|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren soldata 2008Ander Elortondo - Arrasate ¦ 2007-10-31 ¦ 08:51 ¦ politikaGipuzkoako goi kargu politikoek, lana bukatu ondoren soldataren %80 urtebetez kobratzen jarraitu dutelako nahiko iskanbila izan dugu azken aldian. Eskandalua zuzentzeko ordea norberak bere soldata kudeatzea modukorik ez dago.... 2008rako Gipuzkoako Foru aurrekontuen zirriborroak 19. artikuluko 2. puntuak honela dio: 2. Diputatu nagusiaren, foru diputatuen, zuzendari nagusien, foru merkataritza sozietateetako gerenteen eta horiekin parekatutakoen ordainsariak 2007ko abenduaren 31n indarrean egongo direnak izango dira, Foru Administrazioko langileen ordainsari guztien hazkunde portzentajea gehituta. Konkretuki eranskinean ikus daiteke zein izango den igoera: %6,16. Finean beraien soldataren hazkundea ez dute lotu langileen soldata hazkundera, orotara pertsonal gastuen hazkundera baizik. Berdintasun itxura adieraziz poltsikoak berotzeko bide ona txo. Adegik igoera hori aplikatuko die langileei? Eudelek Foru langileei eta udal langileei igoera hori eskainiko die? Aurrekontu zirriborroa: PDF dokumentua. Erantzunak#1. Re: Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren soldata 2008Pedro Mari ¦ 2007-10-31 ¦ 10:30Foru Aldundiko langilea naiz eta ondo iruditu zait nire soldatak %6,16ko igoera izatea. #2. Re: Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren soldata 2008loveof74 ¦ 2007-10-31 ¦ 16:48bakoitzak bere etxearen hipotekari begiratu behar dio, hori beti...eta zuk Eudelen bazaude galdera ohizkoa izango da, baina...eta besteak? #3. Re: Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren soldata 2008joseba ¦ 2007-10-31 ¦ 19:28Igoera handia da, bistan denez. Aurreko urteetan izan duen bilakaera ere ikusi beharko litzateke, hortaz gain. Eta kopuru absolutua zehaztu, publikatu eta eztabaidatu ere bai, noski. #4. Re: Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren soldata 2008Jon Basterra ¦ 2007-11-13 ¦ 10:21Ezjakintasunez, nahiago dut pentsatzea holan izan dela eta ez borondate txarrez, albiste emaileak pertsonalaren gastua langileen ordainsariarekin nahasten ditu. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagopolitika gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|