Itzuli orri nagusira Bidali hau

Bostekoa falangistari

JM Lopez ¦ 2007-10-16 ¦ 07:26 ¦ argazkia

Artikuluko argazkia

Urriaren 12an Donostian izandako gertakariek (eta haiek emandako irudiek) zer esan asko eman dute. Baretutako otso bat blogean argazki deigarri bati erreparatu diote, bereziki, falangista bat ertzain bati bostekoa ematen. Duintasunik gabeko irudia irizten dio blogariak Donostiako merkatal zentro batean ateratako argazki horri.

Bostekoa falangistari

Publizitatea

Erantzunak

#1. Falangisten eskubideak urratu omen zituzten

Sustatu ¦ 2007-10-16 ¦ 16:57

Euskal Autonomi Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren iritziz, ez zuen justifikaziorik izan Ertzaintzak falangistak Garbera zentro komertzialera desbideratu izanak. Hona albistea. Falangisten manifestazioa baimendu zuen tribunalaren iritziz, Donostiako kaskora hurbiltzen utzi behar zitzaien, eta autobusak desbideratuta, manifestari horien eskubideak urratu zituen Ertzaintzak.

#2. Re: Bostekoa falangistari

Sustatu ¦ 2007-10-16 ¦ 17:40

Joseba Kamioren blogean gaurko hautaturiko argazki hau bera koloretan aurkitu dugu.

#3. Re: Bostekoa falangistari

Txopi ¦ 2007-10-16 ¦ 18:52

Kamio delako horren bloga ezin dut ikusi baina hemen ere argazki hori ikus daiteke:
http://euskalherria.indymedia.org/eu/2007/10/42686.shtml

#4. Re: Bostekoa falangistari

Sustatu ¦ 2007-10-17 ¦ 07:29

Bai, astearte arratsaldean hor zegoen, baina gauerako ez zegoen blogik hor.

Bide batez, Indymediatik hartuta, argazkia ordezkatu dugu, kalitate hobeko errekortea artxibatua izateko. Eskerrik asko Txopi, eta eskerrik asko Xa2er, hasieran eskaneatutako hura eskaintzeagatik.

#5. Re: Bostekoa falangistari

xa2er ¦ 2007-10-17 ¦ 20:42

Eskerrak zuei.

#6. Re: Bostekoa falangistari

Sustatu ¦ 2007-10-18 ¦ 09:19

Kamioren bloga lekuz aldatu da aste honetan bertan, eta orain hementxe dago: http://neurehegitik.wordpress.com/

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea