|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Ken Follettek ordainez Gasteizi: esaldi bat eta esteka biLuistxo Fernandez - Eibar.org ¦ 2008-01-14 ¦ 08:40 ¦ kulturaGasteizko hiriak ohore handiak eta harrera ezin hobeak egin dizkio lehenago ere Ken Follett idazleari. Eta oraingoan, gainera, eskultura ere jarri diote, bere liburu berriaren gaztelaniazko edizioari sekulako promozioa eginez. Eta ordainetan? Esaldi bat eta esteka bi Ken Folletten webgune ofizialeko albiste batean! Anjel Lertxundik hausnarketa egin du bere blogean Folletten izena gera daitekeela lotuta Gasteizekin, souvenir turistiko baten gisa, hala nola Kafkarena Pragarekin edo Pessoarena Lisboarekin. Eta zer egin du, bada, Ken Follettek Gasteizen alde? Bi liburuetan, katedrale baten eraikuntzaz jardun. Ez da Gasteizkoa, eta Euskal Herririk ez da ageri nobelotan, ordea. Ingalaterrako katedrale bat da Folletten liburuetakoa, hiri fiktizio batean kokatua. Horrez gain Ken-Follett.com webgunean Gasteizen ohoreak egin dizkiotela aipatzen du autoreak, baina bere liburuetako katedraleek Gasteizkoarekin zerikusirik dutenik ez da inon ageri. Albistegian, eskultura jarri diotela dioen ohar laburrean, esalditxo batekin kitatzen du Follettek dio Gasteizko hiriarekin duen zorra: For more information, see www.catedralvitoria.com and Wikipedia on Vitoria-Gasteiz Albistegira bazoazte, ikusiko duzue Oprah Winfreyk liburua aipatu izanak gehiago idazteko ematen diola autoreari. Batek esango luke honezkero Renoko hiriak gehiago zor diola Bernardo Atxagari. Erantzunak#1. Re: Ken Follettek ordainez Gasteizi: esaldi bat eta esteka biasier ¦ 2008-01-14 ¦ 09:14Bai eta ez. Ken Folletek gehiago egin zezakeen; konforme. Gasteizko udalak gehiago eska zezakeen, beharbada; konforme. Baina kontua ez da Folletek zer egin duen. Kontua da, Gasteizek Folletekin gastatu dituen xoxak errentagarri izango ote diren. Eta hor ez daukat zalantzarik: Bai. Zenbat diru behar da Espainiako komunikabide guzti-guztietan "Vitoria-Gasteiz" izena azaltzeko? "Vitoria-Gasteiz" turismogune bezala saltzeko? El Pais, El Mundo, ABC, Antena3, Tele5, TVE... Espainiako hedabide guztiek aipatu dute Vitoria-Gasteiz egunotan. Zenbat balio du publizitate horrek? Espainian ez ezik, beste herrialde batzuetan ere aipatu dute Gasteiz, adibidez: Ez dakit zenbat gastatuko ote zuen Gasteizko udalak ekitaldi hauetan, baina zaila izango zaio publizitate kanpaina hoberik. Datozen asteotan, behintzat, nekez izango duzu aukerarik katedrala bisitatzeko; ordu guztiak hartuta daude. #2. Re: Ken Follettek ordainez Gasteizi: esaldi bat eta esteka biTeketen ¦ 2008-01-14 ¦ 10:10Igandean katedralean egon nintzen eta ez nuen zita aurretik oso aspalditik (larunbat arratsaldean joan ginen eta hurrengo goizerako hartu genuen). Ez ginen joan Folleten modagatik, aurretik egonak ginen biak bertan baina aspaldi genuen berriro joateko gogoa bisita beti ezberdina delako. Egia esan oraingoan pixka bat dezepzionantea izan zen, portikoa ikusi ez genuelako. #3. Re: Ken Follettek ordainez Gasteizi: esaldi bat eta esteka biloveof74 ¦ 2008-01-14 ¦ 10:43Asierrekin bat nator. Donostian horrelakorik ere ikusi ditugu, artixta-argazkilari(Spencer Tunnick), udako makrokontzertuekin. #4. Re: Ken Follettek ordainez Gasteizi: esaldi bat eta esteka biloveof74 ¦ 2008-01-14 ¦ 11:49hari jarraituz... #5. Re: Ken Follettek ordainez Gasteizi: esaldi bat eta esteka biMikel ¦ 2008-01-14 ¦ 16:37Gogoan dut Dan Brown (Da Vinci Kodea) idazleak Digital Fortress (La Fortaleza Digital) kaleratu zuenean kritika asko jaso zituela Sevillaz oso gaizki idatzi zuelako (ikusi wikipedia gazteleraz: http://es.wikipedia.org/wiki/La_fortaleza_digital). #6. Re: Ken Follettek ordainez Gasteizi: esaldi bat eta esteka biBeste Asier bat ¦ 2008-01-14 ¦ 17:30Aaierrekin guztiz bat nator, Vitoria-Gasteizek bere burua marka turistiko erakargarri bihurtzeko jarraitu duen estrategia primerakoa izan da. Ez dakit zeinen okurrentzia izan zen lanak zirela eta Santa Maria zabaltzea, baina horri eskerrak batek baino gehiagok kokatu ahal izan du Gasteiz bere mapa partikularrean, Estatuan ez ezik, baita Euskal Herrian bertan ere (Bilbotar eta Donostiarrak zenbatetan jeitsi ote ziren Siberiara lehenago?). #7. Re: Ken Follettek ordainez Gasteizi: esaldi bat eta esteka biJoseba ¦ 2008-01-14 ¦ 17:38
#8. Re: Ken Follettek ordainez Gasteizi: esaldi bat eta esteka bixabi ¦ 2008-01-14 ¦ 18:45Niri bost bakoitzak zer egiten duen berea promozionatzeko, denak ere antzeko parezido negargarri dabiltzala deritzot. Baina eskarmentua izanda (guggenheimetik hasita), espero dut Ken Follett-en inguruko zirkurako dirua ez zela Kultura sailetik irtengo, industriatik baizik. Azken finean, argi geratu da, ez direla kultur ekitaldiak prestatzen, turismora begira egindako promozioak baizik, eta hori industria da. #9. Re: Ken Follettek ordainez Gasteizi: esaldi bat eta esteka biassar ¦ 2008-01-14 ¦ 21:13Eskerrik asko, Ken Follet, zuri esker NEFF desagertu da Gasteiztik. Gasteizko alkate berriari bost axola zaizkio gasteiztarren premiak. Beno, ez, gaizki diot: Gasteizko alkate berriaren ikuspuntu neoliberal komertzialetik, gasteiztarren premiak betetzeko Gasteiz munduan "kokatu" behar da. Bartzelonako Olinpiaden sindromeak jota, Bilbokoek bilbokeria bat egin zuten Guggenheim-ekin eta ondo atera zitzaien. Ordutik hona, Espainiako alkate denek bide beretik jo nahi izan dute. Bai, Gasteizen ere egin ziguten museotxo bat, munduan ezagutu gintzaten. Artium deitzen dela uste dut. Zuetako inor egon al da Artiumen? Gu pozik bizi ginen hirien arteko gerra hauek hasi ziren arte. Gasteizen ikurra beste ba izan da beti: jendeari zerbitzua ematea. Zertan hobetu da hiri "konpetitibo" horietan bizi diren herritarren bizimodua? Bilboko jendea hobeto bizi al da Guggenheim bat daukatelako? Hirien egungo jokabidearen analisi sakonago bat irakurri nahi baduzue (gaztelaniaz): http://www.uoc.edu/uocpapers/5/dt/esp/gonzalez_sara.html "...en las últimas décadas las ciudades cada vez se gestionan más como si fuesen negocios y, más que responder a las necesidades de los ciudadanos, el objetivo ahora es ser competitivas en las redes de flujos internacionales..." "...Si antes el gobierno de la ciudad se entendía como la gestión de los bienes y servicios públicos y la respuesta a las necesidades de los ciudadanos, ahora, cada vez más, los gobiernos locales se comportan como promotores urbanos. El discurso que se ha vuelto hegemónico y que los políticos locales han socializado es el de la competitividad urbana." "... el repertorio en realidad es limitado y repetitivo... ...utilizan arquitectos similares, invierten en infraestructuras culturales y quieren atraer a la misma clase creativa de profesionales. Más que crear diferencias acaban creado paisajes similares..." #10. Re: Ken Follettek ordainez Gasteizi: esaldi bat eta esteka biAsier ¦ 2008-01-14 ¦ 20:13Beste batzuek ordea ifarra galdua duzue. Ifarretik hegora, nik dakidala, jaitsi egiten dela esan ohi da. Edo esango didazu ez duzula inoiz "bajarse al moro" esamoldea entzun ("bajarse de la parra" dirudienez ez). #11. Re: Ken Follettek ordainez Gasteizi: esaldi bat eta esteka biBaxe Nafarrora igo? ¦ 2008-01-15 ¦ 10:37Aber Asier. Xabik arrazoi dik. Adibidez, Tolosako San Frantzisko pasealekuan hagoela, kalean gora egiten duk hegoalderantz egin arren, Oria ibaiaren ibilguaren kontra hoa-eta. Baxe Nafarroa, konparazio batera, Nafarroa Garaia baino beherago zagok (horretan duk izenaren ezberdintasuna) nahiz eta Donibane Garazi Iruñea baino Iparralderago egon. #12. Re: Ken Follettek ordainez Gasteizi: esaldi bat eta esteka biAsier ¦ 2008-01-15 ¦ 12:45Esan nahi dut post honen gaiari eutsi behar zaiola besteon idazkeraren zaindari konpultsiboa izan beharrean. Ondo dago euskal adierei buruzko zenbait argibide ematea, baina mesedez, ez gaitzazue aspertu zuen zuzenketekin. #13. Re: Ken Follettek ordainez Gasteizi: esaldi bat eta esteka biBaxe Nafarrora igo? (II) ¦ 2008-01-15 ¦ 13:54Aupa Asier (heuk ikusi nora egin behar duan gora, kosta ala barnekalderantz). #14. Re: Ken Follettek ordainez Gasteizi: esaldi bat eta esteka biPitxin ¦ 2008-01-15 ¦ 11:49Mesedez, Asier, Gasteizen lan egiten duten bilbotarrek egunaren amaieran Bilbora "jaitsi" egiten direla esaten dute, eta biharamun goizean Gasteizera "igo". (Altubeko maldak lekuko.) #15. Re: Ken Follettek ordainez Gasteizi: esaldi bat eta esteka biJ. ¦ 2008-01-15 ¦ 09:01Vitoria-Gasteizi Ken Folletekin loteria tokatu zaio. Estatua bat? Hamar ere bai! #16. Fundazioak bideratutako Folletten elkarrizketakSustatu ¦ 2008-01-15 ¦ 17:35Gara egunkariko Haritz Rodriguez kazetariak bere blogean dioenez, Katedraleko Fundazioak bideratu ditu Ken Folletten elkarrizketak Gasteizen egon den bitartean, eta egunkariei dagokienez, estatalak bakarrik onartzen zituzten. Bi euskal egunkari kanpoan geratu zirela azpimarratzen du, zein aipatu gabe. #17. Re: Ken Follettek ordainez Gasteizi: esaldi bat eta esteka bigasteiztik ¦ 2008-01-20 ¦ 13:17Gora eta beherak alde batera utzita beste kontu bati jarriko nioke arreta. " Ez zait arraroa egiten ostera arrotzaren aurkako jarrera hori... Beti gabiltza berdin. Zer egin du te euskal artistek gure herria saltzeko?" Arrotzen aurkako jarrera? Nire ustez hori da komentariorik merezi ez duen puntu gutxietako bakarra. Bestalde, zer egin duten euskal artistek gure herria saltzeko? Herria saldu? (?) Ba gure kultura sailburuek egiten dutena baino dexente gehiago egin dute euskal artistek artearen alde. Eskulturaren inguruan gabiltzala… ezagutzen al duzu Paco Durrio (Artiumera inor joaten ez dela dioen horri ere galdetzen diot), Oteiza, Chillida, Cristina Iglesias, orain zendu berri den Jose Alberdi,… Eskultura egin dion Casto Solano bera,… #18. bi zutabeJJ ¦ 2008-01-21 ¦ 09:58Rikardo Arregik eta Iban Zalduak asuntuari buruz idatzi dute, Diario de Noticias de Alava-n: Erantzun (klik zabaltzeko)ItxiFacebook bidez erantzun |
Albiste gehiagokultura gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|