Itzuli orri nagusira Bidali hau

Irakurri eta idatzi blogetan

Josi Sierra - Euskal Hiritik ¦ 2007-12-10 ¦ 10:13 ¦ blogak

Blogosferan irakurri eta erantzunak idazteko proposamena zabaldu berri du RorPieTh^ izeneko blogariak. (Espainiako blogari bat da goitizen hori darabilena, eta gaztelaniaz egin zuen aldarrikapen hori duela gutxi)

Publizitatea

Bere blogean RorPieTh^ delako "Web2.0-jarreradun" ziber-ekintzaileak, Abenduaren 10a blogetan erantzunak idazteko nazio arteko eguna proposatu du. Euskaraz Blogetan Komentatzeko eguna bezala itzuli dut; ondo baderitzozue, zabaldu "lau haizetara" proposamen hau. Denontzat aberasgarria gertatuko zaigulako!

Erantzunak

#1. Re: Irakurri eta idatzi blogetan

Kepa Diegez ¦ 2007-12-10 ¦ 13:13

Ekimena interesgarria denez gero, sariketa bat antolatu dut neure blogean kanpainari bultzadatxoa ematearren. Oinarriak hementxe dituzue:

http://etnomet.blogspot.com/

#2. Re: Irakurri eta idatzi blogetan

Ricardo Gómez ¦ 2007-12-10 ¦ 14:14

Ekimen interesgarria, bai. Baina bloga Blogari.net plataforman dugunontzat ezinezkoa, ostegunetik baikabiltza mezuak eta erantzunak idatzi ezinik, arazo teknikoak-edo tartean direla (arrazoi zehatza zein den ez dakit, inork ez digulako abisatu, ez lehenago ez gero, ohi bezala).

Beraz, barkatu gaur nire blogean erantzun bat utzi nahi zenuten milaka laguni (;-)), baina ezin izango duzue. Egun gehiago daude eta noizbait aukera izango duzue. Ez orduan galdu!!

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz