|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Eta neskak?itziar - e-makumeak taldea ¦ 2007-11-19 ¦ 10:03 ¦ informatikaGure ingurura begiratu, eta mutilak besterik ez! eta zer da hau? informatikari izateak sexu jakin batekoa izatea eskatzen al du? eta neskak, non daude? eta gu zergatik etorri gara? galdera hauek, eta beste hainbat buruan bueltaka izan ondoren, gure ikerketak eta burutazioak martxan jarri ditugu... Horixe bera galdetzen genion guk ere informatikako ikasketak hasi genituenean; fakultatera sartu eta alde guztietan mutilak ikustean. Fakultatera etorri baino lehen bagenekien neska gutxi egongo ginela geletan; auskalo zer dela eta pentsatzen genuen hori, baina hala izan zen. Ez ginen ordea horretaz jabetu ginen bakarrak, hainbat ikasleren eta irakasleren ahotatik entzuten zen honen inguruko jarduna. Horrela ezagutu genuen e-makumeak taldea. E-makumeak taldeak hilabeteak (edo agian urteak) daramatza informatikako ikasketak jasaten ari diren emakumezko portzentajearen beherakada aztertzen, eta hau lantzen. Gure kezka zabaltzeko asmoz, DVD bat argitaratzea pentsatu dugu; arazoa unibertsitate aurreko kurtsoetan dagoela argudiatuz eta institutuetan gure ikuspuntua azaltzeko asmoz. DVD honetan, informatikak daukan itxura txarra alde batera utzi nahi izan dugu, informatika ikasketak nolakoak diren azalduz, eta estereotipoak zanpatuz; emakumezkoak ere informatikari izan gaitezkeela argi utziz. Izan ere, jakina da informatika topikoz betetako arlo bat dela: nork ez du ezagutzen bere inguruan freaky bat? Edo rol jokotan ibiltzen den lagunen bat? Badakizue zertaz ari garen.... eta burura etortzen zaizkigun irudi guztiak gizonezkoak dira, edo ez? Horrelako kontuekin gertatzen den moduan, aztertutako eta egindako lanak ingurukoei erakutsi asmoz, jardunaldiak antolatu ditugu; iaz antolatu genituen, eta aurten zergatik ez? Erakusteko material egokiago eta landuago batekin, hizlariekin eta gure gogo eta ilusio guztiarekin, Emakumea ingeniaritzako ikasketetan izenburupean, Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Eibarko kanpusetan izango gara urtea amaitu baino lehen. Jardunaldi hauek, batik bat, ingeniaritzetako irakasleei zuzenduta daude; eta helburua, irakasleongan informatika ikasketetan, emakumezko eta gizonezko kopuruaren artean dagoen desorekaren inguruan gogoeta sustatzea da. Konturatuko zineten bezala ezin izan diogu eutsi gure informatikari senari eta web bat sortu dugu. Bertan guk sortutako dokumentuak zintzilikatzeaz gain, DVDaren nondik norakoa, gaiarekin lotutako berriak, eta gure taldearen hainbat xehetasun aurki ditzakezue. Gehiago luzatu gabe, honi buruzko hausnarketa egitera gonbidatzen zaituztegu. Erantzunak#1. Re: Eta neskak?Kepa Sarasola eta Bertol Arrieta ¦ 2007-11-21 ¦ 10:38Bolada-kontuengatik izan daiteke orain neska gutxi egotea informatikan. Baina zerbait gehiago egon behar da atzetik. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoinformatika gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|