Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Euskomaratoia

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2007-11-13 ¦ 09:34 ¦ hedabideak

El Mundo egunkarian kronika bitxia Entre abertzales y a la carrera, Behobia-Donostia lasterketaz, argazki sorta batekin hornitua. Merezi du irakurtzeak, nolako ikuspegia ematen duten Behobia-Donostia laisterketaz Juan Fornieles eta Eduardo Suárez bidali bereziek. Eskerrik asko Aitor Urkola, honen berri emateagatik.

Erref.: Euskomaratoia (www.elmundo.es)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Euskomaratoia

joseba ¦ 2007-11-13 ¦ 10:35

EL Mundo eta garai bateko ABC antzera dabiltza. "El unico equipo que juega con 11 españoles" sonatu hura gogoan.

tamalgarriena zera da: euskal presoak euskal herriratzeko eskakizuna ETArekin lotzeko tema hori.

giza eskubideen aldarrikapena eta sufrimentuaren gutxitzea behar lukena, jarduera terroristarekin lotu behar hori.

#2. Euskara Behobia-Donostian

Eneko ¦ 2007-11-13 ¦ 10:51

Wall Street Journalek euskara ia ez zela erabiltzen zioen arren, begira zer dioten El Mundo-ko kazetariek aipatutako kronika horretan :

"Nuestro idioma es puramente minoritario. Miles de corredores hablan vasco con fluidez, lo que aleja la creencia de tantos de que esta es una lengua muerta que solo tiene vida en los caserios de valles reconditos."

#3. Oharra

Fortuna K. E. ¦ 2007-11-14 ¦ 16:51

Korrikalari agurgarriak:

Duela aste batzuk eskaera jaso genuen "El Mundo" aldizkaritik, bere bi kazetarik Behobia-Donostia lasterketa barrutik ezagutu ahal izateko eta korrikalari herrikoien giroa gertutik azaldu ahal izateko. Ideia ona iruditu zitzaigun eta oniritzia eman genien.

Emaitza honako helbidean duzue Norberak erabaki dezake lasterketan ikusi eta bizi izan zuenaren antza duen hala ez. Nahiago dugu gure iritzia ez ematea, nahiz eta erabat erabiliak sentitzen garen kirolarekin eta lasterketak suposatzen duenarekin zerikusia ez duten helburuekin.

Bide batez zuen parte-hartzea eskertu nahi dizuegu eta barkamena eskatu web gunea itxia egon delako ia bi egunez zerbitzariaren arazo bategatik. Benetan sentitzen dugu.

Agur bero bat.

Fortuna K.E.

#4. Re: Euskomaratoia

Amaia ¦ 2007-11-15 ¦ 11:29

El mundok argitaratutako argazkien oinak aldatu egin dituzte baina, oraindik ere, informazioa ez da zuzena. Debako erraldoiak agertzen diren hortan, hezkuntza fisikoko irakasleak direla dio eta euskara orduak murriztearen kontra agertzen direla. Hezkuntza fisikoko orduak murriztearen kontra ari ziren, noski!
El mundokoen profesionaltasuna! Zeinen ondo kontrastatzen dituzten gauzak!

#5. Re: Euskomaratoia

Sustatu ¦ 2007-11-15 ¦ 11:49

Horra Debakoen argazki hori. Egin dituzten aldaketen detaile zehatzik badu inork, erantzun dezala hemen. Eskerrik asko.

#6. Beste ohar bat El Mundokoari buruz

Sustatu ¦ 2007-11-15 ¦ 17:27

Webgune ofizialean jarri dute ohar berria, tendentziosoa iritzita El Mundok kaleratu zuenari. Prentsa ohar ofizialik ez dutela aterako azaltzen dute (hori eskatu izan diete nonbait antolatzaileei parte-hartzaile askok) horretarako arrazoiak emanez: Artikuluak dioena sinesten duenak, sinesten jarraituko du nahiz eta ohar asko bidali.

Osorik irakurri hemen.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Facebook bidez erantzun