|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet ETB3 eta ETB4© cc-by-sa Sustatu ¦ 2007-11-16 ¦ 08:09 ¦ telebistaJoan den astean jakinarazi zuen EITBk, Madrilgo Broadcast ferian, telebistako 3. eta 4. kanalak sortuko dituela 2008an. Hirugarren kanalak haur eta gazteei zuzendutako programazioa eskainiko du euskaraz. Laugarren kanala eleanitza izango da eta albistegiak eta eduki berriak izango ditu ardatz. Erref.: ETB3 eta ETB4 (www.argia.com) Erantzunak#1. Re: ETB3 eta ETB4Mikel ¦ 2007-11-16 ¦ 12:25Ikusiko al dira kate berriak Nafarroan? Bistan de EITB gero eta digitalagoa izanen dela, baina era berean arrunt ikusiezina Nafarroan. Salbuespenak Gipuzkoako edo Arabako mugako herriak izanen dira, baina gainerako eskualdeetan (baita Iruņerrian ere) ofizialki ez dira ikusiko ez berriak eta ez zaharrak. Inork al daki EITBek zer eginen duen egoera horren aurrean? #2. Re: ETB3 eta ETB4Jon ¦ 2007-11-16 ¦ 13:43Eta... ETB3n haur eta gazteei zuzendutako programazioa eskaini behar badute, zer krixto eskainiko dute ETB1n? Ze, ETB1i eduki horiek guziak kendurik... gaurko programazioa begiratuz gero, 6 ordu betetzen dituzte Betizurekin!! #3. Re: ETB3 eta ETB4Jon Abril ¦ 2007-11-16 ¦ 15:49TDTren bidez Nafarroan ETB ez ikustea ez da EITBren ardura, Nafarroako Gobernuarena baizik, azken honi dagokiolako lizentziak esleitzea, eta bistan da, ETBri ez dio lizentzia bakar bat ere eman. Harritzekoa dena da, EITBko agintariek zeinen isilik daramaten gaia. #4. Re: ETB3 eta ETB4Karlos ¦ 2007-11-22 ¦ 20:46Nik uste dut kontua ez dela bakarrik EITB Nafarroan ikusiko dugun edo ez; baizik eta zergatik ez ditugun ikusten Espainiako telebista autonomiko guztiak (publikoak denak) estatu osoan. Izan ere, katalanak edo andaluzak Madrilen edo Galizian daudenean gustura asko ikusiko lukete beren telebista. Gainera, arazo hori horrela planteatuta errazago lortuko dugu EITB Nafarroan ere ikustea. #5. Re: ETB3 eta ETB4Imanol ¦ 2007-11-22 ¦ 21:35Kontu honetan, emisio eskubideek zeresan handia dute. Esate baterako, ETBk filme bat erosten badu, bere eremuan emititzeko eskubidea du, ez hortik kanpo. Horregatik, adibidez, ETB Sat katean barne produkzioa da nagusi, garesti aterako litzaieke bestela. #7. Re: ETB3 eta ETB4eritz ¦ 2008-01-26 ¦ 13:12Hor nonbait irakurri dut ETB4 eleanitza izango dela. Beraz, badirudi elebiduna baino gehiago izango dela. Euskeraz, gazteleraz eta frantsesez agian?? Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagotelebista gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|