|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Jakiunde eta WikikundeJoxe Aranzabal - Faroa ¦ 2007-10-26 ¦ 08:19 ¦ zientziaEusko Ikaskuntzak Jakiunde sortu du, "maila goreneko erakunde aholkularia", eusko inteligentziaren Olinpo moduko bat. Zorterik onena opa diot, baina irudipena dut ez ote den beste erakunde bat, bat gehiago, XIX. mendeko eredura sortua, pentsaturik herri bateko eliteak bakarrik atera dezakeela aurrera herri hori. (Joxe Aranzabalen artikulua Faroan, CC lizentziari esker hona ekarria) Gure garaian jerarkiak ez dira desagertu, jakina, baina teknologiak, demografiak eta ekonomia globalizatuak aldaketa sakonak ekarri dizkigute, eta sortzen ari dira produkzio molde berriak, eta horiek oinarrituta daude komunitatean, elkarlanean eta autoantolaketan, eta ez jerarkian eta kontrolean. Horri deritzo wiki moldea, eta horrela sortu dira Linux eta Wikipedia, mundu osoan erabiliak, eta horrela sortu da gure artean Euskalbar. Erantzunak#1. Jakiunde, izen zatarra gero!Jozulin ¦ 2007-10-26 ¦ 10:03Konatxe jauna, arrazoi guztiaz kexu da erakundeari horri jarri dioten izen zatarraz. Hemen: #2. Internet ahantzi dute, beti bezalapatxi gaztelumendi ¦ 2007-10-26 ¦ 10:03Atzo entzuten nuen irratian, albistegi guztiak informazio horrekin ireki zituzten. Zerbait garrantzitsua behar zuen. #4. Re: Jakiunde eta WikikundeBlogokunde ¦ 2007-10-26 ¦ 11:21Hor dago Jakiunde, Wikipedian. Lagundu osatzen gorriz ageri diren akademikoen orriak (oraindik sortu gabeak) #5. Juan Luis Zabalak zorrotz begiratutako gogoeta libreakpatxi gaztelumendi ¦ 2007-10-26 ¦ 14:45Zorrotz, oso zorrotz idatzi du Juan Luis Zabala idazle eta kazetariak Berria egunkarian. Gogoeta sano interesgarria. Zuek irakurri, zuek aipatu.... #7. Re: Juan Luis Zabalak zorrotz begiratutako gogoeta libreakEztabaidakunde ¦ 2007-10-26 ¦ 21:09Ezin da erantzun, komentatu edo gogoeta librerik egin Juan Luis Zabalaren Plazan. Bere Plazan "gogoeta, eztabaida eta gogoeta librea" ezinezkoa denez, hemen egin behar: urlia, sandia, berendia dio, baina izenik ez du ematen Zabalak. Ez dakigunez zein diren, daudenekin ezin aldendu "urlia, sandia eta berendiaren" merezimenduak. Edo ezin jakin "urlia, sandia edo berendiari" Jakiundeko kide izatea proposatu zitzaien eta kide izateari uko egin zioten. #8. Re: Juan Luis Zabalak zorrotz begiratutako gogoeta libreakSustatu ¦ 2007-10-27 ¦ 09:14Erantzunak libre diren bloga badu Juan Luis Zabalak. Artikulu hori ez du han ezarri (oraingoz), baina beharbada handik ere erantzun dakioke. #9. Re: Juan Luis Zabalak zorrotz begiratutako gogoeta libreakRicardo Gómez ¦ 2007-10-27 ¦ 17:08Honezkero badago Juan Luis Zabalaren Inon izatekotan blogean "Zorrotz begiratutako gogoeta libreak" artikulua, inork han erantzun nahi badio. #10. Re: Juan Luis Zabalak zorrotz begiratutako gogoeta libreakJuan Luis Zabala ¦ 2007-10-27 ¦ 23:12Kaixo Eztabaidakunde: #11. Re: Jakiunde eta WikikundeSustatu ¦ 2007-10-27 ¦ 09:29Jakiunde izenaren zatartasunaz, eufoniaz, eta jatorri etimologikoaz iritzi truke interesgarria Alua Munduan. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagozientzia gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|