|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Euskararen Nazioarteko Eguna, abenduaren 3anZuriņe - Eusko Ikaskuntza ¦ 2007-11-28 ¦ 10:11 ¦ hizkuntzaAbenduaren 3an izango da Euskararen Nazioarteko Eguna. Eusko Ikaskuntzak zera antolatu du edizio honetan: euskal gazteengana zuzenduz, bost bertsolari gaztek eramango dute aurten ENEren lekukoa. Abenduaren 3an ospatzen den ENE-ren ikur izango dira horien bertsoak. Xabier Paya, Uxue Alberdi, Sustrai Kolina, Oihane Perea eta Etxabe bertsolariek hartu dute parte aurtengo bideoan. Bakoitzak gai banaren inguruko bina bertso kantatu dituzte. Bestalde, Eusko Ikaskuntzak testu bat sortu du Wall Street Journali erantzuteko, eta horri atxikimenduak adierazteko aukera ere eskaintzen du. Azken urrats bezala, jasotako erantzunak egunkarira bidaliko dituzte. Jarraipen berezia izango du egunak euskosare eta Euskonews Gaztea weborrietan. Izan ere, bertsolari guztiekin hitz egin du gazteei zuzendutako astekariak. Erantzunak#1. Re: Euskararen Nazioarteko Eguna, abenduaren 3anNeru ¦ 2007-11-28 ¦ 11:01
#2. Eta EuskomediaZuriņe ¦ 2007-11-28 ¦ 11:45Bestalde, Euskomedia Fundazioaren webgunean ere aurki daiteke ENEri buruzko informazioa. Gainera, beraiek izan dira bideoaren egileak. #3. Re: Eta EuskomediaZuriņe ¦ 2007-11-29 ¦ 09:15Abenduaren 8an, eguerdiko 12etan Durangoko Plateruenan bertso trama egingo dute. Etxepare Kodea du izenburua eta Xabier Paya izango da kontalaria. Pertsonaiak berriz, Oihane Perea, Uxue Alberdi, Sustrai Kolina eta Etxabe bertsolariak. Hau Eusko Ikaskuntzako Gazteria Sailak antolaturiko ekitaldia da, Euskararen Nazioarteko Egunaren egitarauaren barruan. Bertso tramaren amaieran, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko Eusko Ikaskuntzak grabaturiko bideoa izango da ikusgai. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohizkuntza gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|