|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Tabacalera, den bezalakoa eta denontzatLuistxo Fernandez - Eibar.org ¦ 2007-10-17 ¦ 08:08 ¦ kulturaDonostiako Tabacalera dela eta, gomendio bat eta bi eskaera. Bat: igandean amaitzen da Schnabel erakusketa; ez bazara igaro eta aukera baduzu, ikusi. Bi: Mesedez ez erreformatu eraikin hau, utzi dagoen bezala. Hiru: utzi herritarrei argazkiak ateratzen, edozein komunikabideri uzten zaion bezala. Igandera arte (urriak 21) dago irekita Donostian, Tabacalera eraikinean, Julian Schnabelen erakusketa. Formatu erraldoieko eskultura eta margoak primeran geratzen dira eraikinean, eta bisita merezi du. Doan da, eta euskarazko bisita gidatuak ere badira egunero. Hala ere, gauza pare bat esateko aprobetxatu nahi dut artikulu hau: Mesedez, utzi Tabacalera eraikina bere horretanSchnabelen erakusketa primeran geratzen da gela erraldoietan, orma biluzietan, hondakin industrialen oroiminezko aztarnen artean. Aurretik beste erakusketaren bat ere ikusi nuen, eta orduan ere espazio handi handiak primerako edukiontzia ziren artea erakusteko. Tabacalerak ez du erreforma handirik behar. Ederra da den bezala, espazio problemarik ez du, eta dagoenean gordetzea merkeagoa izango da erreformetan hasi baino lehenago. Gainera, uste honetan ez nago bakarrik:
Egin kaso eta aurreratu diru publiko apur bat: sarrerak orain arte bezala doan izan daitezen, adibidez. Utzi herritarrei argazkiak ateratzenBisitarioi ez digute argazkirik egiten barruan gaudenean. Ezta flashik gabe ere. Zergatik? Euskal Telebista nahi duenean azaltzen dena nahi duena ateratzera. Eta egunkariak ere joaten dira, euskaldunak eta Espainiako prentsa monarkikoa ere bai, Richard Gere etorri dela, Joxe Ramon Antero donostiarra bere erretratuaren aurrean dagoela, subsailburuorde bat datorrela... Horiek bai. Ados. Eta guk zergatik ez? Nik ere dibulgazioa egiten dut, ze demontre, estraperloan bada ere. Eta Flickr edo blogik izango ez banu ere, motibo gutxiago ezetzerako: ez da irudi hori asko zabalduko familia bilduma batetik harantzago... Erantzunak#1. ErreformaAitor ¦ 2007-10-17 ¦ 08:46Tabacalera museo bat izango ez den neurrian, baizik eta sail ugari izango dituen kultur zentroa, erreforma beharrezkoa izango da, nahi ta nahiez... #2. Argazkien inguruanharitz ¦ 2007-10-17 ¦ 10:57Argazkien kontuarekin, erabat ados. #3. Re: Tabacalera, den bezalakoa eta denontzat27zapata ¦ 2007-10-17 ¦ 20:28Argazkirik ezin dela atera? Ba atera zaindariak despistaturik dauden une batean... nik hala egin nuen. Ikusi nahi www.27zapata.com #4. Re: Tabacalera, den bezalakoa eta denontzatj. ¦ 2007-10-18 ¦ 09:54> Ba niri hainbat leku publikoetan debeku hori oso positiboa iruditzen zait (oro har ari naiz, oraindik ez naiz Tabakaleran izan). Domekan Cabarcenon (badakit aire zabalean dela eta ezin dela konparatu, baina tira) izan nintzen eta leku guztietan ehundaka pertsona zeuden argazkiak ataratzen eta detaile guztiak filmatzen. Panorama horrek pertsonalki izorratzen nau pila bat, erakustaldia edo dena delakoa kakazten du egoera horrek, alegia, ehundaka pertsona leloki argazkiak ataratzen egote horrek. #5. Oroimena eta megabyteakharitz ¦ 2007-10-18 ¦ 10:55Ados, egia da batzuetan egoera surrealista xamarrak gertatzen direla. Batzuetan gogaikarria ere izatera iritsi daitekeela kamera digitalen sozializazio masibo hau. #6. Re: Oroimena eta megabyteakGari ¦ 2007-10-18 ¦ 11:57Oso pertsonala da, noski, baina niretzat aldiz, argazki artxiboa (jadanik 6000 argazki inguru) memoriari laguntzeko sistema ikaragarria da. Dordoken jaiotza edo beste munduko gauzarik ez: lagunekin txangoak, familiarteko bazkariak eta etxean ateratako argazki tontoak. Baina begira hasten naizen bakoitzean ia ahaztuta nituen hainbat egoera eta sentsazio etortzen zaizkit. Are gehiago, argazkia ateratako egunetaz akordatzen naiz argazkiei esker. Argazkirik atera ez banuen, zailagoa izaten da egun gogoangarri hartaz akordatzea. #7. Oroimena eta megabyteakharitz ¦ 2007-10-18 ¦ 12:44Kaixo Gari: #8. Re: Tabacalera, den bezalakoa eta denontzatLuistxo Fernandez ¦ 2007-10-18 ¦ 11:57Kalte posibleen araberako debekuak logikoak dira: naturgune batean inbasioa ebitatu, edo artelanak flash argietatik salbu izatea. Baina ez da kasua. #9. Re: Tabacalera, den bezalakoa eta denontzatTabakalera ¦ 2007-10-18 ¦ 10:13Kaixo Tabakalerako Komunikazio sailetik. Argazkien inguruan planteatu duzun kezkarekin bat gatozela esateko idazten dugu : guk ere gustoko dugu erakusketetan bisitariek argazkiak atera ahal izatea. Gai honen aurreran politika ezberdinak daude kultur zentruetan eta gure asmoa bide horri heltzea da. Schnabelen erakusketan artistaren nahia errespetatu dugu. Ezinbestekoa iruditu zaigu, halere, komunikabideen bidez behintzat irudiak zabaltzea. Edozein kasutan hurrengo batean kontuan izango ditugu zuen iritziak. Ondo segi. #10. argazkilaritzaren masifikazioaj. ¦ 2007-10-18 ¦ 15:16interesgarria argazkilaritzaren masifikazioaren gaineko debate hau. Pertsonalki nahiago nuen argazkilaritza analogikoaren aroa, ikuspegi apur bat elitista izan daiteke. Orduan orain baino argazki gehiago ataratzen nituen eta digitalizazioarekin niretzako argazkilaritzak interes asko galdu du. Argazkiaren zentzua aldatu da, txarrerako, nire ustez. Jendeak ez ditu argazkiak ataratzen, gorde eta artxibatzeko (milaka) irudi baizik. #11. Re: argazkilaritzaren masifikazioaharitz ¦ 2007-10-18 ¦ 16:32Ona erantzuna. Nik uste dut normala dela kontraesan horiek izatea. Egia da nik ere inoiz kritkatu dudala jendea jotafuego izkina guztiei argazkiak ateratzen ikusi dudanean... #12. Nire FlickrGari ¦ 2007-10-18 ¦ 18:18Bai, eztabaida interesgarria da. #13. tribializatuj. ¦ 2007-10-19 ¦ 09:17laburbilduz, digitalizazioarekin argazkilaritza demokratizatu, masifikatu eta tribializatu egin da (tribializatu zentzu guztietan, zer, esaterako, gaur egun ez dira argazkiak bakarrik kamara batekin ataratzen, telefonoarekin ere bai). #14. Re: Tabacalera, den bezalakoa eta denontzatj. ¦ 2007-10-19 ¦ 09:20Hala ere, eta salbuespenak salbuespen (lehen esan nuen bezala, oraindik ez dut Tabacalera ezagutzen) nik museotan, kultura guneetan eta horrelakoetan argazkiak ataratzea debekatuko nuke. #15. Zertarako mobileko kamera? Museorako ez behinipeinr.xalba garez ¦ 2007-10-25 ¦ 13:54Barkatu, ez dut sarkastikoegia izan nahi, baina ezin izan diot tentazioari eutsi... Begira, Consumer.es aldizkariaren arabera, zertarako balio dezakeen mobilaren kamerak... Errealitatea fikzioa baino dibertigarriago beste behin. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagokultura gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|