|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Kevin Heredia, blogari literaturzaleaEmea - http://emea.nireblog.com ¦ 2007-10-31 ¦ 09:17 ¦ KulturaElkarrizketa bikaina egin dio Kevin Heredia delako batek, Berrian, Europako literaturan egun punta-puntako idazlea den Enrique Vila-Matasi. Euskal irakurle izateaz harro sentiarazten zaituen testu horietako bat. Vila-Matasek eroso erantzuten die Herediaren galdera zuzenei, zorrotz eta sakon. Esate baterako, idazlea bestetzat saltzea dela uste du Vila-Matasek. Eskerrik asko, Kevin! Erantzunak#1. Nor da Kevin Heredia?Luistxo ¦ 2007-10-31 ¦ 12:41Kazetaritzan Berrian, eta blogintzan blog propioarekin eta besteenetan erantzunak uzten... ezerezetik sortu da Kevin? Nor da? Zer da? Kaliforniako hau ez, ezta? Kuriositatez... #2. Re: Nor da Kevin Heredia?I. ¦ 2007-11-02 ¦ 09:17Nonbaiten irakurri nuen, eta Google-n oraindik horren aztarnak geratzen dira, Kevin Heredia direla "Kevin Bereziartua, Kevin Galarraga, Kevin Olano eta Kevin Sarasola", hots, Kevin Heredia ente kolektibo bat dela (Gorka) Bereziartuak, (Aritz) Galarragak, (Ion) Olanok eta (Beņat) Sarasolak osatua (antza). #3. Re: Nor da Kevin Heredia?Beņat Sarasola ¦ 2007-11-02 ¦ 11:46Atzo pasa zidaten abisua Sustatuko mezu batean nire izena azaltzen zela Kevin Heredia horrekin loturik. Argitu nahi nuke ez dudala Kevin Heredia horrekin zerikusirik, eta izatekotan, beste Sarasola bat (edo beste Beņat Sarasola) bat izango dela hor dabilena. #4. Re: Nor da Kevin Heredia?Juanma Sarasola ¦ 2008-04-05 ¦ 15:41Beņat agian ez, Juanma ezta, biņon ez dabil oso urrun... #5. Re: Kevin Heredia, blogari literaturzaleaIKURRA ¦ 2007-10-31 ¦ 22:50Ez dakit nor den Kevin hori (v batekin idatzita badago malo). Erantzun artikulu nagusiariErantzun artikulu nagusiari |
Albiste gehiagoPortadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|