Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Non dago Kike Amonarrizen euskal kulturarentzako dekalogoa?

Sustatu ¦ Da! ¦ 2008-01-24 ¦ 12:43 ¦ Kultura

Euskarazko kulturaren kontsumoaz atzo izandako mahainguruaz artikulua du gaur Berriak. Partaideetako batek, Kike Amonarrizek, gaiaren inguruko dekalogoa aurkeztu zuen. 10 puntuetatik 6 ageri dira Berriako kronikan. Horietako bat da: "Internet euskarazko edukiz elikatzea estrategikoa da". Ados gaude. Dekalogo osoa non jaso dezakegun badaki inork? Eguneraketak: Berriak jarri du sarean Amonarrizen katalogoa, PDF batean. Eta baita Erabili.com-ek, zuzenean testua.

Non dago Kike Amonarrizen euskal kulturarentzako dekalogoa?

Publizitatea

Erantzunak

  • Re: Non dago Kike Amonarrizen euskal kulturarentzako dekalogoa?

    www.loveof74.com ¦ 2008-01-24 ¦ 16:40

    bale 50 pertsona edo egotea atzo martin ugalden, mahai-inguru honetan. Bale agian denak 40 urtekoak izatea (SMSak hitz guztiekin idazten dutenak), bale Andoain gertu (ala urrun) egotea, baina...

    Ez al zuen inork interneten bidez ikusi? ez al du euskal blogosferak honi buruz ezer idatziko (agian ez dut ondo begiratu, baina ez dut ezer irakurri gai honi buruz)? Promozio falta ez du izan.

    Lastima

    Erantzun honi
    • Re: Non dago Kike Amonarrizen euskal kulturarentzako dekalogoa?

      tatanka ¦ 2008-01-24 ¦ 23:20

      Nik interneten bidez "entzun" nuen, ikusi ezin zen ikusi zeren streaming-a ez zen batere ona eta irudia kaskarra eta mantsoa zen.(eta ez da nire adsl-a izango zeren gaur, kuriositatez, apple-en kalitate itzeleko streaming bat ikusi dut pantaila osoan eta oso ongi).

      BERRIAko serbidorea edo softwarea izango da...baina oso mantso eta beti arazoak ematen dabil.....

      Erantzun honi
  • Re: Non dago Kike Amonarrizen euskal kulturarentzako dekalogoa?

    Txosten eta Emendakiña ¦ 2008-01-25 ¦ 08:55

    - Prest daukat dekalogoa!
    - Oso ondo!
    - Goazen inprimakien bila, dirulaguntza lortuko dugu!
    - Bai, egin dezagun plan estrategiko bat dekalogoa nola praktikan jarri pentsatzeko!

    Erantzun honi
  • Re: Non dago Kike Amonarrizen euskal kulturarentzako dekalogoa?

    Sustatu ¦ 2008-01-25 ¦ 10:14

    Gara egunkarian kronika hau irten da gaur, eta Mikel Iturria partehartzailearen kontaktizuna, bere blogean, eta Sustatun ere bai.

    Erantzun honi
    • Re: Non dago Kike Amonarrizen euskal kulturarentzako dekalogoa?

      txerra ¦ 2008-01-25 ¦ 12:58

      Berriako webgunean dokumentuen atalean igo dute dekalogoa pdf-an.

      Erantzun honi
  • Re: Non dago Kike Amonarrizen euskal kulturarentzako dekalogoa?

    BERRIA.INFO ¦ 2008-01-25 ¦ 15:53

    berria.infon ikus dezakezue Kike Amonarrizen dekalogoa edo Minutu erdiko 10 ideia euskal kulturaren kontsumoaz idatzia. Mahai-inguruaren bideoa ere jarri dugu. Zuzenean jarraitzeko arazoak izan bazenituzten sentitzen dugu, baina bestelako oharrak ere jaso ditugu, hau da, mahai-ingurua gure bidez zuzenean arazorik gabe jarraitu zutenenak. Dena den, hurrengorako saiatuko gara hobetzen.

    Erantzun honi
  • Re: Non dago Kike Amonarrizen euskal kulturarentzako dekalogoa?

    patxi lurra ¦ 2008-01-25 ¦ 18:14

    Llengües Vives aldizkariko hurrengo zenbakian be (64.ean) mahai-inguruak oihartzuna jaso dau, sei albisteetatik bat hartuz:

    Kulturaren kontsumoa

    "Kontsumitzen al da euskarazko kultur produkzioa?" izenburupean mahai-ingurua egin zuten Andoainen Martin Ugalde Foroaren barruan. Bertan, ekoizleak kontsumitzaileei egokitu behar zaizkiela, hauen gustuak ondo aztertuz, eta ekoizpen erakargarriak egin behar dituztela azpimarratu zuten. Bestela, zinemaren arloan antzerkian bezala militantzia oraindik ikusleen ezaugarri garrantzitsua dela aipatu zuen Eneko Olasagastik, eta orokorrean geure zazpi bekatu nagusiak gogoratu zuen Kike Amonarrizek: "biktimismoa, ezkortasun kronikoa, baikortasun alferra, akritizismoa, inmobilismo subentzionatua, dirigismoa eta inbidia".

    En el Fòrum Martin Ugalde sobri consumo de productes culturals K.Amonarriz ha recordat els nostres 7 pecats cabdals: victimisme, pessimisme crònic, optimisme inútil, acriticismo, immobilisme subvencionat, dirigismo i enveja.

    Bestela, Kike Amonarrizek aitatutako dekalogoan 11. puntuan esportazinoen garrantzia azaltzen dau. Geure aldizkarian azken esportazino nabarmenaren barri be emoten dogu:

    Bocamoll

    Arestian, Kataluniako Telebistak (TV3) "Bocamoll" izeneko lehiaketa estreinatu du, hitz-jokoak eta hizkuntzaren alde jostagarria sustatuz. Programa hau ETB-1eko "Mihiluze" saio arrakastatsuak inspiratu zuen, tartean Kike Amonarriz eta Asisko Urmenetak abiatutakoa eta jadanik 3. denboraldian dagoena.

    TV3 estrena un programa inspirat en "Mihiluze", també enfocat a l'aspecte lúdic de la llengua.

    Erantzun honi
Erantzun artikulu nagusiari