Teknologia albisteak
1

Sustatu.com - 2007ko estatistikak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2008-01-04 : 12:01

2007ak 2008ari laga dio lekua, eta Sustatun urteak utzi digunaren balantzea egin dugu. Hementxe daukazue, 2007. urtean zehar Sustatuk bildu dituen zenbakiak, datuak eta artikulu nagusiak.

Datu orokorrak

Datu orokorrak

Hauexek dira azken urtean izan ditugun zenbaki orokorrak. Oro har, 2006an izandako estatistiken antzera ibili da Sustatu.com 2007an.

  • Bisitariak: 340.011
  • Ikusitako orrialde kopurua: 616.035
  • Guztira 939 artikulu argitaratu dira (urtero bezalatsu) eta 1109 erantzun jaso ditugu (2004an erregistroa eskatzen hasi ginenetik gehien). Ikusi artxibo historikoa.

Sustatura heltzeko bideak:

Sustatura iristeko, bilatzaileetan gehien bilatutako hitzak ondorengoak izan dira: Sustatu, Joomla euskaraz, Nerea Alias, ostiela, unibertsitatea.net, EGA azterketak eta Jamaika.

Harpidetzak

Gehien ikusi diren albisteak

Hauexek dira 2007an gehien irakurri diren albisteak. Izar nabarmena daukagu: Keith Johnson eta WSJ-eko artikulua.

Hala ere, 2007an gehien irakurri diren artikuluak beste urte batzuetako hauek dira:

Atalei dagokienez, Argazkien atala 4627 aldiz ikusi da, eta Jamaika 2105 aldiz.

Nabigazio hizkuntza

Nabigatzailea euskaraz konfiguratuta daukaten erabiltzaileen kopurua hazi egin da iaztik (are gehiago 2005etik). 2007an zehar, Sustatuzaleen %37ak euskaraz zeukan konfiguratuta bere nabigatzailea (2006an %32; 2005ean %20). Hala ere, oraindik erabiltzaileen erdiak baino gehiagok erdaraz dauka konfiguratuta nabigatzailea.

Nabigatu euskaraz!!!
Badakizu, informazio gehiago Nabigatzailea euskaraz orrialdean.

Erabilitako nabigatzaileak eta plataformak

Erabiltzaileek darabilten nabigatzaileari dagokionez, Explorer da oraindik nagusi, baina Firefoxek tartea jaten jarraitzen du:

  • Explorer %54 (iaz %65)
  • Firefox-Mozilla %42 (iaz %31).

Beste nabigatzaileen lekua oso txikia da eta ez da hazi denbora-tarte honetan (Safari %3, Opera %0.4).

Erabilitako plataformei dagokienez, Windows nagusi (%84), eta ondoren, Mac (%8) eta Linux (%7). Dena dela, kasu honetan ere Mac eta Linux hazten ari dira Windows erraldoiaren aurrean.

Pantaila bereizmena

  • 800*600 %14 (2006 %25)
  • 1024*768 %50 (2006 %53)
  • Handiagoa %35 (2006 %20)

Oharra: Artikulu honetako datuak Analytics sistemarekin lortu ditugu. Sustaturen estatistika publikoak Statcounterren aurkituko dituzu.

Erantzunak

Jozulin
2008-01-04 : 15:56

Nerea Alias? BZO?!

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago