Itzuli orri nagusira Bidali hau

Operazioa salatzeko 'freebatasuna' hitzean oinarritutako 'memea'

ikatza - berria ¦ 2007-10-05 ¦ 13:58 ¦ politika

Euskal blogosferako zenbait kidek Batasunaren kontrako operazioa salatzeko ekimena jarri dute abian; Freebatasuna hitzean oinarritutako memea jarri dute abian.

Publizitatea

Bat egiteko Internet bidez emandako mezuetan freebatasuna jartzeko eskatu dute bultzatzaileek, blogetan, posta elektronikoan, aldi bereko mezuetan... Honakoa da proposatzen duten manifestua:

Euskal ezker independentistako 20 ordezkari inguru atxilotu dituztela-eta, salaketa kanpaina abiatu dugu.

Adierazpenarekin ados bazaude, bat egin ezazu.

Zure blogean, bat-bateko mezularitzan, epostan, Myspacen, Fotologen... freebatasuna hitza duen post bat idatzi besterik ez duzu egin behar.

Adierazpena:
Konponbide demokratiko baten alde: hitzak soberan daude: freebatasuna

Erantzunak

#1. Re: Operazioa salatzeko 'freebatasuna' hitzean oinarritutako 'memea'

Sustatu ¦ 2007-10-05 ¦ 14:20

Blog bat ere sortu da: freebatasuna

#2. Re: Operazioa salatzeko 'freebatasuna' hitzean oinarritutako 'memea'

haritz ¦ 2007-10-05 ¦ 17:13

Technoratiko hitz bilatuena da oraintxe, urriak 5, 17:15.

#3. Re: Operazioa salatzeko 'freebatasuna' hitzean oinarritutako 'memea'

haritz ¦ 2007-10-05 ¦ 17:18

Barkatu, bigarren hitz bilatuena esan nahi nuen. Azalean ikus dezakezue: Technorati

#4. Re: Operazioa salatzeko 'freebatasuna' hitzean oinarritutako 'memea'

haritz ¦ 2007-10-05 ¦ 17:45

Tira, orain bai. Technoratin lehenengo postuan dago. Irudia inmortalizatua ikus dezakezue: hemen

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea