|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Corteinglesa ekarriko dutela Donostiaraxaxi ¦ 2007-12-17 ¦ 07:35 ¦ hirigintzaZerbait berria behar du Donostiak? Zerbait, orijinala? Zerbait, Espainiako hiriek eduki beharko luketena eta hemen ez izatean bereiziegiak egiten gaituena? Jar ezazu Hipercor bat Donostia erdian. Olentzero (Odon) Elorzak ekarriko dizu. Lehenengo Mac Donalds izan zen.Zertarako behar dugu Donostian baserritarrak eta harakin-arrainsaltzaileak biltzen dituen merkatu bat? Kanpora baserritarrak, kale gorrira, eta lur azpira gastronomia egokiarekin harreman estuegia duten saltzaileak. Zer jarriko dugu guztion mesedetan Donostia erdi-erdian lehen ez zegoena eta Parte Zaharraren mesedetan? MAC DONALDSA. Horrela gure gaztetxoek nola jan behar den ikasiko dute. Konturatu zarete orain gazteak ez dutela zita Boulevardeko erlojuan egiten, Mac Donaldesean baizik? Hurrena ZARA.Gaixoa, Espainiako aberatsena den Amancio Oretegak lekurik aurkitzen ez bere denda xumearentzat eta udaletxera jo zuen laguntza eske. Lagunduko ez zion bada gure Odonek. Lekua behar duzu, Donostia erdian? Hori egina zagok. Badugu hor Donostiako azken merkatua dena, XIX mendeko burdinazko bilbadura zoragarria duena. Utikan! Baina Bretxakoa apur bat astoegi atera zenez txokotxo ziztrin bat egingo diegu gure janari saltzaileei, ez gaitezen hain lotsagarri gelditu. Eta merkatuaren izpiritua? Berdin dio, modernoa da eraikina eta modernoa Zara eta antzeko dendak jartzeko lekua.Eta, batez ere elektronikarekin dirua ateratzen duen FNAC jarriko dugu liburu kioskoarekin, eta horrela kultural kulturala aterako zaigu. Azkena? Zer falta da? Bai, Corteinglesa.Badugu hor txoko zoragarri bat Morlansen. Bagoaz harantz. Kaka! Eskola publiko bat dugu inguruan eta negoziatu egin behar... Eta gas fabrikako tresnak gorde behar dira. Kaka! Non jarriko ditugu gas fabrikako tresna zaharrak erakusgarri? Bada, eskolaren jimnasioan, Hipercor bati ez diogu lekurik kenduko... Eta? Listo, operazio urbanistiko guztia eginda dago. Zer jarriko dugu orain apaingarri? Etxebizitzak. (Noizbait ere hitzegin beharko da Donostia honetan azken urteetako etxebizitzen negozio eta garestitzea eragotzi ez eta olatua handitu duen erakunde guztien gestio nazkagarriari buruz ezta? Donostian kanpokoek dituzten bigarren etxeek sortzen duten arazoa.) Hurrengo urteko izarra Donostian....Hipercor!!! Has gaitezen falta diren multinazionalen zerrenda egiten... Erantzunak#1. Re: Corteinglesa ekarriko dutela Donostiaraloveof74 ¦ 2007-12-17 ¦ 10:48lasai lagiunok...hau da auurerakuntzaren irudia...laister ez dugu olentzerorik izango, Ciber-tzero baizik... #2. Re: Corteinglesa ekarriko dutela DonostiaraKarmele ¦ 2007-12-17 ¦ 11:01... eta gainera gero eta erdaldunagoa. #3. Re: Corteinglesa ekarriko dutela Donostiara2bi2 ¦ 2007-12-18 ¦ 10:47Nondik atera duzue albiste hau? Inongo egunkaririk ez dakar horrelakorik. Ala Donostiako Udalaren aurreko jokaeran oinarriturik futurologia egiten ari zarete? Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohirigintza gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|