Itzuli orri nagusira Bidali hau

Berriak belaunaldiak

PP, Nuevas Generaciones ¦ 2007-10-04 ¦ 06:28 ¦ masai-ikastaroa

Artikuluko argazkia

PP alderdiaren Nuevas Generaciones gazte-taldeak kanpaina abiatu du, urriaren 12an Espainiako jai nazionala ospatzeko, aberriaren sinboloak (bandera gorri eta horia) kaleetara ateraz, adibidez. Euskaraz ere jarri dute, gutxi gora-behera: Gara Espainakoak. Zoaz guztion jaia ostatzera. 12-an urriaren. Eguneraketa: kartela aldatu dute, baina zuzenketa barregarria da oraindik ere. Irakurri erantzunetan.

Berriak belaunaldiak

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Berriak belaunaldiak

Izaro Z ¦ 2007-10-04 ¦ 07:56

Kanpaina horren euskarazko kartela beste bat da. Edo beraien web horrian (http://www.nngg.org/index1.php?sec=materialsomos) beste bat agertzen da behintzat
"Espainia gara. Zoaz guztion jaia ospatxera. 12-an Urriaren"

#2. Zuzenketak

Gari ¦ 2007-10-04 ¦ 08:26

Badirudi "zuzenketak" egin dituztela. Oraindik ere hutsune nabarmenak.

#3. Re: Berriak belaunaldiak

Sustatu ¦ 2007-10-04 ¦ 08:42

Atzo arratsaldean toki horretan bertan aurkitu genuen karteletik atera dugu gaurko irudia, baina, bai, gaur beste kartel bat daukate. Espainia gara zuzena da, baina 12-an urriaren jartzen du honetan ere, eta jaia ospatxera deitzen dute gaur.

Atzoko kartela Euzkal Errian Euzkaras taldearen irudi bilduman gorde zuen Joxe Rojas Teknopatak: hemen.

#4. Re: Berriak belaunaldiak

Luistxo ¦ 2007-10-05 ¦ 12:05

Bigarren bertsioa ere, ospatxera dioena, Flickr-eko talde horretara igo dut.

#5. Re: Berriak belaunaldiak

Eneko ¦ 2007-10-04 ¦ 10:21

PSOEko Juventudes Socialistas gazteriak bideo bat kaleratu du beren aurkariak erridikuluan jartzeko: atzerakoi analfabetotzat hartzen dituzte. Kartel hauekin sarkasmo horri arrazoi ematen dietela dirudi.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Masai Ikastaroa

Kaleko kartel batean ikusia behin: masai ikastaroa. Ez, ez zen Afrikako hizkuntza edo ohitura bat ikasteko, igurtzilaritza baizik. Atal honetan, euskararen agerpen publikoetan ikusitako disparateak bilduko ditugu.

Tankera honetako bitxikeria gehiago:

Zuen ekarpenak: masai@sustatu.com

 

 Nabigatu euskaraz