|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Kelly familia ezagutu berri duzuenontzat...© cc-by-sa Sustatu ¦ 2008-01-31 ¦ 09:37 ¦ musikaBulego orduetan beste zereginik ez dugunez, euskal bulegariok The Kelly Family taldearen Agur Jaunak grabaketaren Youtubeko bideoa pasatu diogu elkarri frenetetikoki azken egunotan. Hain izan da notizia inportantea, non aste honetako Gaur Egun albistegiko portadako titularren artean ere eman duten. Ia-ia Nafarroan sortutako talde bat dela ez zekien inork? Kelly familaren biografian irakurri daitekeen moduan, jatorriz amerikarra den familia bidaiari hau Iruņean bizi izan da tarteka. Gurasoak hil ziren (ama 1982an eta aita 2002an) baina seme alabek gurasoek erakutsitako bidea jarraitzen dute. Duela urte batzuk Espainia mailan nahiko ezagunak egin ziren eta telebistako programa askotan azaldu ziren, baita diska asko saldu ere. Badirudi azken urteotan Alemanian izan dutela arrakasta gehiago, eta hangoak dira YouTuben ikusi daitezkeen bideo gehienak, Kelly familia osoarenak eta batez ere John Kelly eta Maite Itoiz Maite Itoiz eta John KellyFamilia zabal horren zatia dira Maite Itoiz eta John Kelly ( MySpacean ere ). Maite Itoiz Iruņean jaiotako sopranoa da. Bere aita Carlos Itoiz da, flamenko-fusio gitarrajole famatua, besteak beste Mikel Laboarekin ere jo izan du. Maite Itoizek, Kelly familiarekin egindako lanaz aparte, zirkuito klasikoan asko kantatu du. Iruņetik ezagutzen ziren, eta Maiteren aitak gitarra eskolak ematen zizkielako Kellytarrei. 2001ean ezkondu ziren. Kellytarrak eta euskal musikaEzagun egin ziren garaian ez genuen Kellytarren euskal loturaren inguruan askorik entzun. Noizbait irrati edo telebistako tertulia batean aipatu zen *Aizu, badakizue hauek Iruņean bizi izan zirela?* baina besterik ez. YouTuberen garaia iritsi denean aldiz, Kellytarrak euskal kulturarekin lotzen dituen beste seinale asko aurkitzen hasi gara. Gure kasuan, Maite eta Johnen historia ezagutu genuen YouTuben Itoiz musika taldearen bideo zaharren bila ari ginela. Baina hona hemen beste lotura batzuk:
Erantzunak#1. Re: Kelly familia ezagutu berri duzuenontzat...aritz ¦ 2008-01-31 ¦ 10:13Nafarroako Belaskoain herrian bizi izan ziren denbora batez, eta bertan jaio omen zen Barby Kelly. #2. Re: Kelly familia ezagutu berri duzuenontzat...loveof74 ¦ 2008-01-31 ¦ 12:27chapeau! artikulu ederra! #3. Kelly KitschLuistxo ¦ 2008-01-31 ¦ 12:48Ederrena familia honen estetika. Ikusi behar dago Itoiz eta Kelly bikotearen webgunea, klikatu aldameneko menuan John and Maite dioen lekuan. Arturo erregea Iratiko basoan! Eta Benitoren bideoa? menoniten arteko komunio alaia! #4. Kellytarren txanpu aurrekontuak itzela behar du izanBurusoiltxo ¦ 2008-01-31 ¦ 23:11Agur Jaunaren bertsioak hunkitu egin nau, baina, aitortu beharra daukat, likitsegia iruditu zaidala. #5. Joan Baez Txoria txori kantatzenEneko ¦ 2009-05-13 ¦ 08:05Benoit Etcheverryk bidali du Facebookera. Joan Baez txoria txori abesten. Dirudienez, ez zuten bakarrik Kelly familiakoek erabili kantu hau. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagomusika gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|