira Bidali hau

ONA txartela erabiltzeko Windows lizentzia erosi behar?

Juanan Pereira - DiarioLinux.com ¦ 2008-02-08 ¦ 10:06 ¦ osasuna

ONA, Osasun Nortasun Agiria, , IZENPEren eskutik datorren Osakidetzaren txartel elektroniko berria da. Txartel horren barruan ziurtagiri digital bat txertatu dute, eta jakina, ziurtagiria instalatu ahal izateko IZENPEkoek dokumentazio karpeta bat banatzen dute, instalazioa burutzeko CD laguntzaile batekin datorrena. Hemen hasten da arazoa... Windowserako bakarrik prestatu dute dena.

Publizitatea

Beraz, Linux edo MacOSX erabiltzen badugu, zer? Ba bakoitzak har dezala bere zama bizkar gainean eta joan dadila IZENPEra azalpen eske. Ez duzuela nahi? Beno, ba Linuxen behintzat badago alternatiba bat. Google Docs-en jorratu behar dugun bidea argitzeko dokumentu bat prestatu dugu.... (ziur aski, MacOSX-en ere erabili daitekeena)

Informatika Fakultatean (eta beste hainbatetan) ibili dira azken hilabete hauetan txartel hori banatzen. Izan ere, oraindik ere hor daude, beraz lortu nahi baduzu, garaiz zabiltza.

Bide batez, ez legoke gaizki egongo Linux edota MacOSX erabiliz gero, zure arazo teknikoen berri ematea IZENPEK eskaintzen duen telefono zenbakian 900 840 884 .

Erantzunak

#1. Re: ONA txartela erabiltzeko Windows lizentzia erosi behar?

27zapata ¦ 2008-02-08 ¦ 10:18

Ez dago eskubiderik.

#2. Re: ONA txartela erabiltzeko Windows lizentzia erosi behar?

MiKeL ¦ 2008-02-08 ¦ 10:41

Baten batzuek lortu dute GNU/Linuxpean erabiltzea

#3. Re: ONA txartela erabiltzeko Windows lizentzia erosi behar?

MiKeL ¦ 2008-02-08 ¦ 10:45

Nota mentala:

a) RSSak dioena soilik ez irakurri, artikulu osoak gaizki ez geratzen lagunduko nau
b) Hurrengoan bixitatu esteka guztiak ikusteko norenak diren
c) Artikuluaren egilea nor den begiratu

#4. Eskerrik asko

Ander ¦ 2008-02-08 ¦ 12:10

Gida horri esker azkenik konfiguratu dut firefox IZENPEko txartelarekin (liburutegikoa zein laneko) lan egiteko (windows XP). gero ea etxean lortzen dudan ubunturekin...

kutxara arazorik gabe konektatu naiz txartelarekin, arazoak eman didana oraindik ogasun ataria da :( ea konpontzen duten.

Eskerrik asko!!

#5. Re: ONA txartela erabiltzeko Windows lizentzia erosi behar?

Urko ¦ 2009-09-23 ¦ 10:25

Kaixo
Hau nahiko zaharra dela uste dut, baina dena dela, norbaitek google-en bidez aurkitzen badu edo.

900 840 884 telefonora deitu egin dut, MAC Os en softwarik bazuten galdetuz eta helbide elektronikora bidali egin didate.

eskerrik asko :-P

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea