Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

EHUko Euskara Institutuak erabilpenerako gramatika eta hiztegia Interneten jartzeko proiektua burutuko du

EHU ¦ 2008-01-18 ¦ 21:58 ¦ hizkuntza

EHUko Euskara Institutua euskal gramatika eta hiztegia Internet sarean jartzeko proiektu batean murgilduta dago. Proiektuaren lehenbiziko atalak, gramatikarenak alegia, Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren ikerketa proiektuetarako diru-laguntza lortu du, 320.000 eurokoa guztira. EHUren, Eusko Jaurlaritzaren eta beste erakunde batzuen laguntza ere jasoko du, eta sei urtean, 2014rako, proiektu osoa bukatua izango dela aurreikusten da.

Erref.: EHUko Euskara Institutuak erabilpenerako gramatika eta hiztegia Interneten jartzeko proiektua burutuko du (www.ehu.es)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: EHUko Euskara Institutuak erabilpenerako gramatika eta hiztegia Interneten jartzeko proiektua burutuko du

ben ¦ 2008-01-19 ¦ 23:31

Konturatu zarete estekatu duzuen albiste horren link bakarra zein den?

#2. Re: EHUko Euskara Institutuak erabilpenerako gramatika eta hiztegia Interneten jartzeko proiektua burutuko du

Sustatu ¦ 2008-01-19 ¦ 23:59

Arrazoia, eskerrik asko. Hasieran Europa Press aipatu dugu baina albistea komunikabide ezberdinetan jasota dator:

Euskal Blogosferan:

eta seguru aipamen gehiago daudela.

#3. Re: EHUko Euskara Institutuak erabilpenerako gramatika eta hiztegia Interneten jartzeko proiektua burutuko du

ben ¦ 2008-01-20 ¦ 17:10

Esan nahi nuen Yahoo-ren albistearen testuan linkeatuta dagoen hitz bakarrari ("eta") erreparatu diozuen, eta link hori nora doan. Yahoo-n agertzen da, baina Europa Presseko originalean ez. Esteka automatikoa izan daiteke, baina norbaitek euskara jakin barik irakurtzen badu eta ez albistea nondik nora doan estekekin fidatzen bada...

Erantzun (klik zabaltzeko)

Facebook bidez erantzun