Teknologia albisteak
1

Wikipedia Lehiaketa 2007ko Zientzia Astearen edizioan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Zientzia-astea.org
2007-10-12 : 10:10

2007ko Zientzia Astearen edizioan Wikipedia Euskaraz Blai deitutako lehiaketa ospatuko da. Lehiaketaren helburua Zientzia eta Teknologiako eremuan Wikipedia–ri euskeraz ekarpenak bultzatzea izango da. Ekarpen horien artean hoberenak sarituko dira aurtengo Zienzia Astean. Eta nolako sariak!

Euskal Wikipedia hazteko lehiaketa iragarri da zientzia-astea.org gunean: 2007ko Zientzia Astearen edizioan "Wikipedia Euskaraz Blai" deitutako lehiaketa ospatuko da.

Edonork parte har dezake, kategoria ezberdinak egon arren:

  1. DBHko ikasleak.
  2. Batxillergoko ikasleak.
  3. DBHko irakasleak.
  4. Batxillergoko irakasleak.
  5. Unibertsitateko ikasleak.
  6. Bere kabuz parte hartzen dituzten pertzonak (erakunde horiekin lotura ez daukatenak).

Lehiaketaren helburua Zientzia eta Teknologiako eremuan Wikipedia–ri euskeraz ekarpenak bultzatzea izango da. Ekarpen horien artean hoberenak sarituko dira aurtengo Zienzia Astean.

Hauek dira banatuko diren sariak:

  • eskuko ordenagailuak: 10 (2 DBHko ikaslentzat, 2 batxilergoko ikasleentzat, 2 DBHko irakasleentzat, 2 batxilergoko irakasleentzat, 1 unibertsitateko ikasleentzat, 1 publiko orokorrentzat
  • kanoi digitalak, ikastetxeetarako: 8 (lehenengo 4 kategorietan bakarrik: 2 DBHko ikaslentzat, 2 batxilergoko ikasleentzat, 2 DBHko irakasleentzat, 2 batxilergoko irakasleentzat)

Zientzia Asteko wikian lehiaketari buruzko orri bat dago informazio gehiago eskaintzeko. Handik ekarpenen aurrerapenak jarraituko ditugu lehiaketaren zehar. Bestetik, ez ahaztu Wikipedia Lehiaketaren Arauak begiratzea ere!

Erantzunak

Sergio Monge
2007-10-16 : 13:27

Txarto idatzita zegoen. Ez dira eskuko ordenagailuak (PDA), ordenagailu eramangarriak baizik.



> - **eskuko ordenagailuak**: 10 (2 DBHko ikaslentzat, 2 batxilergoko ikasleentzat, 2 DBHko irakasleentzat, 2 batxilergoko irakasleentzat, 1 unibertsitateko ikasleentzat, 1 publiko orokorrentzat

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago